Programazioa astelehenean hasiko da, 19:30ean, Deustuko udaltegian, bertso-saio batekin. Bertan izango dira Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina, azken txapelketa nagusiko lehen hiru sailkatuak. Jarduera guztiak doakoak izango dira, bete arte.
Auzoetan hainbat jarduera programatu dira abendurako, “Kultur Gabonak” programaren barnean; horren harira, Deustun, beste urte batez, euskal kulturari eta euskarari loturiko hainbat jarduera egingo dira (izan ere, euskaldunen ehunekorik altuena duen barrutia da), besteak beste bertso-saioak, euskarazko antzezlanak edo poesia-topaketa bat, Harkaitz Cano idazlearekin. Programazioa astelehenean hasiko da, Deustuko udaltegian, bertso-saio batekin. Bertan izango dira Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina, 2017ko azken txapelketa nagusiko lehen hiru sailkatuak.
Guztira, dozena erdi jarduera antolatu dira familia eta helduentzat. Programazioak hilaren 17an jarraituko du, poesia-topaketa batekin. Han izango da Harkaitz Cano idazlea, Euskadi Literatura saria hiru aldiz irabazi duena. Argitalpen ugari ditu idazleak: “Beti oporretan” ipuin-bilduma, “Twist”, “Beluna jazz” eta “Belarraren ahoa” eleberriak, “Piano gainean gosaltzen” autofikzio-kroniken bilduma, eta lan horretatik sortu zen “Norbait dabil sute-eskaileran” poema-liburua. Horrez gain, jatorrian gaztelaniaz idatzitako poema-liburu bat ere badauka. Topaketa herritar guztiei zabalik dago, eta 19:30ean izango da, doan.
Programazioan euskarazko antzerkia eta zirkoa ere aurkituko dugu. Hilaren 20an, ATX Teatroa konpainiak “Bihotz salataria” helduentzako ikuskizuna eskainiko du. Bestalde, urtarrilaren 3an, Eidabek “Mari eta gaileta fabrika” eskainiko du, 7 eta 13 urte arteko umeentzat. Pieza eszeniko horren bidez egungo emakumeentzat bidea zabaldu zuten emakume langileak omendu nahi dira. Euskarazko zirkoak ere badu bere tokia programan, Zirika Zirkus taldearen “Tren geltokia” ikuskizunarekin. Edonori zuzentzen zaio, eta hilaren 2an ikusi ahalko dugu.
Gainera, ostiralean, hilaren 4an, Arangoitiko udaltegian kontzertu-tailer bat egongo da, elementu birziklatuak erabiliz. Jarduera Trakamatrakak taldeak gidatuko du, eta 5 urtetik gorako aurrentzat diseinatuta dago. Tailer honen bidez, mundu berriak ezagutuko ditugu eta birziklapena mundu hobe bat lortzeko bidea dela ikasiko dugu. Era horretan, material birziklatuak edota etxean izaten ditugunak nahiz egunero erabili ohi ditugunak baliatuta, jardueran parte hartzen dutenek musika-tresnak egingo dituzte, eta, aldi berean, trebetasuna, imajinazioa, ingurumenari buruzko kontzientzia eta sormena landuko dituzte.
AGENDA
ABENDUAK 10
19:30 Deustuko udaltegia
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina
Bertso-saioa (helduentzat)
ABENDUAK 17
19:30 Deustuko udaltegia
Harkaitz Cano. Poesia-topaketa (edonorentzat)
euskara eta gaztelania
ABENDUAK 20
19:30 Deustuko udaltegia
ATX Teatroa “Bihotz salataria”
Antzerkia (helduentzat)
URTARRILAK 2
18:00 Deustuko udaltegia
Zirika Zirkus “Tren geltokia”
Zirkua (edonorentzat)
URTARRILAK 3
18:00 Deustuko udaltegia
Eidabe “Mari eta gaileta fabrika”
Antzerkia (7-13 urtekoentzat)
URTARRILAK 4
18:00 Arangoitiko udaltegia
Trakamatrakak
Kontzertua/Tailerra elementu birziklatuak erabiliz.
Musika (5 urtetik aurrera)
Jarduera guztiak doakoak izango dira, bete arte.