- Topaketa honek edizio berriari erreparatuko dio eta Haizetzo eta Ningraren emanaldiarekin hasiko da. Ondoren, musika ibilbide luzea duten WomanPowah (La Basu; VitterSweet, Kenna I, “Las Tea Party DJs”ko Lorena eta Mad Muasel) etorriko dira, berriro elkartu baitira jaialdian parte hartzeko.
- Bazter Fest 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da lekuak bete harte.
- Ekimen hau 2015ean sortu zen helburu bikoitzarekin: Ibaiondoko barrutiko kultur ekimenak ezagutaraztea eta babestea, eta emakumeen lana, presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea hiphop-ean.
(Bilbo, 2021eko azaroaren XXa).- Bilboko Udalak eta Eskina Femenina taldeak antolatutato Bazter Fest jaialdiak 7. edizioa ospatuko du azaroaren 6an, larunbata, 19:00etan Bilborock aretoan. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.
Arratsaldea Haizetzo eta Ningra Gasteizeko bikote gaztearekin hasiko da, eszenatokira igotzeko eta gaur egun bizi dugun errealitateari euskarazko letra eta erritmoa jartzeko duen indar eta ausardiagatik nabarmentzen dena.
Ondoren, WomanPowah etorriko dira, Bazter Fest #7 jaialdian parte hartzeko elkartuko diren ibilbide handiko bertako artistak. Honako hauek osatzen dute taldea: La Basu; Vittersweet; Kenna I; “Las Tea Party Djs” ko Lorea” eta Mad Muasel.
Horrela, beste behin ere emakumeak dira protagonistak eta fokus hip-hopean duten presentzia jarrita dago. Izan ere, hauxe da Bazter Festak 2015ean egin zuen lehen ediziotik aldarrikatzen duen helburuetako bat: Ibaiondoko Barrutiko kultur ekimenak ezagutaraztea eta babestea, eta genero musikal horretan emakumeen lana, presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea.
- LA BASU
Euskal Herriko hip hop munduko erreferente handienetako bat da La Basu. Rap, soul, reggae eta flamenko generoetan nabarmentzen da. 2001ean atera zuen bere lehen maketa eta, hainbat lan egin ondoren, 2017an kaleratu zuen “Izotz erregina” diskoa. Disko hau Euskadin emakumezko bakarlari batek egindako euskarazko lehen rap diskoa da.
- VITTERSWEET
VitterSweet da Berta VitterSweet bere musika-etapa berriraro hartu duen izena. Etapa horretan errealagoa da, estalkirik gabe eta kiorik gabe mihian. Lehen zati urbano bar argitaratuz egiten du, trap eta R&B artean dantzatuz, “IWMMB” izenekoa (I want my money back delakoari dagozkion siglak), baita artista bilbotar honen bisualen artean nabarmentzen den bideoklip oso lotsagabea ere.
- KENNA I
Kenna I duela lau urte sartu zen lehen aldiz musika estudioan eta bertatik hainbat artista lokalekin lan egiten du gaur egun. Batez ere musika beltzean mugitza da, soul, R6B eta hip hopetik hasi eta trap, dancehall eta afrobeat gaurkotueneraino.
- LOREA, DE “LAS TEA PARTY DJS”
Tea Party Dj’s 2010ean jaio zen, Eva Gutierrezek (La Cuisine) eta Lorea Argaratek (Flow) Soraluzeko jaiak direla eta elkarrekin saio bat egitea erabaki zutenean. Proiektua aurrera joan zen, eszenaratzeko behar den sendotasun-mailara iritsi arte.Jatorrian funky eta elektrosinwgera bideratutako esperimentu gisa pentsatua izan zenak genero eta azpigeneroen aukera zabala hartzen du bere baitan, eta horien artea garrantzi berezia hartzen dute moombahcore edo brostep bezalako generoek.
- MAD MUASEL
Estatuko dancehall panoramako artista aitzindarietako bat da. 2008tik lanean ari da, bakarkako hiru albumekin eta hamaika kontzerturekin. Agertoki gainean dagoenean publikoa hipnotizatzen du bere jarrera eta nortasun harriagrriarekin. Abeslaria, konpositoria, irakaslea, pedagogoa eta musikazalea, Mad Muaselek mikrofonoa erabiltzen du pentsatzen duena esateko, inor axolagabe uzten ez duen moduan.
SARE SOZIALAK
#BILBAOUDAZKENA2021