IRALBARRI – Bisita gidatuak
Auzoaren mendeurrena ospatzeko Bilboko Udalak antolatutako jarduerekin amaitzeko, Bilbao Izan programaren barruan bisita gidatuak antolatu dira abendurako eta urtarrileko lehenengo asterako.
Eskaintza bi dira: HELDUENTZAKO BISITA GIDATUAK (“Irala, auzo bat baino gehiago”) eta BISITA ANTZEZTUAK FAMILIENTZAT (“Harino Panadera, Iralako bihotza”).
Irala – Auzo bat baino gehiago
HELDUENTZAKO BISITAK
Oraingo honetan, lekurik enblematikoenak ikusiko ditugu Juan Jose Iralaren proiektu handia ulertzeko eta haren ezaugarriak interpretatzeko: hirigintzara aplikatutako higienismoa eta bertako biztanleen (euretako asko Harina Panaderako langileak) bizimoduaren kalitatea zelan hobetu bilatzea.
Bisita lantegian bertan hasi eta amaituko dugu. Eraikinaren errehabilitazioa eta makinen berriztapena erakutsiko ditugu bertan.
BISITEN ORDUTEGIAK
- Abenduaren 1etik 20ra bitartean, astelehenetik barikura (jaiegunetan izan ezik): Ordutegia: 17:00etan (gaztelaniaz)
- Abenduaren 2an, 9an eta 16an (zapatuak): Ordutegia: 10:15ean (gaztelaniaz) eta 12:00etan (euskaraz)
- Iraupena: ordu eta erdi
Harino Panadera: Iralako bihotza
BISITA ANTZEZTUAK FAMILIENTZAT
Harino Panaderako beheko solairuan gerra zibilaren aurretiko motor elektrikoa dago. Motor horrek lantegiko lau solairuetan banatutako makinetara konektatutako polea guztiak jartzen zituen abian.
Ikur moduan ikus dezakegu, Irala auzoko bihotza, Harino Panaderaren jarduerari esker eraiki zelako auzo berri hau.
Eraikin honetan egiten zen lana ezagutzeko, orduko o zioak ikasteko, irin-lantegiak eta bertako makinek nola ziharduten jakiteko edota ehotze-prozesuaren berri edukitzeko, ezin duzu huts egin bisita hauetara.
Bisita guztiak euskaraz eta erdaraz izango dira. Adingabekoek gutxienez pertsona heldu batekin joan beharko dute.
BISITEN ORDUTEGIAK
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, zapatuan eta jaiegunetan izan ezik:
- Goizez: 10:15ean eta 12:00etan
- Arratsaldez: 16:15ean eta 18:00etan
- Iraupena: ordu eta erdi
IZENA EMATEKO DEITU 010 TELEFONORA (DOAKO DEIA: 94 4010 010)