BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA URRIAREN 
10ETIK (ASTELEHENA) 16RA (IGANDEA)

(Bilbon, 2022ko urriaren 7an).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren astean, urriaren 10etik (astelehena) 16ra (igandea): 

ARGAZKINETA

  • Urriaren 13tik aurrera. Abusu – La Peñako  Campa Ibaizabal Plaza.

“Argazkineta” -k laugarren edizioa hasi du. Ekimen honen protagonista guztion bisitaren zain egongo den furgoneta bat da, berriz ere zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak (paperean edo digitalizatuak), diapositibak eta negatiboak, bideoak edo filmak edozein formatutan (super 8, VHS, BETA), edo bestelako materialak, 2000. urtea baino lehenagokoa da- planoak, zirriborroak, egunkarietako ebakinak, aldizkarietako ebakinak, bandoak, aktak, kartelak, eskuorriak edo eranskailuak – horrela, dokumentu eta istorio horiek bizitza luzatuko dien eta garai berrietara birziklatuko dituen formatu digitalera eramateko.

BAD

  • Urriaren 13tik aurrera.

BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak bere edizio berria ospatuko du urriaren 13tik 23ra. 11 egunez, abangoardiako arte eszenikoen proposamenez beteko da hiria, 16 konpainiaren eskutik, horietako zazpi euskaldunak, bost estatukoak eta lau nazioartekoak. Emanaldi berri honetan, BADek sei estreinaldi absolutu, Estatuan bi estreinaldi eta Euskadin sei estreinaldi partekatuko ditu, pandemiaren ondoren programazioan nazioarteko produkzioen kopuruak gora egin duen edizio batean.

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUAren XXII. denboraldia urriaren 6an iritsiko da Bilboko auzoetara. Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

  • Urriak 13, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegian 

ALOPARGO TEATRO – Rebelión en la granja

George Orwellen fabula ospetsuak akuilu gisa balio du obra gordin, keinudun, bihurritu eta umoretsu bat sortzeko. Agian, gaur egungo sasoiaren ispilu konkaboa da, non botere-egitura berriak ezin diren aurreko botere-egiturekin batera zeuden itzaletatik atera.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Castañoseko Udaltegia – Javier Trapero Alonso- Margoa  

“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

  • Urriaren  14ra arte.

Errekaldeko Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza.

Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”

La Bolsako Udaltegian – Conchi ArteroMargoa

Zerua da artista honen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.

San Ignacio – Ibarrekolandako Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa  

Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.

Begoñako Udategia – Santiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa  

El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.

San Frantziskoko Udaltegia –  María Raquel Bartolomé Gutiérrez – Los colores de mi vida – Margoa  

“Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.

– “BETIEREKOAREN METAFORAK
Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak” erakusketaren helburua, zalantzarik gabe, hiriko kultur figura garrantzitsuenetako baten obra eta bizitza zabaltzen jarraitzea da: Miguel de Unamuno. Horrela, Unamunoren jaiotzaren 158. urteurrenean, berak egindako erretratuak eta garaiko artista ezagunek Macario Marcoartu, Joaquín Sorolla eta Manuel Losada marraztutako erretratuak ikusi ahal izango dira erakusketan.

  • Aste osoan. Abandoko Udaltegia.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus