BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MARTXOAREN 7TIK (ASTELEHENA) 13RA (IGANDEA)

(Bilbon, 2022ko martxoaren 4an).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, martxoaren 7tik (astelehena) 13ra (igandea), hitzordu hauek izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

  • Martxoak 10, 19:00etan.   Basurtuko Udaltegia. 

Luciernagas Voladoras-Torre de brujas
Zer gertatuko zen baldin gu erre ordez jendearen atseginerako jarri bagintuzte? Bi ahizpa, bakoitza aita batena, aberatsen gozamenerako jartzera behartzen dituzte. Bien ama hilez gero, bakarrik geratuko dira, eta hasiko dira bizitzen eta ezagutzen zer den emetasuna, zer jeloskortasuna eta zer amodioa.

ZINEMA

FANT

FANTeko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra ospatuko da. Jaialdiaren aperitibo gisa, PreFANTen zikloaz gozatzea proposatzen du.

  • Martxoak 10. Gólem-Alhóndiga.

 “Atrapados en la oscuridad” filmaren aurrestrenaldia

Beldurrezko eta intrigazko thriller honek kontatzen du nola, amaiezina den haran bateko errepide hondatuan barna bidaiatuz, Alan eta Jillek geldiarazi egiten duten beren ibilgailua, beren seme-alaba nerabeak Zeelanda Berriko ibilaldira eramateko. Aperitibo batez gozatzeko gelditzen direnean, bi eskale ezerezetik agertu eta familia baketsua inguratzen dute. Ustekabeko indarkeria-ekintza batean, familia bahitu dute, eta horrek ihesbiderik ez duten hainbat gertaera piztu ditu.

Saioaren sarrera doakoa izango da, gonbitarekin. Egun berean jaso ahal izango dira, 16:30etik aurrera, Gólem-Alhóndigako txarteldegietan.

EUSKAL FOLKLOREA 

DANTZA PLAZETAN

DANTZA PLAZETAN” ekimenarekin, hiriko plazek tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei

  • Martxoak 12, 20:30ean: Erromeria San Pedron Deustuko Folklore Taldearekin.  

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu udazkenean zehar auzoetako Udaltegietan zehar.

  • Aste osoan.

Errekaldeko Udaltegia – Beart Elkartea – Margoa 

25 urte Bergarako arte elkarte bezala eta 250 urte margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantentzen jarraitzen du Beart Elkarteak.

Otxarkoagako Udaltegia  Ana Isabel Portillo – Nire bizia kolorea zenean / Cuando mi vida era el color  Margoa 
Ana Isabel Portillo Bizkaiko Begisare Elkarteko kidea da. Berak dioen bezala, “ikusmena oso urrituta ere, ez zait itzali sortzeko gogoa. Nire bizia kolorea zen, baina ez zait itzali margotzeko gogoa”.

Begoñako Udaltegia  – Marta García SusoRedescubrimientos – Argazkigintza

Artistak bahearekin irudiak eraldatzen ditu, desegiten ditu eta berreraikitzen ditu erreferentea galduta. Emakume artistek osatzen dute artista gidatzen duten haria, birritan txarto tratatuak, gizartearen aldetik eta Artearen Historiak ahazturik. Gentileschi, Blanchard edo Mendieta artistekin topaketa berria aitzakia da emakume artisten iraganeko eta egungo ikusezintasunaz solasa abiatzeko. “Bizian absente bagaude, nola lortuko dugu presente egotea heriotzaren ostean?”

San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia José Paredes Matías  – Lorratzak / Huellas – Margoa  

Iraganaren aztarnak helarazten dituzten objetuekin osatzen da erakusketa hau. Erakusketa honetan, artistak gonbidatzen zaitu giltzarrapo herdoilduak irekitzera, antzinako ateak igarotzera, gordetzen dituzten istorio eta sekretuak irudikatzera…Funtsean, bidaia hau berarekin egitera, denboran trabatuta geratu diren autoekin.

Castañoseko Udaltegia – Javier Lesaka – Margoa 
“Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.

LITERATURA

– BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Martxoak 9, 19:00etan: Bidebarrieta Kulturgunean “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren beste hitzordu bat izango da, Erica Macho Stadlerrek emandako “Nola jokatzen du soinuak espazio itxietan?” izenburuko hitzaldiarekin. 

BILBAO DISTRITO JAZZ

-BILBAO DISTRITO JAZZ

Programa hau, Bilbaina Jazz Club elkarlan antolatua, hiriko auzoetara kontzertuak hurbiltzen ditu, generoan erreferentzia diren artistekin. Sarrerak esteka honetan daude salgai.

  • Martxoak 11, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

André Carvalho – Trio Lost in 

André Carvalhok, New Yorken bizi den kontrabaxu-jotzaile portugaldar ospetsuak, bere lan berria aurkezten digu: Lost in Translation, Outside in Musicek argitaratua. Lan horretarako, André Matosen —New Yorkeko beste musikari portugaldar garrantzitsu bat— eta José Soares saxofoi-jotzailearen laguntza izan du.

MUSIKA

BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE

Betiko musika eskainiko digu programa honek Otxarkoaga auzora, hainbat estilorekin: boleroak, Ebroko Erriberako herri gaiak, habanerak edo otxoteak.

  • Martxoak 12, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.

TRÍO VERACRUZ

Trío Veracruz taldean Juana Ogayar, Alberto Martín eta José Sánchez daude, gizon bi eta andrazko bat, gitarra bi, errekinto bat eta hiru ahots, beren sentimenduak abestiaren bidez adierazteko. Kontzertu honetan Maria Dolores Pradera abeslari melodiko handia omentzen dute.

TXITXARRILOS

Txitxarrillo indartsu itzuli dira igande-arratsaldeak dantzaren inguruan Bilboko Casillako pabiloira. Ordu erdiko atsedenaldiarekin, tokiko dantza-orkestra entzutetsuenak izango dira.

  • Martxoak 13 La Casilla Pabilioa, 18:00etatik 21:00etan. Orquesta Galea

AISIALDIA

-BIDAIARIEN TXOKOA – RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA

“Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera” hainbat bidaiariren esperientziak jendeari hurbiltzea du helburu, bidaiei eta abenturei buruzko ikuspegi hurbil eta desberdina emanez, ikus-entzunezko hitzaldi eta proiekzioekin.

  • Aste osoan. Santutxuko Udaltegian.

 “Santutxu mirando al mundo”, Cristina Maruri.
Bilbotar argazkilari-idazlearen erretratu-bilduma, adin, arraza eta kultura guztietako pertsonen aurpegiak erakusten dituena, diren pigmeoak, etiopiarrak, nepaldarrak…). Gehienak, haien artean, oso bizimodu gogorra eta are krudela ere izandako gizakiak. Asmoa da “adieraztea gizaki guztiok garela oso antzekoak eta bereizten gaituen gauza bakarra aukerak direla.”

  • Martxoaren  11ra arte. Begoñako Udaltegia.
    “Aralar menditik Ararat mendira Sakratuaren bila”
    Munduko herri gehienetan mendi sakratu eta mitikoak aurki daitezke. Horietako asko ahozko tradizioetatik nobeletara, komikietara edo zinemara igaro dira. Begoñako Liburutegiak gai honi buruzko aukeraketa bat eskainiko du.
  • Martxoak 7, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

Hitzaldia. Aralia Loiterstein Lorenteren  Agua Dulce, Agua Salada” liburuaren aurkezpena. 

2010ean, 20 urte zeukala, amets handi bat izan nuen: Atlantikoa zeharkatzea belaontzian. Une hartan ez zeukan ez erantzukizunik, ez obligaziorik, eta, axolazkoena, ez zeukan beldurrik. Egokiera ezin hobea zen joan-etorriko bidaia bat egiteko. Afrikan eta Amerikan zehar bidaiatu zen, eta egunkari batean idatzi zituen bizitakoak. Urtebete geroago, Kanariar Uharteetara itzuli zenean, hainbeste aldatu zen bere bizimodua, eze egunkari hori armairu baten gainean ahaztuta geratu baitzen. Hamar urte (10) igaro ziren aurkitu eta berrirakurri eta “Agua dulce, agua salada” liburua argitaratu zuen arte. Autorea bertan izango da.

  • Martxoak 9, 19:00etan. Santutxuko Udaltegian.

Hitzaldia. “Salimos de Bilbao: EL PRIVILEGIO DE VIAJAR ANTES Y DURANTE LA PANDEMIA”, Oscar Cacho, Izen bereko blogaren sortzailea.
Plazeragatik bidaiatzea pribilegioa da eta Bilbokoa izateak asko errazten ditu gauzak. Planeta aldatu egin da guztientzat 2020an, baina Bilboko youtubeko blog eta kanalarekin covid-a izan arren, hainbat kontinentetan zehar ibili da Athleticen kamiseta.

  • Martxoak 10, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

Hitzaldia – Ikus-entzunekoa. “LA MONTAÑA DESNUDA” proiekatuko da, Alex Txikonena eta bera izango da dokumentalaren aurkezpenean eta horren ostean publikoarekin ospatuko den hitzaldian.

Ali Sadpara pakistandarrak eta Alex Txikonek lehenengo bider igo dute Nanga Parbat, Simone Moro eta Tamara Lungerekin batera, 2016an. Filma Alex Txikonek egina da, denboraldi ezohiko batean, Himalaian itxialdian zegoela, 2020an; Euskal Herriko mendizale honek orain dela lau urte Nanga Parbat igo zueneko abentura kontatzen du.

  • Martxoak 11, 19:00etan. Begoñako Udaltegia.

Hitzaldia. Cristina Maruriren “CUÉNTAME UN CUENTO Y LLÉVAME A OTRO LUGAR” liburuaren aurkezpena.
Cristina Maruri abokatua, idazlea, argazkilaria eta bilbotar bidaiari solidarioa da. Bere bidaien alderdi interesgarriak lantzen ditu: nola prestatzen dituen, nora joaten den, zer bilatzen duen bidaietan eta zer ateratzen duen haietatik. Era berean, bere azken liburuaz jardungo zaigu, “Cuéntame un cuento y llévame a otro lugar” izenekoaz, Ediciones Escondidas argitaletxeak argitaratutakoaz.

SEGURTASUN NEURRIAK

  • Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da barrualdean antolatzen diren ekitaldi guztietan.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus