Otxarkoagako, Abando-Barrainkuako, Castañoseko, Basurtuko, Santutxuko, Begoñako, Errekaldeko eta Zorrotzako udaltegiek bertako antzerki eta dantza taldeen 11 proposamen jasoko dituzte, eta guztietan sarrera doakoa izango da.
Urteko azken hiruhileko honetako proposamen eszenikoen artean, Arriaga Antzokian estreinatu berri den Lola Markaidaren “ON/OFF. La travesía en un instante” azpimarratu behar da.
Bilboko Zirkuituaren hamabosgarren edizioak auzoetan eskaintzen duen programazio eszenikoari ekingo dio berriro BIHAR (urriaren 5ean) Abando – Barrainkuako udaltegian, bertako bederatzi konpainiak eta artistak eskainiko dituzten 11 emanaldirekin, horien artean ikus-entzuleek ondo ezagutzen dituzten batzuk, Lola Markaida eta Bea Insa, edo Totum eta Oh My Good konpainiak.
Otxarkoagako, Abando-Barrainkuako, Castañoseko, Basurtuko, Santutxuko, Begoñako, Errekaldeko eta Zorrotzako udaltegiek jasoko dituzte abenduaren 9ra arte, arratsaldeko 19:30etatik aurrera eta sarrera librearekin, eskainiko diren emanaldiak. Urteko azken hiruhileko honetarako proposamen eszenikoen artean, egun hauetan Arriaga Antzokiko Gelatxoetan izeneko programazioan ikus daitekeen Lola Markaidaren antzerki pieza laburra azpimarratu behar da. Bilboko Zirkuituaren barruan Errekalden –urriaren 13an– eta Begoñan –azaroaren 11n– ikusi ahal izango da.
Lola Markaida, bere ibilbide artistikoan eta profesionalean adierazpen eszeniko modernoaren genero guztietan lan egiteko aukera izan duen antzezle moldakorra da: antzerkian, telebistan, zinean, ekitaldietan, inprobisazioetan eta baita helburu terapeutikoak eta ahalduntzekoak dituzten antzezleen prestakuntza programetan ere. “On /Off. La travesía, en un instante” lanean, Andreak freskotasunez eta baikortasunez kontatzen ditu bere abenturak eta zorigaitzak. Bizitzaren aurrean hartzen dugun jarreraren garrantzia erakusten duen borrokalari horietako bat da.
BILBOKO ZIRKUITUA, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa dekanoa, sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzezteko benetako aukera da. Halaber, Hirian sortutako azken proposamen freskoenak barruti bakoitzean ikusteko aukera hoberena da.
Parte hartuko duten konpainiak eta artistak, Lola Markaidaz gain, Katastrofen, Bea Insa, Con la que está cayendo, Totum, Lokal Antzerki Taldea, Enriqueta, Oh My Good, Las Torpedo level-ireki teatro eta Rara avis izango dira. Antzerki eskaintzaren barruan genero guztiak sartzen dira, musikala, komedia, drama eta tragikomedia, esanahi sozialarekin eta hainbat gai landuz, maitasuna, existentzia, inmigrazioa edo heriotza, eta, batzuetan, poesiaren edo clownaren artearen ukituekin.
Bilboko Zirkuitua 2016ren bigarren denboraldiak, Lola Markaidaren lanaz gain, beste hiru ikuskizun jasoko ditu urrian: bihar Abando – Barrainkuako udaltegian programazioa zabalduko duen Katastrofen konpainiaren “Neopreno”; Bea Insaren “Viaje a ninguna parte” –urriaren 6an– antzerki absurdoa eta clowna, objektuen antzerkia, inprobisazioa eta musika nahasten dituen oso proposamen interesgarri eta hunkigarria; eta Con la que está cayendo konpainiaren “Mockinpott” –urriaren 11n– Bilboko Antzerki Eskoletako Taldeen IV. Jaialdian ikus-entzuleen muntaketa hoberenaren eta SGAEren emakume antzezle hoberenaren (Noelia Ortega) sariak lortu zituen lana.
Azaroan, 3an, Otxarkoagako Udaltegiak Totum taldearen “Holala ¿Mon Chéri?” lana jasoko du. Antzezlan horrek Bilboko Gorteetako auzora eramango gaitu, eraisteko agindua duen klub batera. Bertan, inguru horren historia diren zazpi emakume daude.
Azaroko proposamenen artean, Oh My Good taldearen “Zer duzu Amy” euskarazko ikuskizuna azpimarratu behar da. Leire Ucha antzezleak film, telebistako saio eta antzezlan askotan hartu du parte. Oraingo honetan komedia honen egilea ere bada. Dasyk edozer egingo luke Amy Winehouseren ahotsa eta talentua izateko. Baina bere ahotsa arrunta da, bere itxura eta bizimodua ere arruntak diren bezala. Beraz, Amyren heriotzaren berri duenean, maleta hartu eta Londonera abiatuko da. Ikuskizuna ez da berria, baina berriro programatuko da, aurreko emanaldietan lortutako arrakasta dela eta. Azaroaren 18an ikusi ahal izango da Castañoseko Udaltegian.
Programazioa abenduan itxiko da, Las Torpedo Level-Ireki Teatro eta Rara Avis taldeen eskutik eskainiko diren komedia kutsuko bi ikuskizunekin. Bi konpainia horiek lehen aldiz hartuko dute parte Bilboko Zirkuituan. Aurreko edizioetan bezala, ia antzerki proposamen guztiak emakumeek osatutako konpainien eskutik helduko dira, antzezleei zein antzezlanen ekoizpenari eta sorkuntzari dagokienez.
SORKUNTZARI LAGUNTZA
Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Baliabide Eszenikoen BilbaoEszena Zentroak antolatutako BILBOKO ZIRKUITUA programak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita konpentsazio ekonomikoa ere, euren lanak eszenan aurkeztu eta ikus-entzuleen aurrean antzezteko aukera emateaz gain.
Duela hamabost urte programa martxan jarri zenetik, Hiriko ia barruti guztietara hedatuz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten barruko Arte Eszeniko eskaintza bakarra da. Ekimenean parte hartu duten konpainietako batzuek profesional izatea lortu dute: Gaitzerdi Teatrok, FTI-k (Fábrica de Teatro Imaginario), Khea Ziaterrek edo Itziar Lazkanok, besteak beste
ZIRKUITUA EGITARAUA. 2016KO URRIA-ABENDUA
URRIAK 5: “Neopreno” Cía. Katastrofen. Abando-Barrainkuako udaltegia.
URRIAK 6: “Viaje a ninguna parte” Bea Insa. Castañoseko udaltegia.
URRIAK 11: “Mockinpott” Cía. Con la que está cayendo. Otxarkoagako udaltegia.
URRIAK 13: “On /Off. La travesía, en un instante” Lola Markaida. Errekaldeko udaltegia.
AZAROAK 3: “Holala! Mon chéri” Totum konpainia. Otxarkoagako udaltegia.
AZAROAK 10: “Principas & Princesos” Lokal Antzerki taldea. Errekaldeko udaltegia.
AZAROAK 11: “On /Off. La travesía, en un instante” Lola Markaida. Begoñako udaltegia.
AZAROAK 17: “Yo tantan yo” Enriqueta konpainia. Santutxuko udaltegia.
AZAROAK 18: “Zer duzu Amy?” Oh My Good konpainia. Castañoseko udaltegia. Euskaraz
AZAROAK 25: “Vidas pasadas” Bea Insa. Basurtuko udaltegia.
ABENDUAK 1: “Las chicas serias no gustan” Las torpedo level konpainia – Ireki Teatro. Zorrotzako udaltegia.
ABENDUAK 2: “Rara Avis” Rara Avis konpainia. Castañoseko udaltegia.
Funtzio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus eta www.badbilbao.eus