BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA URTARRILAREN 30ETIK (ASTELEHENA) OTSAILAREN 5ERA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko urtarrilaren 27).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren asterako:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

  • Otsailak 2, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegia.

LAS KLOWNKIS-Ya pasó

Ongi etorri expres saiora: “ez kezkatu, konponduko dugu”. Ikusiko duzu nola iraganean bizitzeak sufrimendua eragiten duen. Garbiketa sakona eta gozatzera, orainaren magia dastatzera! Eta hori guztia irribarrez eta umore onarekin egiten badugu… On egin! Bon profit!”

ERREKALDEKO XI. UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIA

Antzerkia otsaileko ostegunetan iristen da Errekalde auzora, Errekaldeko Umore Antzerki Erakustaldiaren edizio berriaren bitartez.

  • Otsailak 2, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegia.

LOS TORREZNOS – Las Cosas

Los Torreznos, Madrilgo performerrak, oso ezagunak dira estatu mailan, eta hitzean, umorean eta absurduan oinarritzen dute bere lana. Lehen aldia da Bilbon proposamen eszeniko propio bat aurkezten dutela, eta “Las Cosas” lanarekin egingo dute, objektuen garrantzi erlatiboa, pertsonetatik kanpo eta pertsonen barruan nola bizi diren azaltzen duten lanarekin. Umorearekin eta paradoxarekin jolasten den pieza eszenikoa da, gauzen balioarekin jolasteko eta gauzak edukitzeko, gordetzeko, pentsatzeko aukeratik abiatuta.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Begoñako Udaltegia – Gervasio Sánchez – Violencias mujeres guerras – Argazkigintza

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.

San Ignazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Oksana Volos – Arte birziklagarria

Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du artistak.

Castañoseko Udaltegia – Rafael Alonso – Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa

Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.

San Frantziskoko Udaltegia – Juanje Agirre – Espacio, Paisaje y Arquitectura – Eskultura
Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.

Errekaldeko Udaltegia – Txoritxikiak – Nuestras aves invisibles – Argazkiak: Vicente Leal: Miren Ajangiz: testuak

Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!

Abandoko Udaltegia – Vicente Ferrer Fundazioa – Bidaia hiri amaigabera- Argazkigintza

Anantapur-ek “hiri amaigabea” esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.

MUSIKA

BILBAO DISTRITO JAZZ

Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara kontzertuak hurbiltzen ditu, generoan erreferentzia diren artistekin, proposamen askotarikoekin, egungoekin eta kalitatezkoekin.

  • Otsailak 3, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia.

MIKKEL PLOUG TRÍO

Mikkel Ploug · gitarra / Sean Carpio · bateria / Jeppe Skovbakke · kontrabaxua.

Mikkel Ploug gitarrista daniarra gitarra garaikidearen nazioarteko izen handietako bat da. 2018an kaleratu zuen Faroe albumak Jazz instrumentalaren sari onenaren Grammy saria eskuratzeko izendatutakoetako bat izan zen. Banda-zuzendari eta bandako kide bezala jo du Mark Turne, Loren Stillman, Bill McHenry edo Joachim Badenhorst musikari ospetsuekin, besteak beste.

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Otsailak 5, Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.

REDES SOCIALES:

www.bilbaokultura.eus