· ‘Urubú’ 18:30ean ikusi ahal izango da, Azkuna Zentroko Golem Alhóndiga zinemetako 2. Aretoan.
· FANTek bere segurtasun-protokoloa egokitu du aurrez aurreko edizio segurua bermatzeko. Gainera, Jaialdiaren programazioa ordutegi-murrizketa berrietara egokitu da. Pelikulen emanaldiak hasiera batean aurreikusitakoa baino ordu erdi lehenago hasiko dira.
· FANT-MATERIAL GRAFIKOA
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak–FANTek, Bilboko Udalak antolatuta, ostegunean itxiko da. Edizio honetako filmetako bat Alejandro Ibañez Nautaren ‘Urubú’ da. Film luze hau gaur arratsaldean izango da ikusgai, 18:30ean, Gólem–Alhóndiga zinemetako 2. Aretoan, eta www.fantbilbaoonline.eus plataforman ere eskuragarri egongo da.
‘Urubú-n’, Tomas, garrantzia galdu duen argazkilari eta ornitologoak, Amazoniako oihaneko urrutiko leku batera bidaiatuz berrabiarazi nahi du bere ibilbidea, urubu albinoari argazkiak ateratzeko. Ez dago txori berezi horri askatasunean ateratako argazkirik. Haraino eramango du familia: Eva, emaztea, ia apurtuta dagoen harremanean maitemindu zen gizona berreskuratzen saiatzen dena. Eta Andrea alaba, teknologia berriek xurgatutako aurre-nerabe automata. Urubuari argazkiak ateratzea bigarren mailakoa izango da Andrea desagertzen denean. Alabaren bilaketak lurralde sekretu eta misteriotsu batera eramango ditu Tomas eta Eva. Mundu horretan sartzeak ondorio larriak izango ditu. Inguru paradisiakoa agertoki izugarri bilakatuko da. Arrisku batek mehatxatzen eta gehien maite dutena ez galtzeko borrokatzera behartzen ditu.
Ibilbide profesionala Estatu Batuetan egin ondoren, Alejandro Ibáñez Nauta Espainiara itzuli zen bere aita Chicho Ibáñez Serrador mitikoaren pausoak jarraitzeko. Azken urteotan, telebistako formatuak garatzen eta dokumentalak egiten aritu da. Narciso Ibáñez Menta eta Pepita Serrador aititaamamen eta aitaren genetikari jarraituz, Alejandrok zine munduan hasi zuen ibilbidea generoko Urubú filmarekin. Aktore dinastia luze baten oinordeko duin gisa, filmeko funtsezko pertsonaietako bat antzezten du.
Film luze honek Zinemaldiko Panorama atalean parte hartzen du, lehiaketatik kanpo bada ere.
URUBÚ – Espainia / 2019 / 89 min.
Zuzendaria: Alejandro Ibáñez Nauta.
Gidoia: Carlos Bianchi, Alejandra Heredia, Alejandro Ibáñez Nauta.
Ekoizpena: Gonzalo De Castro Fraga.
Musika: Arturo Díez Boscovich.
Montaketa: Daniel García.
Aktoreak: Carlos Urrutia, Clarice Alves, José Carabias, Alejandro Ibáñez, Jullie Eduarda D’Arrigo.
FANT jaialdiaren programazio osoa esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsarako materialak hemen daude eskuragarri.
SEGURTASUN-PROTOKOLOA
Euskadiko egoera sanitarioari dagokionez, FANT-ek programazioaren zati bat online eskaintzearen alde egin du. Horrela, jaialdiak online plataforma bat du eskuragarri, nahi duenak jaialdiaren programazioaz goza dezan, esteka honen bidez: www.fantbilbaoonline.eus.
Zinema-aretoetan ahalik eta seguruen egoteko, FANTek aretoen edukiera %50era mugatu du, eta higiene-segurtasun neurri handienak eskainiko dizkie ikusleei: hogeita hamar minutu gordetuko dira saioen artean, areto bakoitza aireztatu eta desinfektatzeko. Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa da, ikusleen arteko segurtasun-distantzia bermatuko da eta gel hidroalkoholikoa eskura egongo da.
Programazioak ere aldaketak izan ditu. Egitarauan ere aldaketak egin dira. Murriztu egin da saioen kopurua, eta aurreratu egin da lehenengo saioaren ordua, 15:00era; 21:00ak baino lehen amaitzeko. Bestalde, bertan behera utzi da amaierako gala, etzi ezarrita zegoena, eta baita ere Alhondigako Golem aretoetako 2.ean 20:45erako programatutako saioak.
BONUAK ETA SARRERAK
Saio bakarrerako sarrerek 5 euro balioko dute. Gólem – Alhóndiga leihatiletan eta webgunean daude eskuragarri.
Gólem–Alhóndigako 2. Aretoko emanaldiak doan izango dira, eta espazio horretarako sarrerak zineman bertan erretiratu beharko dira saio bakoitza baino 30 minutu lehenago.
Online aukera nahiago izanez gero, www.fantbilbaoonline.eus estekaren bidez izango da sarbidea.
Programa hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dator.
SARE SOZIALAK:
Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#Fant26
#BilbaoUdazkena2020
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus