BILBOKO UDALAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN EGINGO DEN ZIENTZIA HEDAPEN TOPAKETAREKIN

Ana Aguirre ikerlari eta UPV/EHUko irakasleak eta Jesús P. Zamora filosofo eta dibulgatzaileak bi hitzaldi eskainiko dituzte arratsaldeko 19:00etatik aurrera Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, doako sarrerarekin, baina ezinbestekoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan, BIHARTIK aurrera.

“Darwinen eguna” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean antolatutako programa da, Aula Espacio Gelaren, Bizkaia Fundazio Biofisikoaren, CICbioGUNEren eta El Correo egunkariaren laguntzarekin.

Bilboko Udalak, Charles Darwin, Alfred Russel Wallacerekin batera eboluzioaren teoriaren asmatzaileetako bat, jaio zeneko 208. urteurrena ospatuko du datorren ASTELEHENEAN. “Darwinen Egunaren” programazioa jende guztiari zuzenduta dago, baina zorroztasun zientifikotik eta profesionaltasunetik. Aurtengo edizioan bi hitzaldi eskainiko ditu, Ana Aguirre ikerlari eta Euskal Herriko Unibertsitateko genetika-irakaslearen eta Jesús P. Zamora UNEDeko Zientziaren Filosofia eta Logikako katedradunaren eskutik.

Ohikoa denez, hitzordua arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. Ezinbestekoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea, liburutegian bertan, BIHARTIK aurrera, lau sarrera pertsona bakoitzeko, gehienez ere. Leku guztiak betetzen direnean ez zaio inori aretora sartzen utziko, baina topaketa streamingez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

“Darwinen eguna” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean antolatutako ekimena da, CICbioGUNEren, Aula Espacio Gelaren, Bizkaia Fundazio Biofisikoaren eta El Correo egunkariaren laguntzarekin.

Hitzaldiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, Ana Aguirre Euskal Herriko Unibertsitateko genetika-irakasle eta Minbiziaren Biologia Molekular taldeko ikerlariak emango duen “Las mil y una caras de la epigenética” hitzaldiarekin. Epigenetika izenez definitzen eta biltzen dira, sarri askotan gure bizitzeko estiloarekin estu lotuta dauden ingurumeneko gai kutsagarrien eraginez gure geneen adierazpenean gertatzen diren aldaketa nagusiak.

Azken urteetan bi ikerketa ildo izan dira Ana Aguirreren intereseko xede nagusiak. Alde batetik, aurrerapen genetikoek gizartean izan duten eragina, bioetikaren ikuspegitik, eta bestetik, Huntingtonen gaixotasunaren hasierako adina aldatzen duten geneen ikerketa.

Ondoren, arratsaldeko 19:45etik aurrera, Jesús P. Zamora UNEDeko Zientziaren Filosofia eta Logikako katedradunaren txanda izango da. “The survival of the loveliest: Amor en perspectiva Darwiniana”, hitzaldian, maitasuna, gizakiak ugaltzea eta medioaren mehatxuaren aurrean elkartzea posible egin zuen norbanakoaren eta espeziearen kontserbaziorako instintuaren egoera eboluzionatua baino ez dela dioen betidaniko Darwinen ikuspegitik haraindi joango da.

Jesús Zamora Bonilla (Madril, 1963), Filosofian eta Zientzia Ekonomikoetan doktore da, urte luzez irakaskuntza ertaineko irakasle izan da eta une honetan Zientziaren Filosofia katedraduna da UNEDen, eta Kazetaritza eta Komunikazio Zientifiko masterra ere zuzentzen du bertan. Argitalpen akademiko asko egin ditu, eta baita filosofiaren dibulgazio lanak ere. Horien artean azpimarragarriak dira La caverna de Platón y los cuarenta ladrones (2011) liburua eta, ia milioi bat bisitarekin gaztelaniaz idatzitako webgune filosofiko ezagunenetakoa den A bordo del Otto Neurath bloga.

Bilboko Udalak Charles Darwinen jaiotza ospatzen duen hamaikagarren urtea da hau. 2007tik zientzia eta hedapen alorreko pertsona ezagunek hartu dute parte, Francisco J. Ayalak, Pilar Carbonerok edo Manuel Tohariak, besteak beste, eta, ondorioz, ezinbesteko hitzordu bilakatu da zientzia eta kultura zale guztientzat.

OTSAILAK 13 – DARWINEN EGUNA

19.00etan
“Las mil y una caras de la epigenética”, Ana Aguirre, ikerlaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko genetika-irakaslea.

19.45ean
The survival of the loveliest: Amor en perspectiva Darwiniana”, Jesús P. Zamora, UNEDeko Zientziaren Filosofia eta Logikako katedraduna.

20.30ean
Mahai ingurua.

GONBIDAPENAK JASOTZEA
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Otsailaren 8tik 13ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00  //  16:00-20:00.
Gehienez ere 4 sarrera pertsona bakoitzeko

+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus