ERABAKI DIRA BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2015eKO XXVII. BILBAINADA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

  • Sari Banaketa ekitaldia abuztuaren 28an izango da, Aste Nagusian, eguerdian, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, Aste Nagusiko ohiko bilbainada kontzertuen barruan.

  • Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da.

Bilbon, 2015eko uztailaren 17an. 2015eko XXVII. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Carlos Terrón Sotoren “El chupinazo” lanari eman dio gaztelaniazko bilbainada hoberenaren saria. Euskaraz idatzitako bilbainadarik hoberenari ematen zaion saria, José María Larrazabal Alzagak idatzitako “Bilbao, amets bat” lanak jaso du. Bakoitzak, garaikurraz gain, 955 euroko saria jasoko du.

420 euroko saria jasoko duten zortzi akzesitak hauek izan dira:

  • A Fito Cabrales JUAN CARLOS PICHEL
  • Cantinero botxero JUAN CARLOS PICHEL
  • Bilbolandia KARMELO SARRIONAINDIA-XABIER ZAMUDIO
  • Nire bihotzeko San Mames AURELIO MARROQUÍN GÓMEZ
  • Te echa de menos Bilbao MATÍAS BERROCAL MORER
  • Don Celes AURELIO MARROQUÍN GÓMEZ
  • Ecos del Botxo JESÚS MARCO GARDE
  • Botxito no te me rajes VERÓNICA DOMÍNGUEZ CENTENO

Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko ostiralean (abuztuaren 28an) izango da Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, eguerdian, egun horretako bilbainada kontzertuaren barruan. Sariak Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok,  eta Udaleko beste kide batzuek banatuko dituzte.

Ohikoa denez, Bilboko Udalak, XXVII. edizio honetako abesti irabazleak jasoko dituen disko bat argitaratuko du, musikari profesionalek grabatuta. Diskoa Arriaga Antzokian egingo den abenduaren 20ko galan aurkeztuko da. Iazko edizioan, gaztelaniazko lan irabazlea Carlos Terrónen “Bilbao Botxito, mi tierra”  izan zen, eta euskarazkoa, azken lau edizioak irabazi dituen Jose Maria Larrazabalen “Aire bilbotarrak”.

Bilbainada lehiaketa, gure hiriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteak igaro ahala. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetan oinarrituta. Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, 20 eta 30 abesti artean aurkezten dira. Azken edizio honetan 19 aurkeztu dira (16 gaztelaniaz eta 3 euskaraz).

 2015EKO EPAIMAHAIA

Ohorezko presidentea: Diego López de Haro jauna.

Epaimahaiko kideak: Nekane Alonso, Kultura Zinegotzia; Enrique Campos, Nervión Taldeko (TeleBilbao – Radio Nervión) Zuzendaria; Iñaki Uranga, abeslaria; Txomin Mugika, Bilbao Musikako Gerentea, eta Amagoia Loroño Akordeoi Orkestrako zuzendaria.

Saritutako abestiez gain, edizio honetako epaimahaiak Ohorezko Don Diego sari berezia eman die José Lejarragari ‘Petixo’ eta Casilda Andreari, haien ibilbide luzean gure Hirian hain sustraituta dagoen musika genero horri eskainitako laguntzarengatik eta bultzadarengatik.