EMAKUMEEK EGINDAKO HIP HOPA IZANGO DA DATORREN LARUNBATEAN BILBOROCKEN OSPATUKO DEN BAZTER FEST PROGRAMAREN PROTAGONISTA

Eskina Femeninaren eta Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimenak Afrodeliciousek eskainiko duen dantza maisu klasea eta Marga Mbanderen kontzertu akustikoa jasoko ditu.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest programaren bigarren edizioa antolatu dute datorren larunbaterako, ABENDUAREN 17rako, Bilborock aretoan. Ekimenak helburu bikoitza du, Ibaiondoko barrutian dauden kultur eta gizarte arloko ekimenak ezagutaraztea eta bultzatzea eta emakumeek hip hopean egiten duten lana, presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea. Izan ere, musika estilo horretan sortzen duten emakumeek euren jarduera ikusgai bilakatzeko beharra dute, gizonak nagusi diren munduan.

Bazter Fest arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Afrodeliciouseko (Irun) Raquel Koroma dantzari profesionalak eskainiko duen partaidetza libreko dancehall masterclass batekin. Hiriko dantza estilo hori reggaeren adar batetik dator, baina modernoagoa da, eta bertan garrantzia ematen zaie jantziari eta akrobaziei. Afrodelicious Koromaren proiektu pertsonala da, 2015ean sortua, eta proiektuaren bitartez klaseak ematen ditu.

Jaialdira gonbidatutako bigarren artista, gaueko 22:00etatik aurrera, Marga Mbande (Bartzelona), kontzertu akustikoa eskainiko duen soul musikaren erreferentea da. Marga Mbande, guraso ginearrak dituen abeslari katalana, benetako erreferentea da hiri hartako soul eta funk eszenaren barruan, eta aztarna sakona ari da uzten tokiko musika beltzaren eszenan.

Bazter Festeko programazioak Wöyzaren (Moaña-Galizia) emanaldiarekin jarraituko du, Hip Hoparen egungo panoramako erreferentea da, urrian argitaratu berri duen “Pelea” lan berriarekin.

Amaitzeko, gauerditik aurrera, Dj Txankletak, emakumezkoen MC (zeremonia maisu, rapero jakintsu eta ospetsua) gurpil baten kontrolak izango ditu. Emanaldian euskal artista hauek hartuko dute parte: “Sorkun”, “Berta Bitter Sweet”, “Madmuasel”, “Laize”, “Furia”, “Fani”, “Mai Beloki”, “La Basu” eta “Aneguria”. Sortzaile horiek, “Sorkun”, “La Basu” edo “Aneguria” bezalako artisten beteranotasuna eta eszenatokietara daraman itzulerarik gabeko bidea hasi duten “Fani” edo “Laize” bezalako gazteagoen lana uztartzen dituen talde indartsua osatzen dute.

“Sorkunek” –Sorkunde Rubio– lau disko ditu, Kashbad rock taldeko kide izan zen laurogeita hamarreko hamarkadan eta Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Flitter edo Fermíin Muguruza bezalako musikariekin grabatu du, besteak beste. “Furia” taldearen “No hay clemencia” diskoko letrek kapitalismo heteropatriarkalaren kontra hitz egiten dute eta emakumeek bizi dituzten opresioen desberdintasunei eta antzekotasunei buruzko gogoeta egiten dute.

“La Basu” emakumeek egindako euskal raparen ikono nagusiak, bi hamarkada daramatza dagoeneko musikaren munduan. Bilbon jaiotako “La Basuk” –Elena Caballero– arrakasta lortu du soul, rap, dancehall, raggae, R&B, rock, punk edo flamenko eszenan. “Aire es vida” diskoaren ondoren “Izotz Erregina” lanarekin itzuli da. Euskal raparen eta bertsolaritzaren ekitaldietan aritutako “Aneguriari” dagokionez, rap eta raggamuffing melodiak jasotzen ditu bere abestietan.

“La Basu” eta “Aneguria” dira Hip Hoparen kulturaren barruan emakumeei laguntza ematen dien Eskina Femenina proiektuaren arduradunak. Idazketa tailerrak eskaintzen dituzte, eta ekitaldiak sortzen dituzte eszenatokietara igotzea erabakitzen duten emakume guztiekin, musikaren barruan merezi duten lekua emanez.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.eus helbidean

AGENDA
LARUNBATA, 17
Bilborock.
20:00 DANTZA IKASTAROA Afrodeliciousen eskutik.
21:30 DJ Txankleta.
22:00 MARGA MBANDE.
23:15 WÖYZA.
00:15 EH Sistah System #womanpowa Dj Txankleta sound sistema: Sorkun, Berta, Bitter Sweet, Madmuasel, Laize, Furia, Fani, Mai Beloki, La Basu, Aneguria,…

Sarrera librea.