DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE ETA MUNDUKO FOLKLOREEN TOPAKETA ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan, bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea da. Emanaldiak uztailaren 2, 8, 15, 22 eta 27an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarako eta uztailaren 8, 15 eta 22rako (larunbatak), hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen Dantza Plazetan programaren barruan.

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea, bereziki udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko.

Halaber, edizio honetan, uztailaren 27rako, Munduko folkloreen topaketa ere programatu da, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan. Bertan, Mexikoko, Indiako, Poloniako, Chuvashiako Errepublikako eta Kolonbiako bost taldek hartuko dute parte.

Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Goi-alde Dantza Taldeak (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.

AGENDA

19:00etan. Arriaga plaza
Uztailak 2 (igandea): Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldea
Uztailak 8 (larunbata): Basurtuko Beti Jai Alai
Uztailak 15 (larunbata): Goi-alde Dantza Taldea (Erandio)
Uztailak 22 (larunbata): Castañoseko Salbatzaile Dantza Taldea.
Uztailak 27 (osteguna): Ballet Universidad Colima (Mexiko) / Rangsagar (India)
Wisla (Polonia) / Kantu eta dantza konpainia estatala (Chuvashia)
Grupo danzas folklóricas Carmen López (Kolonbia)