(Bilbo, 2023ko otsailaren 24).- Datorren asterako Bilboko Udalaren kultur agendak hurrengo hitzorduak izango ditu:
ARTE ESZENIKOAK
BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak
-
Martxoak 2, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegia.
SKENÉ TEATRO-La casa de Bernarda Alba.
Bigarren senarra hil ondoren, Bernarda Albak zortzi urteko dolua ezartzen du, bost alaben itxialdiarekin hasita. Etxetik ezin irtenda, etengabeko tentsio uneak bizi dituzte, eta tentsio hori areagotu egiten da Pepe erromatarra agertzen denean eta bost ahizpetik handienarekin (Angustias) ezkontzeko berba eman ondoren. Ezkutuan, Adela, gazteena, ahizparen senarra izango denarekin maitemintzen da, eta horrek etxe barruko harremanetan zuzeneko eragina izango du.
DEUSTUALDEKO KLOWN JAIALDIA clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu.
-
Martxoak 2, 19:00etan, Deustuko Udaltegia.
ZIRIKA ZIRKUS – Pantxika, Alter ego. Gaztelania. Gazteak eta helduak.
Pantxika Lamur berrogeitapiko luze dituen emakumea da, menopausia hortxe, berak esaten duen bezala. Moderna eta borrokalaria. Bere erronken artean pertsonen arteko berdintasuna dago, hots, feminismoa. Neskazarra izateaz arro dago. Bitxisua, pertsonekin maitemintzen da, ez generoarekin. Bere lagunen laguna. Bere alter egoarekin (maniki bat) eta ezinbestekoa den publikoarekin batera inprobisatuko du. Ikuskizun hau ez da birritan egingo, beti ezberdina delako. Umorea eta maitasunarekin jositako ikuskizuna!
-
Martxoak 3 19:00etan. San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia.
TROKOLO TEATRO – Txus & Txu. Euskara. Guztientzat.
Txus eta Txu kasualitateak elkartu ditu. Auzokide bihurtu ondoren elkarrekin bizitzen ikasi beharko dute. Baina haien pertsonalitatea eta armonian bizitzeko daukaten interesak egoera zentzugabeetara eramango ditu.
ERAKUSKETAK
EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.
Gervasio Sánchez – Violencias mujeres guerras – Argazkigintza
-
Otsailaren 28ra arte Abandoko Udaltegian; martxoaren 2tik aurrera San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegian
Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.
Oksana Volos – Arte birziklagarria
-
Otsailaren 28ra arte La Bolsako Udaltegian; martxoaren 2tik aurrera Santutxuko Udaltegian
Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du.
Rafael Alonso – Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa
-
Otsailaren 28ra arte Otxarkoagako Udaltegian; martxoaren 2tik aurrera Errekaldeko Udaltegian
Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.
Vicente Ferrer Fundazioa- Viaje A La Ciudad Del Infinito – Argazkigintza
-
Otsailaren 28ra arte Santutxuko Udaltegia; martxoaren 2tik aurrera Centro Begoñako Udaltegian
Anantapur-ek “hiri amaigabea” esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.
Txoritxikiak – Nuestras aves invisibles – Argazkigintza: Vicente Leal Miren Ajangiz: testuak
-
Aste osoa Castaños Udaltegian
Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!
Juanje Agirre – Espacio, Paisaje y Arquitectura – Eskultura
-
Otsailaren 28ra arte San Frantziskoko Udaltegian
Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.
LITERATURA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:
-
Otsailak 27, 19:00etan 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
“La Rebelión del Ángel” liburuaren aurkezpena, Blas de Oteroren lehen biografia ilustratua. Aurkezpen honetan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak parte hartuko du. Berarekin batera izango dira José Fernández de la Sota, liburuaren gidoilaria eta Blas de Otero Fundazioaren zuzendaria; Pablo Gallo, margolari eta liburuaren ilustratzailea; eta Beñat Arginzoniz, “El Gallo de Oro” argitaletzearen editorea.
-
Otsailak 28, 19:00etan 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Ignacio Martínez de Pisónen “Castillos de Fuego” liburuaren aurkezpena. Berarekin izango da Txani Rodriguez idazlea.
-
Martxoak 1, 19:00etan 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren hitzordu berri bat ospatuko da. Hitzordua Julián Estévez Sanzek emango du, Ingeniaritza Mekanikoko Departamentuko irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta UPV/EHUko Adimen Konputazionaleko Taldeko ikertzailea. Hitzaldiaren izena “Droneak: mendeetako ametsak eta orainaldiko erronkak” izango da.
MUSIKA
“Betiko Musika” programak Otxarkoaga auzoko Udaltegira musika estilo ezberdinetako sei kontzertu eramango ditu, helduei zuzendutakoak eta sarrera librea dutenak.
-
Martxoak 4, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegian.
MOONLIGHT SHADOWS
New Yorketik datorkigu musika-proiektu hau, belaunaldi desberdinetako bi izen handik sustatuta: batetik, Franklin Kiermyer bateria-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendari handi eta eskarmentuduna; eta, bestetik, Davis Whitfield pianista gazte aparta, New Yorkeko Jazz Standard Youth Orchestraren zuzendariordea eta Berklee College of Music prestigiotsuaren ohorezko graduduna.
Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenekin.
-
Martxoak 3, 19:00etan. Institutoa Bertendona.
SCATTER THE ATOMS THAT REMAIN
New Yorketik datorkigu musika-proiektu hau, belaunaldi desberdinetako bi izen handik sustatuta: batetik, Franklin Kiermyer bateria-jotzaile, konpositore eta orkestra-zuzendari handi eta eskarmentuduna; eta, bestetik, Davis Whitfield pianista gazte aparta, New Yorkeko Jazz Standard Youth Orchestraren zuzendariordea eta Berklee College of Music prestigiotsuaren ohorezko graduduna.
DANTZALDIAK
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. .
-
Martxoak 5 Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.
SARE SOZIALAK: