BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA URTARRILAREN 16TIK (ASTELEHENA) 22RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko urtarrilaren 12).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren asterako:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

  • Urtarrilak 19, 19:00etan, Begoña Udaltegia.

Kamerino Teatro-La felicidad no está en los mapas

Kaleak egunero tokiz aldatzen diren hiri batean, autoreak bertako biztanleek komunean duten asmoetatik ibilbide bat proposatzen digu: zoriontasunaren bilaketa. Biztanle bakoitzaren idiosinkrasiatik abiatuta, egileak testuan ñabardura poetikoak eta filosofikoak banaturik utzi ditu eta, batzuetan, komikotasun zaindu bat ere erabili du. Uste baino hurbilago dugun errealismo magiko baten bidaide eta lekuko gara.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Otxarkoagako Udaltegia – Gervasio Sánchez – Violencias mujeres guerras – Argazkigintza

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.

Castañoseko Udaltegia – Oksana Volos – Arte birziklagarria

Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du.

Santutxuko Udaltegia – Rafael Alonso – Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa

Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.

Begoñako Udaltegia – Juanje Agirre – Espacio, Paisaje y Arquitectura – Eskultura
Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.

San Ignazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Txoritxikiak – Nuestras aves invisibles – Argazkiak: Vicente Leal: Miren Ajangiz: testuak

Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!

LITERATURA

-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Urtarrilak 17, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Bidebarrieta Kulturgunea Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloari berriz ekinko dio Zer behar dugu euskal literatura berritzeko?” izeneko topaketarekin. Bertan, Harkaitz Cano idazleak eta Irati Jimenez autoreak hartuko dute parte, Goizalde Landabaso kazetari eta egileak moderatuta.

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Urtarrilak 22, Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.

REDES SOCIALES:

www.bilbaokultura.eus