BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 24REN SEKZIO OFIZIALEAN LEHIATUKO DEN KARL R. HEARNEREN “TOUCHED” FILM KANADIARRAREN ESTATUKO PREMIEREA JASOKO DU BILBOK

Zuzendariak gaur aurkeztu du komunikabideen aurrean ikus-entzuleek 22:15ean Golem – Alhondigako 1. Aretoan ikusi ahal izango duten bere lehengo film luzea.

 

Bilbok, Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – FANT 24ko Sekzio Ofizialean lehiatuko den Karl R. Hearne zinegilearen “Touched” (Kanada, 2017) film luzearen estatuko premierea jasoko du. Filma gaur gauean eskainiko da, 22:15ean, Golem – Alhondigako 1. Aretoan.

Mundu mailako aurkezpena Oldenburgoko (Alemania) zinemaldian izan zuen “Touched” filma generoko Estatu Batuetako zinemaldi garrantzitsuenetako batzuetatik igaro ondoren helduko da Bilbora. Filma gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Karl R. Hearne zuzendariaren presentziarekin, Justo Ezenarro FANTeko zuzendariak lagunduta.

Karl R. Hearnek mamuei buruzko drama psikologiko honekin eman du film luzerako jauzia, kritikak oso ondo hartutako zenbait film labur egin ondoren: “Song”, “Men on a Lake” eta “Monday Night”. “Touched” lanean, Gabriel bakarti eta antisoziala, alokatuta dituen apartamentuetako bateko erradiadore batean kateatuta dagoen neskato baten mamu-ikusteak izaten hasten da. Gabrielek lotura ezartzen du neskatoarekin eta neskatoaren eta desagertutako errentariaren artean dagoen lotura ere sentitzen hasten da. Bakardadeak tormentatuta, Gabriel desagertutako emakumearen bila irtengo da.

FANT GEHIAGO
Golem – Alhondigako 2. Aretoko doako programazioaren barruan, bihar, ASTEAZKENEAN, 17:45ean, FANTeko Maisuak sekzioaren barruan, iaz hil zen George A. Romeroren “Los Crazies” (1973) lana eskainiko da. Horrez gain, 19:50ean, Panorama sekzioaren barruan, ikus-entzuleek Laurence Morais-Lagaceren “Game of Death” ikusi ahal izango dute, eta 22:00etan, Lucky McKeek zuzendutako “The Woman”.

Sekzio Ofizialean, 16:15etik aurrera, lehiaketako azken lau filmak eskainiko dira: Mathieu Turi zinegile frantsesaren “Hostile” (FRA, 2017), Coralie Fargeat zuzendariaren “Revenge” (FRA, 2017), bere filma aurkeztera Bilbora etorriko den Marc Martínezen “Framed” (SPA, 2017) eta Sadrac González – Perellónen “Black Hollow Cage” (SPA, 2017).

TOUCHED
Kanada / 2017 / 77 min.
Zuzendaria: Karl R. Hearne.
Gidoia: Karl R. Hearne.
Ekoizpena: Karl R. Hearne.
Musika: Olivier Alary.
Muntaketa: Karl R. Hearne.
Antzezleak: Hugh Thompson, Lola Flanery, John Maclaren, Linda Smith, Victor Andrés Turgeon-Trelles, Alex Braunstein.

TRAILERRA: https://vimeo.com/232652456
+ INFO: https://www.touchedfilm.com
FANT24ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus