BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANT 21EK, LEHIAKETATIK KANPO DAGOEN “PANORAMA FANTASTIKOA” SEKZIOAN EMANGO DEN MIGUEL LLANSÓREN LEHEN FILM LUZEA, “CRUMBS”, AURKEZTUKO DU

Zuzendariak bere azkeneko lana aurkeztu du gaur medioen aurrean. Bilboko ikus-entzuleek bihar gauean ikusi ahal izango dute, 22:00etan, Alhondigako Golem zine aretoetan.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANT 21ek, bihar, gaueko 22:00etan, eskainiko den Miguel Llansó zuzendariaren lehenengo film luzea, “Crumbs” (2015), aurkeztu du gaur, lehiaketatik kanpo dagoen “Panorama Fantastikoa” sekzioaren barruan. Zinegilea bertan egon da.

Apokalipsi ondorengo filma Lanzadera Films etxeak ekoiztu du, eta zuzendariaren ohiko bizilekua den Etiopiako paisaia malkartsuetan egin da, hainbat gorabehera izan duen errodaje-lanean. Llansóren lehenengo film luzea da, mundu osoko nazioarteko zinemaldi nagusietatik “Chigger Ale” (2013) –hori ere Etiopian errodatua– bezalako film laburrekin igaro ondoren.

“Crumbs”, Daniel Tadesse (Candy) antzezle txikia protagonista duen maitasun istorio bitxia da. Jaio zenean guraso biologikoek utzi egin zuten, zuen urritasuna zela eta, eta gaur egun antzezle ezaguna da bere jaioterrian. Superheroi txiki hori, apokalipsiaren ondorengo Etiopiako txoko urrunenetara eramango duen abentura epiko eta surrealistan sartuko da, urteetan zeruan ikusten den espazio-ontziaren bila.

“Panorama Fantastikoa” zikloa, Golem-Alhóndigako doako sarrerako aretoko programazioa osatuko duenetako bat da. Sekzioak, arrazoi bat edo beste dela eta, Sekzio Ofizialerako aukeratu ez diren baina ikus-entzuleen aurrean eskaintzea merezi duten filmak jasotzen ditu. “Crumbs” lanak Candyren, txatarra biltzaile bitxiaren istorioa kontatzen du. Bidaia bitxia egingo du Etiopiako apokalipsi ondorengo Etiopiako paisaian zehar. Bidaia horretan bere buruari, bere beldurrei, sorginei, Santa Clausi eta bigarren belaunaldiko naziei egin beharko die aurre.

Film eta musika punk esperimentalen jarraitzaile den Miguel Llansók filosofia eta zinea ikasi zituen, abentura anitzei ekin aurretik. Etiopian filmatzen du batez ere, bertan bizi baita urtearen erdia. Where is my dog? (2010) filma sortu eta banatu zuen. Horrez gain, Chigger Ale (2013) filma ere zuzendu, ekoiztu eta idatzi zuen. Crumbs da bere lehenengo film luzea.

“CRUMBS” Espainia, Etiopia / 2015 / 68 min.

Zuzendaria: Miguel Llansó.
Gidoia: Miguel Llansó.
Ekoizpena: Miguel Llansó, Sergio Uguet de Resayre, Daniel Taye Workou & Meseretarga.
Musika: Atomizador.
Muntaketa: Velasco Broca.
Antzezleak: Daniel Tadesse, Selam Tesfaye.