BILBOPOESÍA JAIALDIAK “GATOS, PATOS Y OTROS POEMATOS” ERREZITALDIAN BILDU ZITUEN ATZO BERNARDO ATXAGA ETA MARTA SANZ

  • Haiekin batera Udane Goikoetxea kazetaria izan zen, hitzordua gidatzen, eta Jou González musikaria hainbat musika-pieza jotzen.
  • Bilboko Udalak antolatuta, BILBAOPOESÍA martxoaren 24ra arte luzatuko da.

Marta Sanzek eta Bernardo Atxagak gauza asko partekatzen dituzte: ibilbide luzea, kritikaren eta publikoaren babesa, eta inongo literatura-generori beldurrik ez dion luma.

Baina, gainera, atzo, Bidebarrietako Ekitaldi Aretoan, han zeudenekin beste gauza bat partekatu zuten: zer garrantzitsua den natura bientzat eta beren obrentzat. Hala, BILBAOPOESIA jaialdiari esker, autoreek gai honi buruz hitz egin zuten Udane Goikoetxea kazetariak aurkeztutako hitzorduan. Bertan, Jou Gonzálezek ere parte hartu zuen. Doctor Deseoren saxofoi-jotzaileak eta klarinete-jotzaileak musika-nota jarri zion Gatos, Patos y otros Poematos izeneko ekitaldi berezi honi, bere haize-instrumentuekin.

Aste honetan, BILBAOPOESIA Literatur Jaialdiak poesiaren euskal hiriburu bihurtu du Bilbo, egunero Bidebarrietako Liburutegiko Aretoaren edukiera bete duten errezitaldi eta kontzertuekin, indarrean dauden osasun- eta higiene-protokoloak betez. BILBAOPOESIA, Bilboko Udalak duela hogei urte baino gehiagotik antolatzen duen jaialdia, martxoaren 24ra arte luzatuko da.

SARE SOZIALAK

#BilbaoPoesia2021
#BilbaoNegua2021

www.bilbaokultura.eus