BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DUTE MARTXOAREN AMAIERARA ARTE, LAU PINTURA ERAKUSKETAREKIN, ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN ETA INSTALAZIOA, MARRAZKETA ETA ESKULTURA UZTARTZEN DITUEN ERAKUSKETA BEREZIAREKIN

• Erakusketa ibiltariak ASTELEHENEAN, abenduaren 13an, hasiko dira, eta txandaka bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazioko, Castañoseko, Abandoko, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan.

• Hogei artista ingururen lanak erakutsiko dituen “Encontrarte” erakusketa kolektiboaz gain, ikusleek Txomin Goyoagaren, Román Arostegiren eta Montserrat Villamayorren margolanak, Iñaki Alonsoren argazkiak eta Endika Basaguren artistaren marrazketa eta eskultura fusioa ezagutu ahal izango dituzte.

 

“Expodistritok”, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, urtarrilaren 13an. Datorren martxoaren 31ra arte, Abandoko, San Inazioko, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek hainbat proposamen artistikorekin gozatu ahal izango dute: Iñaki Alonsoren lanak bilduko dituen argazki erakusketa eta oso adierazpen estilo eta teknika desberdinak dituzten lau pintura erakusketa, eta baita marrazketa eta eskulturak biltzen dituen Endika Basagurenen “Word Sweet Word” instalazioa ere. Horrez gain, hogei artista ingururen lanak biltzen dituen “Encontrarte” erakusketa kolektiboa ere programatu da.

Urteko lehen hiruhileko honetako erakusketa guztiek datorren astelehenean zabalduko dituzte ateak, eta urtarrilaren 30era arte egongo dira zabalik. Montserrat Villamayor izango da San Inazioko Udaltegiko artista gonbidatua, txokoak eta paisaiak, erretratuetan estilo figuratiboarekin eta errealistarekin egindako puska txikiak, biltzen dituen “Nire espazioak, nire pasioak” izenburuko mihise gaineko olio lanen hautaketarekin. Otsailaren 3tik aurrera erakusketa Castañoseko udaltegian ikusi ahal izango da.

San Frantziskoko udaltegiari dagokionez, Txomin Goyoaga artistaren erakusketarekin irekiko du “Expodistritoko” edizio hau. “Euskerean bidetik” izenburupean elkartutako olio-pinturen bilduma bereziaren bitartez, euskara eta bide horretan bertsolariek, poetek, abeslariek eta euskaltzaleek egin duten bidea omendu gura ditu. Otsailaren hasieran erakusketa hori Begoñako Udaltegira eramango da, eta ondoren San Inazion ikusi ahal izango da.

Errekaldeko Udaltegiak ere Román Arostegiren erakusketa jasoko du astelehenetik aurrera. Natura, eta hegaztiak batez ere, asko maite dituen artistak pasio hori darama olioan, akuarelan, pastelean eta eskulturan egiten duen artera.

Urtarrileko bigarren hamabostaldi honetan, Abandoko Udaltegiko erakusketa aretoak erakusketa kolektiboa eskainiko die ikusleei. “Encontrarte. Artistas por la verdad y la esperanza” izenburuarekin, lapurtutako amatasunen arazoan, lapurtutako ume jaioberrien draman, zentratuko diren hogei artistaren topaleku izan gura du. Erakusketa hilaren 17an inauguratuko da, musika errezitaldi txiki batekin eta erakusketa bisitatuz, artista batzuen presentziarekin.

Begoñako Udaltegiak diziplina asko lantzen dituen Endika Basaguren artistaren lanen aukeraketa bat jasoko du astelehenetik aurrera, lana New Yorken, Londresen edo Miamin egin diren bakarkako eta taldekako erakusketetan ikusgai egin ondoren. Oraingo honetan, marrazkien eta eskultura pieza txikien aukeraketa batekin osatzen den instalazioa aurkeztuko du.

Horrez gain, “Expodistritok” argazkilaritzari buruzko erakusketa bat programatu du urteko lehen hiruhileko honetarako, Iñaki Alonsoren lana jendeari gerturatzeko. Otxarkoagako Udaltegian bisitatu ahal izango da, eta otsailaren lehenengo hamabostaldian San Inazioko Udaltegira eramango da.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duten webguneetan (www.kulturabarrutik.eus eta www.bilbaokultura.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

EGUTEGIA: URTARRILAREN 13 – 30

Izenburua: Montserrat Villamayor “Mis espacios, mis pasiones” (Pintura).
Lekua: San Inazioko udaltegia (Errokondo, 2)
Egunak: urtarrilaren 13tik 30era

Izenburua: Román Arostegi – (Pintura)
Lekua: Errekaldeko udaltegia (Altube Zeharkalea, 6)
Egunak: urtarrilaren 13tik 30era

Izenburua: “Encontrarte. Artistas por la verdad y la esperanza” Talde Erakusketa (Pintura)
Lekua: Abandoko udaltegia (Elkano, 20)
Egunak: urtarrilaren 13tik 30era

Izenburua: Txomin Goyoaga “Euskerean bidetik” (Pintura)
Lekua: San Frantziskoko udaltegia (Mariaren Bihotzaren plaza z/g)
Egunak: urtarrilaren 13tik 30era

Izenburua: Iñaki Alonso “Tras la cámara, miradas. Frente a la cámara, momentos” (Argazkigintza)
Lekua: Otxarkoagako udaltegia (Pau Casals, 19)
Egunak: urtarrilaren 13tik 30era

Izenburua: Endika Basaguren “World Sweet World” (Instalazioa, marrazketa, eskultura)
Lekua: Begoñako udaltegia (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
Egunak: urtarrilaren 13tik 30era