BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK SUSTATZEN DUEN ANTZERKI AMATEUR ETA ERDI-PROFESIONAL PROGRAMAK, BERE XVI. EDIZIOA HASIKO DU OSTEGUN HONETAN, APIRILERA ARTE EUREN ANTZERKI PROPOSAMEN BERRIENAK AURKEZTUKO DITUZTEN BERTAKO 12 KONPAINIAREKIN

Bertako antzerki talde amateurrei eta erdi-profesionalei euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, Kultura Sailaren programa horrek kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen du, izan ere, emanaldiak beste eskaintza eszenikoak heltzen ez diren hiriko auzoetan eskainiko baitira.

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioa, gizarte izaera markatua duten ikuskizunek, hainbat generoren fusioak, euskaraz egindako antzerkiak eta Arriaga Antzokiko Gelatxoetan eta Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdian – BADen, ikusi ahal izan diren bi antzezlanek markatuko dute.

Bilboko Zirkuituaren XVI. edizioa martxan dago jada. Arte eszenikoen alorrean, zaletuek edo erdi-profesionalek osatutako bertako taldeen jarduera bultzatu nahi duen Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako programak OSTEGUN honetan hasiko du urteko lehenengo fasea, apirilaren 6ra arte luzatuko den eta hamabi konpainiaren 16 emanaldi jasoko dituen egitarauarekin.

Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioa, gizarte izaera markatua duten ikuskizunek, hainbat genero fusionatzen dituzten beste batzuek, euskaraz egindako antzerkiak eta Arriaga Antzokiko Gelatxoetan eta Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdian – BADen hurrenez hurren, ikusi ahal izan diren antzezlan bik, Jose Cruz Gurrutxagaren “Declaración de Guillermo” eta Parasite Kolektiboaren “Hot wáter” lanek, markatuko dute.

Programazioa ostegun honetan, URTARRILAREN 26an, abiatuko da Abando – Barrainkuako udaltegian, Bea Insa eta Leyre Berrocal antzezleak protagonista izango dituen “Vidas pasadas” muntaketarekin. Umorez betetako proposamena eskainiko diete ikus-entzuleei. Kazetari hiperestresatu batek, erabateko krisi existentzialean murgilduta dagoen antzezlea elkarrizketatuko du. Ikuskizuna martxoaren 27an ere ikusi ahal izango da Otxarkoagan.

Horrez gain, urtarril honetan, ostiral honetan, hain zuzen ere, Aullidos de Otxar taldearen –auzoan bertan sortutako antzerki komunitario taldea– “La vida en una maleta” ikuskizuna ikusi ahal izango da. Lan horretan, 50eko hamarkadan Galiziatik, Burgosetik edo Extremaduratik etorri ziren eta, lehenengo Los Caños, Monte Banderas edo Enekuri gaina bezalakoetan zeuden infra-etxebizitza multzoetan bizi ostean, 60ko hamarkadan Otxarkoagara heldu ziren bertako biztanleen testigantzak jartzen dira eszenatokian. Tokiko istorioa izateaz gain, euren lurra utzi eta etorkizun hobea bilatzera doazen pertsonen sentimenduei eta emozioei buruzko istorio unibertsala ere bada. Ikuskizuna martxoan ere ikusi ahal izango da San Frantziskoko Udaltegian.

BILBOKO ZIRKUITUAk urteko lehenengo hiruhileko honetarako prestatu duen programazioaren barruan bi proposamen azpimarratu behar dira. Alde batetik, aurretik Arriagako Gelatxoetatik igaro den Jose Cruz Gurrutxagaren “Declaración de Guillermo”, 1960ko hamarkadaren amaieran Kordobatik Bilbo inguruko herri batera, lantegi batean lan egitera, heltzen diren Guillermo eta Pepe etorkinen istorioa da. Ilusioa, espazio berria, zalantzaz betetako etorkizuna eta oroimenez betetako maleta, iraganetik bidaiatuz, maitasunetik, familiatik eta ezezaguna den horretatik babesten duen jaioterritik urrun egongo den bizitza proiektuari aurre egin ahal izateko.

Beste alde batetik, azpimarratzekoa da, baita ere, Parasite Kolektiboaren “Hot water” antzerki fisiko ikuskizuna, BilbaoEszenaren laguntzarekin ekoiztutako pieza, Artistak Egoitzan programaren bitartez. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren – BADen, azken edizioan aurkeztu zen. “Hot Water”, etxeko tresna elektrikoen teknikari bat munstro bilakatzen den prozesua erakusten duen satira da. Piezak protagonistaren bizitzako zenbait une aurkezten ditu, figura eta sistema autoritarioekin, legezkoekin eta legez kanpokoekin izan dituen topaketetan zentratuz. Lan hori otsailaren 3an ikusi ahal izango da Errekaldeko udaltegian.

Urteko lehen hiruhileko honetarako euskaraz egindako pieza bat ere programatu da. Anabasa konpainiaren “Immanuel Kanten azken egunak” Begoñan eta Errekalden ikusi ahal izango da. Programazioa osatzeko, Bilboko Zirkuituan berriak diren zenbait antzerki talde izango ditugu, Indeed a Hero, Opera Prima, Alopargo Teatroa, edo Tokotuboca, besteak beste, ikus-entzuleentzat ezagunak diren A Trompicones, Con la que está cayendo edo Lokal Antzerki Taldea bezalako beste batzuekin batera.

BALANTZEA
Kultura Sailak eta Baliabide Eszenikoen BilbaoEszena Zentroak antolatutako BILBOKO ZIRKUITUA programa, benetako aukera da sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzez ditzaten. Gainera, Bilbon egindako egungo proposamen freskoenez gozatzeko eremu egokiena da.

Duela hamarkada bat baino gehiago programa martxan jarri zenetik, zabalduz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Denborarekin, egitaraua ia hiriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten Arte Eszeniko eskaintza bakarra da. BILBOKO ZIRKUITUA, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Gure hiriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzen du.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen dizkie konpainiei, eta baita konpentsazio ekonomiko bat ere. Programazioak formatu txikiko lanak aurreikusten ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak urtarrileko, otsaileko, martxoko eta apirileko OSTEGUNETAN eta OSTIRALETAN programatu dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da.

ZIRKUITUA PROGRAMA URTARRILA – APIRILA 2017
BIDEOPROGRAMA: https://www.youtube.com/watch?v=9UApkCnFDWM

URTARRILAK 26: “Vidas pasadas” (Bea Insa eta Leyre Berrocal) Abando – Barrainkuako udaltegian.
URTARRILAK 27: “La vida en una maleta” (Aullidos de Otxar. Komunitate antzerkia) Otxarkoagako udaltegian.
OTSAILAK 2: “Sopa de ajo” (Indeed a Hero) Basurtuko udaltegian.
OTSAILAK 3: “Hot Watter” (Parasite kolektiboa) Errekaldeko udaltegian.
OTSAILAK 9: “Nacimiento” (Opera prima) San Frantziskoko udaltegian.
OTSAILAK 10: “Immanuel Kanten azken egunak” – euskaraz. (Anabasa) Begoñako udaltegian. Euskaraz.
OTSAILAK 16: “Horacios & Curiacios” (Alopargo teatroa) Otxarkoagako udaltegian.
OTSAILAK 17: “Tres en uno” (Con la que está cayendo) Santutxuko udaltegian.
OTSAILAK 23: “Principas y princesos” (Lokal antzerki taldea) Altamirako udaltegian.
MARTXOAK 2: “Declaración de Guillermo” (José Cruz Gurrutxaga) Begoñako udaltegian.
MARTXOAK 10: “Monólogos de Darío Fo. Todas somos iguales” (A trompicones) Santutxuko udaltegian.
MARTXOAK 23: “Declaración de Guillermo” (José Cruz Gurrutxaga) Abando – Barrainkuako udaltegian.
MARTXOAK 27: “Vidas pasadas” (Bea Insa eta Leyre Berrocal) Otxarkoagako udaltegian.
MARTXOAK 28: “La vida en una maleta” (Aullidos de Otxar. Teatro comunitario) San Frantziskoko udaltegian.
APIRILAK 5: “Immanuel Kanten azken egunak” – euskaraz. (Anabasa) Begoñako udaltegian. Euskaraz.
APIRILAK 6: “Tres dos uno” (Cia. Tokotuboca) San Frantziskoko udaltegian.

Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus