Ikus-entzuleek, Pirinioetako Zirkua proiektu europarraren finantzaketa izan duten bost ikuskizunez gozatu ahal izango dute hilaren amaierara arte. Lehenengoa ASTEAZKEN honetan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Errekaldeko Udaltegian, Sainete konpainiarekin.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen eta abenduan zehar jende guztiari zuzendutako 135 ikuskizun eta jarduerez osatuta dagoen “Kultur Gabonak” programaren barruan, ekainean “Zirkualde” Zirku jaialdia jasotzen duen Errekaldeko barrutiak “Pirinioetako Zirkua” programa jasoko du ASTEAZKENETIK aurrera. Programa horren barruan, Pirinioetako Zirkua Mugaz gaindiko proiektu europarraren finantzaketa jaso duten euskal konpainien bost ikuskizun jasoko dira hilaren amaierara arte.
Ikuskizunak Cia El Sainete, Imaginaciones NAI, Shakti Olaizola eta Endika Salazar konpainiek eskainiko dituzte Errekaldeko Udaltegian, eta sarrera librea izango da. Horrez gain, kalean ere ikuskizun bat eskainiko da, ABENDUAREN 29an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Errekaldeko plazan, The Funes Troup taldearekin. Ikuskizunen artean, zirku garaikide berriaren barruan sartzen diren lanak, malabareak, kontorsionismoa eta musika sartzen dira, 50 minutu inguruko iraupena dute, eta ezaugarri nagusia umorearen presentzia eta ikus-entzule guztiei zuzenduta daudela da.
ABENDUAK 17 DICIEMBRE
19:30 “LO QUE NOS DEJARON”
CIA EL SAINETE.
Centro Municipal Errekaldeko Udaltegia
ABENDUAK 23 DICIEMBRE
19:30 “NAI MALABARISTA”
IMAGINACIONES “NAI”.
Centro Municipal Errekaldeko Udaltegia
ABENDUAK 29 DICIEMBRE
17:30 “FUNES VAN”
THE FUNES TROUP.
Errekaldeko Plaza
ABENDUAK 30 DICIEMBRE
19:30 “IRAKURRIZ”
SHAKTI OLAIZOLA.
Centro Municipal Errekaldeko Udaltegia
ABENDUAK 30 DICIEMBRE
20:00 “NINTZENA”
ENDIKA SALAZAR.
Centro Municipal Errekaldeko Udaltegia
Informazio gehiagowww.kulturabarrutik.net