ERREKALDE AUZOAK, BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO ZIRKUALDEREN, ZIRKUKO ARTEEN JAIALDIAREN, ZAZPIGARREN EDIZIOA JASOKO DU ASTEBURU HONETAN

“Zirkualde” programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo dantza akrobatikoarekin fusioa egiten duten zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekaldera, EKAINAREN 3tik 5era

Errekaldeko VII. Zirku Jaialdia, ikus-entzule guztientzako akrobaziekin, malabarrekin eta umorearekin Hiriko auzoetara antzerkia, musika, magia eta zirkua eraman nahi dituen Kultura Barrutik kaleko programazio deszentralizatuaren barruan dago.

Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren zazpigarren edizioa jasoko du asteburu honetan (EKAINAREN 3tik 5era). Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializatutako zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu auzoko plazara: bi Euskal Herrikoak izango dira, hiru Estatuko beste leku batzuetakoak eta beste bi Japoniatik eta Poloniatik etorritakoak. Ekimenaren helburua, gure hiriko kaleak animatzea eta hiritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mota hurbiltzea da, oraingo honetan, zirkuko arteetan oinarritutako programaren bitartez.

Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak jasotzen dira ikus-entzule guztientzat, zirku tradizionalaren hoberena, akrobaziak, malabarrak edo orekak, kaleko antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jolasekin uztartzen dituzten zazpi konpainiaren eskutik.

Programa, Cia Barre euskal konpainiaren “Eskobien atzetik” ikuskizunarekin hasiko da OSTIRAL honetan, arratsaldeko 19:00etan. Kale garbitzaile baten lan jardunaldian oinarritutako ikuskizuna da, umorez jantzita eta zine mutuaren ikusgarritasunarekin. Horrez gain, inaugurazio jardunaldiak Bambolea madrildarren “Bambalas” ikuskizun dibertigarria ere jasoko du. Oraingo honetan, Bambalas ahizpak euren zirku eta arte trebezia guztiak erakusten ahaleginduko dira, baina bertan daudenak aho zabalik uzteko duten obsesioaren ondorioz hanka sartuko dute behin eta berriro.

Hurrengo egunean, LARUNBATEAN, leku berean, Errekaldeko Plazan, programazioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, bata bestearen ostean eskainiko diren hiru ikuskizunekin, Zange, Circobaya eta Rojo Telón konpainiek eskainiko dituzten oso proposamen eszeniko desberdinen eskutik, Zange japoniarrak mugimendu misteriotsuekin animatzen duen dantzatik eta uztaiekin eta kristalezko bolekin egiten dituen malabarretatik, Circobayaren umore mutura eta Rojo Telón euskal konpainiak “Haiek naiz” ikuskizunean proposatzen dituen akrobazia eta aireko jolasetara.

“Zirkualderen” aurtengo edizioa IGANDEAN amaituko da, beste bi talderekin. Lehenengoa Bilbora dibertsioan eta partaidetzan oinarritzen den eta ikus-entzuleak tranpan erortzera eramango dituen ikuskizuna dakarren Domi Circo artista poloniarra izango da. Eszenatokian dagoen pertsonaia atseginak ez dituela aho zabalik utziko uste dute ikus-entzuleek. Baina pailazoa mago bikaina eta malabarista berezia da.

“Zirkualderen” edizio honi Andaluziako El Gran Dimitri izenekoak emango dio amaiera, “The Great Circus Show” ikuskizunarekin. Bertan, magia, funanbulismoa, oihal akrobatikoa edo clowna eskainiko ditu.

EGITARAUA / ERREKALDEKO VII. ZIRKU JAIALDIA, “ZIRKUALDE”

EKAINAK 3
Errekaldeko plaza
19:00. CIA BARRE (Euskal Herria) Eskobien atzetik / Tras la escoba
20:00 CIA BAMBOLEA (Madril) Bambalas

EKAINAK 4
Errekaldeko plaza
18:00 ZANGE (Japonia) Animation dance with juggling show
18:30 CIRCOBAYA (Extremadura) El viaje de Miércoles
19:30 ROJO TELÓN (Euskal Herria) Haiek naiz / Soy ellas
20:30 ZANGE (Japonia) Animation dance with juggling show

EKAINAK 5
Errekaldeko plaza
18:00 DOMI CIRCO (Polonia) Enredando
19:00 EL GRAN DIMITRI (Andaluzia) The Great Circus Show