Bilboko Udalaren ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea eta Bilboko eta inguruetako dantza tradizional taldeen lana erakustea da.
Emanaldiak larunbatetan edo igandeetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarako, eta uztailaren 11, 18 eta 25erako (larunbatak), hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen Dantza Plazetan programaren barruan.
Programa urte osoan zehar gauzatzen den arren Bilboko auzo guztietan, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea, bereziki udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko. Horrela, emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz.
Uztaileko alardeak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren barruan dauden talde hauek eskainiko dituzte: Gaztedi dantzari taldea, Beti Jai Alai, Goi-alde dantza taldea eta Salbatzaile dantza taldea.
Arriaga plaza. 19:00etan
Uztailak 5 (igandea): Gaztedi dantzari taldea
Uztailak 11 (larunbata): Beti Jai Alai
Uztailak 18 (larunbata): Goi-alde dantza taldea
Uztailak 25 (larunbata): Salbatzaile dantza taldea