BILBOPOESIA BERE XXII. EDIZIOKO AZKEN TXANPAN SARTU DA, ONLINE SARRERA GUZTIAK AGORTUTA

  • Aste honetan, poesia eta tokiko talentua protagonista izango diren errezitaldiak eta kontzertuak eskainiko ditu BILBAOPOESIAk. Hitzordu bakoitzak salmenta fisikorako erreserbatutako sarreren kupo bat izango du Bidebarrietako liburutegian bertan, ekitaldiaren egun bereko 18:00etatik aurrera.
  • Hilaren 18, 20, 22, 23 eta 24ko emanaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus webgunean.
  • Jaialdia martxoaren 24an, asteazkenean, amaituko da.

BILBAOPOESIA martxoaren 15ean hasi zen, eta datorren asteazkenera arte, hilak 24, jarraituko du poesiaz Bilbo betetzen. XXII. edizio honek arrakasta handia izan du eta, beraz, agortuta dago data bakoitzean eskuragarri dauden online sarreren kupoa.

Ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, gaurtik datorren 24ra arte antolatutako hitzorduek salmenta fisikorako erreserbatuta izango dituzte, Bidebarrietako Liburutegian bertan, 18:00etatik aurrera erosi ahal izango diren sarrerak. Gainera, programazio poetiko guztia streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

“Berriro aireratu” lelopean, BILBAOPOESIAk honako hitzordu hauek eskainiko ditu datozen egunetan:

Gaur, martxoak 18, Rosana Acquaroni eta Isabel Bono poetek, Pepo Paz Saz editorearekin batera, poesiaren sentimenduaren zentzuaz eta beharraz hitz egingo dute. Olerkien irakurketa eta elkarrizketa tartekatuko dituzte.

Halaber, San Jose zubia planez beteta dator. Hasteko, ostiralean, hilak 19Nacho Vegas madrildarrak kontzertua eskainiko du, eta, bere diskografia zabala errepasatzeaz gain, berak sinatutako poemak errezitatuko ditu. Kontzertu honetarako sarrerek 5 euroko prezioa dute.

Larunbatean, hilak 20, Marta Sanz eta Bernardo Atxagaren txanda izango da. Udane Goikoetxea kazetariak aurkezle gisa, naturari bere lanean, poetikan zein narrazioan, ematen dioten garrantzia azalduko dute. Jou González irakurketarekin batera, hainbat musika-pieza joko ditu.

Asteburuak Izarorekin, uneko euskal artistarekin agur esango du. BILBAOPOESIAK bera hautatu du igandean, hilak 21, Bidebarrietan Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Kontzertu honetarako sarrerak 5 eurokoak dira.

BILBAOPOESÍAren azken astea hilaren 22an hasiko da, astelehena, Leire Bilbao, Itziar Minguez, Beatriz Chivite eta Julia Pierarekin. Lau poeta hauek sari zerrenda izugarria dute eta ibilbide profesional luzea eta askotarikoa. Bidebarrietako Ekitaldi Aretoan beren bibliografietako olerkiak eta testuak errezitatu eta partekatuko dituzte.

Asteartean, hilak 23, BILBAOPOESIAk eta Loraldiak, Gaztelondo zer berri. Etxahun” eskainiko dute, Mikel Etxekoparren musikarekin, Dominika Rekalt-en testu eta ahotsarekin, Pierre Vissler-en soinu-grabazioekin eta Jean Christian Galtxetabururen perkusioekin; eta, hurrengo egunean, jaialdiak agur esango dio Uriari, bere produkzio propioarekin. José Fernández de la Sotak, Euskadi Sari eta poesia-sari ugari dituenak, “Enciclopedia del fracaso” liburuko poemak irakurriko ditu José Luis Canal pianoan eta Pablo Müller poetarekin batera.

Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira.

BILBAOPOESÍA

BILBAOPOESÍA Bilboko Udalak duela hogei urte baino gehiagotik Bidebarrieta Kulturgunean antolatzen duen poesiari eskainitako literatur jaialdia da. Bilbok urtero poesiarekin egiten duen topaketa handiak hogeigarren edizioa ospatuko du aurten. Udal Jaialdi honek El Correo, Metro Bilbao eta Ikei Group Comunicación-en laguntza du.

#BILBONEGUA2021

BILBAOPOESIA #BilbaoNegua2021 ekimenaren parte da. Herritar guztientzat dago pentsatuta ekimena, eta hiria kulturaz eta aisiaz betetzen du.

SARE SOZIALAK

#BilbaoPoesia2021
#BilbaoNegua2021

www.bilbaokultura.eus