BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 6TIK (ASTELEHENA) 12RA (IGANDEA)

(Bilbon,2022ko ekainaren 3an).- Bilboko Udalaren kultur agendak, ekainaren 6tik (astelehena) 12ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

CLOWN ZORROTZA

“Clown Zorrotza” programaren XIII. edizioa Azoka Parkera eta auzoko Udal Liburutegira iritsiko da. Sei izango dira aurten Clown Zorrotzan parte hartuko duten konpainia eta artistak, publiko guztiari zuzendutako ikuskizunekin, clownaren diziplinarekin eta doako sarrerarekin, programazioaz gozatu nahi duten jakin-min guztiek aukera izan dezaten.

Ekainak 9, 18:00etan. Zorrotzako Liburutegia 

Lur Usuabiaga – “Zirkua eta Globoflexia” 

Zirkoaren mundua eta globoxiarena ipuinen munduarekin elkartzen dira, klown bihurri batek tontakeriekin ipuinak kontatzen ditu umeak dibertituz.

Ekainak 9, 19:30ean. Azoka Parkea. Zorrotza.  

Cirque Hirsute– “Les Butors” 

Txoriburu hauek, Butorsak, paduretako hegazti misteriotsuak, akrobazia ikusgarriko maitasun-desfilea egiten ari dira. Zazpi metroko altueratik eskegita, eurek asmatutako aparatu baten gainean (eskailera birakari handi bat, deabruaren zaldikomaldikoa, haize-errotetan eta heriotzaren gurpiletan inspiratua), txori dibertigarri hauek erritual zentzugabeak egingo dituzte. Aereo ikusgarriak, dantza txundigarriak, hegaldi zorabiagarriak eta ezinezko orekak uztartuz.

Ekainak 10, 18:30ean. Azoka Parkea. Zorrotza.  

A Vela Circo – “A Corda” 

Haririk gabeko kometa bat bezala, umoretik eta zirkutik, emakumezko pailazo honek bere buruari hitz egiten dio, berak erantzuten du, hara eta hona dabil ez duelako aurkitzen bere lekua. Bere bainuontzi leialak laguntzen dio, zeinak amets eragiten baitio, eta berresten ezen zoroak ez direla hain zoroak.

Ekainak 10, 19:30ean. Azoka Parkea. Zorrotza Malas Compañías- “Zirkus”

Zirkus-ek “Compañía Amateur del Club Deportivo” delakoaren istorioa kontatzen du, euskal zirkuaren atal eder bat historiaren kutxatik berreskuratzeko asmoz. Bilbon sortu zen konpainia hori, eta 1931etik 1936ra bitartean, irribarrea eta ilusioa umezurztegietara, ospitaletara eta nagusien egoitzetara eramanez ibili zen, hiru probintzietan.

Ekainak 11, 18:30ean. Azoka Parkea. Zorrotza.  

Zirco Txosko – “Oh – Pera” 

“Oh – Pera”-k dena posiblea den leku batera eramango gaitu. Leku huts batera iristen dira bi pertsonaia, hura bete eta dena aldatzeko. Musikaren bitartez, egoera askotarikoak gertatzen hasten dira, ezin konta ahala. Josala zirku moduan agertzen da, non maitasuna, umorea eta arriskua modu berezian gertatzen diren.

Ekainak 11, 19:30ean. Azoka Parkea. Zorrotza Malas Compañías- “Zirkus”

Paolo Martini & Adrian Schvarstein – “Dulce hogar sobre ruedas”

Pál Kalman (Karzat Teatro) zuzendari hungariarraren ideia batetik abiatuta sortu zen “Sweet Home on Wheels” ikuskizun absurdo eta komikoa, zeinean pailazokeriak sortzen baitira lepoko baten perlak nola. Senar-emazteen arteko «tête-à-tête» harreman horretan, “hirugarren gurpila” agertzen da, bikoteak maitasunez “Betsy zaharra” deitzen duen karabana. Autokarabanako bizimodu estuaren poderioz, oraindik ere hautsi egiten da bikotearen munduko harmonia, “gauza zaharrez” egindako “mundu zaharreko” harmonia.

ESZENA KALERA

“Eszena Kalera”, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena, auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, ekintza parte-hartzaileak eta publiko guztiarentzako kale antzerkia. Programa hau familientzako da batez ere, eta bertan euskaraz egiten diren ekoizpen guztiak sartzen dira, baita beste ikuskizun elebidun edo testurik gabekoak ere

  • Ekainak 10, 19:00etan – Sabino Arana 50, Basurtu

Hortzmuga Teatroa – Al fin del camino

Bidearen amaiera lanak, aita bat eta bere semea ditu protagonista; urteetan elkar ikusi gabe egon diren bi gizaseme. Alzheimerrak aitaren bizitza menderatzen duen bitartean, Drag Queen baten ibilbide profesionalak semearena definitzen du. Ordurarte, distantziak, gorrotoak eta gaitzespenak markatu dute haien arteko harremana. Baina, ahaidetasunaz ulertzen ez duen patuak bata eta bestea aurrez aurre topatzera eramango ditu; jada ez dago atzera egiterik.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Errekaldeko Udaltegia – Angel Sánchez – Babel – Argazkigintza.

Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia– Salimos Reforzadas o Re-forzadas- Argazkigintza.

Erakusketa honen helburua Giza Eskubideen Egunari buruz hausnartzea eta jarraipena ematea da. Egun hori aldarrikatu zenetik denbora asko igaro den arren, edukia oraindik ez da bete, larriki urratzen ez bada. Pandemiaren krisiak agerian utzi du pertsonak zaintzeko konpromiso sendoa hartu behar dela, eta horrek hori betetzeko erantzukizun soziala eskatzen du.

Abandoko Udaltegia – PHOTOBATArgazkigintza

Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. 

Castañoseko Udaltegia – María Rosario Uriarte  El Color En La Naturaleza – Margoa  Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera. 

Begoñako Udaltegia  – Blanca Calderón – Margoa  

Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

LITERATURA

LIBURU AZOKA

Bilboko 2022ko Liburu Azoka ekainaren 12ra ospatuko  da.

-BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Ekainak 6, 19:00etan. Bidebarrietako Areto Nagusian.

Fátima  Frutok eta Imanol Uribek “La selva bajo mi piel” aurkeztuko dute. Beraiekin batera Felix Linares izango da, zineman eta literaturan espezializatutako EiTBko kazetaria.

  • Ekainak 7, 19:00etan. Bidebarrietako Areto Nagusian.

Félix G. Madroñok “Sol de Brujas” aurkeztuko du.

  • Ekainak 8, 19:00etan. Bidebarrietako Areto Nagusian.

Alicia Giménez Bartlettek“La Presidenta” aurkeztuko du. Berarekin izango da Idoia Jauregi, kulturan espezializatutako Radio Euskadiko kazetaria.

  • Ekainak 9, 19:00etan. Bidebarrietako Areto Nagusian.

Mikel Santiago presentará “Entre Los Muertos”. Berarekin egongo da Oscar Salazar, idazlea eta Cadena SER Bilbaoko kolaboratzaileak.

  • Ekainak 10, 19:00etan. Bidebarrietako Areto Nagusian.

Bidebarrieta Kulturguneak agur esango dio Liburu Azokari hitzordu berezi batekin. Bertan,  Jon Bilbaok “Basilisco” aurkeztuko du; Fernando Navarrok, “Malaventura”; Iñigo López Simónek, “Bilboko Etxola Batean”; eta Josemi Benítezek, “Las casitas de hojalata”. Beraiekin izango da Txani Rodríguez.

MUSIKA

BILBOKO KORALA GERTUTIK 

Abian da “Bilboko Korala Gertutik” zikloaren zazpigarren edizioa. Kontzertu-ziklo honen helburua da ikusleen artean, oro har, musika koralarekiko zaletasuna sustatzea, eta, gainera, Bilboko Koral Elkarteak hiri eszenatokietan egiten duen lan akademiko eta artistikoa erakustea.

  • Ekainak 10, 20:00etan. El Salvador elizan.Uribarri. 

Alegro Abesbatzaren eta Gorabide Koralaren alaitasunak Uribarriko El Salvador Eliza beteko du kantutegi herrikoian ohikoak diren doinuekin eta horretarako sortutako koreografiekin.

MUSIKAUZO

Eguraldi ona iristearekin batera, hainbat estilotako bertako musikariek zuzeneko emanaldia eskainiko dute “MusikAuzo” saioarekin, ikusle gehienek gutxien ezagutzen dituzten euskal taldeak doan hurbiltzeko.

  • Ekainak 9, 20:00etan, Indautxu Plazan.

Ēthęr Ensemble

Musika eta arte proiektu hau 2019an sortu zen. Haren sorkuntza-prozesua interpretazioaren, transkripzioaren eta sorkuntza propioaren fusio landu batetik abiatzen da. Inprobisazioa da haien sorkuntza-motorra. Estilo guztietako musika sortzeko gai dira, eta horrek ĒTHĘR taldeari soinu eta nortasun bereziak ematen dizkio, presentzia eszeniko ikaragarriarekin.

  • Ekainak 9, 20:00etan Uzturre Plaza, Matiko.

Mississippi Queen

Musika beltzeko talde bat da (soul, blues, funk, rock & roll), Bilbon 2015ean jaio zena. Trio akustikoko formatuan aritzen dira (ahotsa, gitarra eta bateria), eta gaur egungo musika beltzeko bertsioak egiten dituzte. Haien zuzenekoan dantzatu eta abestuko duzu eta, une batzuetan, hunkituko zara.

  • Ekainak 10, 20:00etan. Bilbo Zaharreko Plazan. 

Bilboko Udal Txistulari Banda & Aitor Furundarena
Kontzertu honetan, txistuaren, akordeoiaren eta ahotsaren arteko batuketa gozatuko dugu Aitor Furundarena musikari eta konpositorearekin eta Oinkari Dantza Taldearen dantzekin. 

  • Ekainak 10, 20:00etan. Garai loretegietan, Txurdinaga

Gaztediko Musikariak

Musika ardatz nagusitzat hartuz kontzertu bat prestatzean bilatzen du jarduerak. Kontzertuan estilo desberdineko abestiak jo eta abestuko dira, gehienbat Gaztedi Dantzari Taldearekin erlazioa eduki dezaketen piezak. Gainera, kontzertuan dantzak ere tartekatuko dira, musikarekin batera ikuskizuna goraipatzeko asmoz.

  • Ekainak 10, 20:00etan. Elizaren ondoko Plaza. Olabeaga

La Tokokera

Latin-fusio musikako proiektua, Bilbon 2017an sortua. Hainbat motatako erritmoak nahastea proposatzen du: cumbia, reggae, merengue, ska eta salsa. Taldean Mexiko, Txile, Espainia, Euskal Herria eta beste herrialde batzuetako musikariak daude. Horrek ukitu multikultural bat ematen dio show dinamiko eta txundigarri honi.

  • Ekainak 10, 20:00etan. Eskolako landa. Uribarri.

Placton

Bertsioen taldea, rockaren historiako kantu estandarrekin. 2011n sortu zuten Urduñako eskarmentu handiko hiru musikarik. Haien errepertorioan rockaren historia luze eta askotarikoa aurkituko dugu: Gary Moore, Marley, Jimi Hendrix, The Clash, Fito, Jamie Cullum, U2, The Police 

  • Ekainak 11, 20:00etan. Arane Plaza, Arangoiti.

Deep Sea Monk
Rock alternatiboko taldea, folk ukituekin. Soinu akustikoa eta kantu elektriko eta indartsuak konbinatzen dituzte, biolinetatik sintetizadoreetaraino erabilita. 2020an hasi zirenetik, EP bat eta zenbait single atera dituzte, oso kritika onekin. Penintsula osoko areto eta jaialdietan jo dute.

  • Ekainak 11, 20:00etan Iturriondo Plaza, Zurbaranbarri

Starblues Taldea

Goierri barrenean sorturiko Blues-Rock taldea 2010ean, bi diskorekin. Ezaugarri nagusiena, Blues musika euskaraz abesten dueula da, bai kantu propioak, bai rock klasikoen moldaketak. 

DANTZALDIAK

Bilbao Levante Plaza eta Casillako Kioskoa bi dantza-pista alai bihurtuko ditu berriro. Maiatzetik denboraldia amaitu arte, Bilboko Udalak dantzaldi herrikoien saio bikoitza egingo du. Egun bakoitza orkestra ezberdin batek girotuko du, baina beti premisa berarekin: dibertsioa sortzea, sedentarismoaren aurka borrokatzea eta zahartze osasungarria sustatzea.

  • Ekainak 11, 18:00etatik 21:00etara, Levanteko Plaza, Maran Orkestra.
  • Ekainak 12, 18:00etatik 21:00etara, La Casilla Kioskoan, Maran Orkestra.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus