BILBOKO UDALAREN UDAKO LIBURUTEGIAK AUZOETARA ITZULIKO DIRA UZTAILAREN 3TIK AURRERA

  • “Udako Liburutegiak” Uribarrin, Zorrotzan, Elorrietan, Santutxun, Errekalden eta Miribillan izango dira, eta bertan prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko dira jendearen eskura.
  • Udako Liburutegiez gozatzeko aukera ere izango dute haurrek, bereki haientzat antolatuko diren kultur jarduerekin: jolasak eta tailerrak irakurzaletasuna bultzatzeko.

(Bilbon, 2023ko ekainaren 27an).- Bilboko Udalak uda honetan berriz ere hurbilduko ditu liburutegiak auzoetara, “Udako Liburutegiak” programaren bidez. Programa horrek liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko ditu hiriko hainbat auzotan.

Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau datorren astelehenean, uztailaren 3an, hasiko da eta uztailaren 21era arte gozatu ahal izango da Uribarrin (Eskolako Landan), Zorrotzan (Azoka plazan) eta Elorrietan (Elorrieta parkean).

Ondoren, udako liburutegiak Santutxura (Karmelo plazara), Errekaldera (plazara) eta

Miribillara (Gernikako lorategietara) eramango dira uztailaren 24tik abuztuaren 11ra.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da (jaiegunetan izan ezik), 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Udalak berriro ekingo dio programa honi, udan irakurzaletasuna sustatzeko eta liburutegien zerbitzua jendearengana hurbiltzeko. Horrela, “Udako Liburutegiak” programarekin, liburuetaz gozatzeko aukerak zabaltzen dira. Bereziki, haurrek ere izango dute euren lekua, irakurzaletasuna sustatzeko tailerrekin, jolasekin eta ipuin-kontalariekin.

Ohiko zerbitzuez gain (kontsulta, liburuen mailegua, CDak, DVDak, hemeroteka, Interneteko sarbidea, etab.), Bilboko Udal Liburutegiek, udan, gune horietara joaten den publikoari hurbilduko diote irakurketa, honako zerbitzu hauek eskainiz:

  • Irakurketa zerbitzua: jendearen eskura jarriko dira eleberriak, haur eta gazteen literatura, aisialdiari, autolaguntzari eta abarri buruzko liburuak, baita aldizkariak eta prentsa ere.
  • Liburuak mailegatzeko zerbitzua: jendeak nahi dituen liburuak etxera eraman ahal izango ditu eta bertan ezarritako epean itzuli. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegien karneta ez dutenek bertan eska dezakete.
  • Irakurketa sustatzeko jarduerak: tailerrak, jolasak eta ipuin-kontalariak antolatuko dira haurrentzat.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus www.bilbao.eus/bibliotecas