DATORREN ASTELEHENEAN ZABALTZEN DA BILBOKO UDALAK IRAILEAN ESKAINIKO DITUEN GITARRA, TXALO ETA KONPAS, DANTZA ETA KANTE FLAMENKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA

Matrikula abuztuaren 30era arte egin ahal izango da, www.bilbao.net udal webgunearen eta 010 informazio telefono zenbakiaren bitartez.

Ospe handiko profesionalek eskainiko duten prestakuntza hori Kultura Sailak antolatzen dituen “Una Ría con Duende” topaketa flamenkoen barruan sartzen da.

Datorren ASTELEHENEAN, abuztuaren 3an, zabalduko da Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako “Una Ría con Duende” 2015 topaketa flamenkoetako edizio berriaren barruan sartzen diren gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailerretan parte hartzeko izena emateko epea. Jardunaldiak irailean izango dira, eta prestakuntza eskaintza horrez gain, hilabete horretako larunbat guztietan zuzeneko emanaldiak eskainiko dira Ibaiondoko barrutiko zenbait eszenatokitan.

Tailer horietakoren batean parte hartzeko interesa duten pertsonek abuztuaren amaierara arte (abuztuak 30) eman ahal izango dute izena, www.bilbao.net udal webgunearen bitartez edo herritarren arretarako 010 telefono zenbakira deituz. Ikastaro bakoitzak hiru egun (6 ordu) iraungo du, eta 25 euro balioko du (15 euro langabetuentzat, erretiratuentzat eta ikasleentzat eta 10 euro Diru-sarreren Berme Errentaren jasotzaileentzat). Klaseak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira, astegunetan, eta larunbatetan goizeko 11:30etatik 13:30etara, San Frantziskoko udaltegian.

Programa didaktikoa IRAILAREN 8an hasiko da, nolabaiteko musika nozioak eta flamenkoaren oinarrizko ezagupenak izan eta jaialdiak eskaintzen dituen tailerren edukiak aztertu nahi dituzten pertsonei zuzendutako aurretiazko jardunaldiekin (doakoak). Aurretiazko saio horietarako ez da aurrez izenik eman behar, eta San Frantziskoko Udaltegian egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, sarrera librearekin.

Aurretiazko jardunaldien ondoren, hastapeneko dantza flamenko tailerra hasiko da (IRAILAREN 9, 10 eta 11n), Adriana Bilbao bailaoreak emandakoa, eta hobekuntza mailari dagokionez (IRAILAREN 14, 15 eta 16an) Bilbon dagoeneko ezaguna den eta dantza flamenkoaren irakaskuntzan eta taula gainean ibilbide luzea duen Noelia Saba artistak emango du.

Ondoren, IRAILAREN 17, 18 eta 19an, gitarra eta kante tailerrak eskainiko dira. Francisco Roldán Roldán gitarra joleak emango duen gitarra tailerrari dagokionez, aurten ere, María José Pérez artistak emango duen kante tailerreko edukiekin lotuta egongo da. Horrela, gitarra flamenkoaren laguntasunak eguneroko esperientzian duen protagonismo guztia jasoko du. Artista biek errezitaldi didaktikoa ere eskainiko dute, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, irailaren 19an.

Partaide gehien izaten duenetakoa den txalo eta konpas tailerrari dagokionez, Ander Sánchezek emango du, hastapeneko mailan, eta Darío Gil Camposek hobekuntzakoan. Musikari horrek, penintsula iparraldean gauzatzen diren ia arte egitasmo guztietan hartzen du parte.

ERANSKINA: TAILERRAK (2015EKO IRAILA)

Dantza flamenkoa (I)
Asteazkena 9, osteguna 10 eta ostirala 11
19.00 – 21.00 h.
Irakaslea: Adriana Bilbao
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia

Dantza flamenkoa (II)
Astelehena 14, asteartea 15 eta asteazkena 16
19.00 – 21.00 h.
Irakaslea: Noelia Sabarea
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia

Gitarra
Osteguna 17, ostirala 18 eta larunbata 19
Osteguna eta ostirala: 19.00 – 21.00 h.
Larunbata: 11:30 – 13:30 h.
Irakaslea: Francisco Roldán Roldán
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia

Kante flamenkoa
Osteguna 17, ostirala 18 eta larunbata 19
Osteguna eta ostirala: 19.00 – 21.00 h.
Larunbata: 11:30 – 13:30 h.
Irakaslea: María José Pérez
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia

Txaloak eta konpasa (I)
Astelehena 21, asteartea 22 eta asteazkena 23
19.00 – 21.00 h.
Irakaslea: Ander Sánchez
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia

Txaloak eta konpasa (II)
Osteguna 23, ostirala 25 eta larunbata 26
Osteguna eta ostirala: 19.00 – 21.00 h.
Larunbata: 11:30 – 13:30 h.
Irakaslea: Darío Gil Campos
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia