Egileek euren film luzea aurkeztu dute gaur Bilbon, komunikabideen aurrean. Ikus-entzuleek gaur gauean ikusi ahal izango dute, 22:15ean, Alhondigako Golem Zine Aretoetan.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen (www.fantbilbao.eus) Sekzio Ofizialaren barruan lehiatzen den Jay Lender eta Micah Wrigth zinegile estatubatuarren “They are Watching” (Moldavia, EEBB, 2016) beldurrezko komediaren Estatuko premierea jasoko du gaur Bilbok. Filma GAUR GAUEAN eskainiko da, 22:15etik aurrera, Alhondigako Golem Zine Aretoetan, eta zuzendariak bertan egongo dira.
“They are Watching” lanean Micah Wright eta Jay Lender gidoilari eta zuzendariek hankaz gora jarriko dute beldur klasikoaren premisetako bat, generoari bira freskoa eta dibertigarria emateko. Etxebizitzak zaharberritzeari buruzko Estatu Batuetako telebista saio batek Europa Ekialdeko urruneko herri bat bisitatzen duenean hasiko da dena. Taldeko kide gazteek euren arazo nagusiak cafe-moka izenekoen eta doako wi-fiaren falta izango direla uste dute. Baina errodatze lanek herriko biztanle sinesberen erlijio erritual pribatua eteten dutenean, egoerak bira hiltzailea emango du… eta odola agertzen hasten denean, gauzak benetan izugarri bilakatuko dira.
Micah Wrightek eta Jay Lenderrek lizentziatu berriak zirenean ezagutu zuten elkar, telebistarako animazioan lan egiten zuten bitartean. Bertan “Bob Esponja”, “Los castores furiosos”, “¡Oye Arnold!”, eta “Phineas y Ferb” bezalako saioetarako idazten, zuzentzen, sortzen zuten eta saio horietarako abestiak idazten zituzten. 50 bideo-joko baino gehiagotan aritu izan dira idazten eta diseinatzen, horien artean Call of Duty, Transformers, eta Looney Tunes frankizia arrakastatsuetan. Sei eleberri grafiko eta hainbat film idatzi dituzte, eta bi sari irabazi dituzte Samsung etxerako egindako Errealitate Birtualeko lanarengatik.
ESTREINALDI GEHIAGO
Beste alde batetik, BIHAR, asteazkenean, zinemaldiak emanaldi berezi bat jasoko du, Guillermo Julián eta Román Santiago bilbotarren lehenengo film luzea den “Rendezvous” (2016). Protagonista Natalia de Molina da, eta antzezleen artean Iñaki Urrutia, Santi Ugalde, Lander Otaola edo Xabier Perurena daude, besteak beste. Filma Alhondigako Golem Aretoetako 1. aretoan emango da, arratsaldeko 20:00etan. Pertsonaia sare baten bitartez, gizakiak bere alde ilunenarekin duen harremana agerian utzi nahi duen zientzia fikziozko filma da.
Bihar, asteazkenean, baita ere, arratsaldeko 17:45etik aurerra, FANT 22k, Mark Hartleyk 2014an zuzendu zuen Electric Boogaloo: La loca historia de Cannon Films” dokumentala eskainiko du. Sekzio Ofizialeko emanaldiak, igaro den zinemaldi guztietan txaloak eta harrera bikaina jaso dituen Jeremy Saulnierren “Green Room” filmarekin itxiko dira. Film hori bihar, asteazkenean, gaueko 22:15etik aurrera, eskainiko da.
ERANSKINA
THEY’RE WATCHING
Moldavia, EE.BB. / 2016 / 94 min.
Zuzendariak: Jay Lender, Micah Wright.
Gidoia: Jay Lender, Micah Wright.
Ekoizpena: Mark V. Lagrimas.
Musika: Jonathan Wandag.
Muntaketa: Blake Barrie.
Antzezleak: Brigid Brannagh, David Alpay, Kris Lemche, Carrie Genzel, Dimitri Diatchenko, Mia Faith, Cristian Balint, Alin Popa.
TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=pGsrpiyu2Ts
FANT22ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus
PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]