BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA APIRILAREN 25ETIK (ASTELEHENA) MAIATZAREN 1ERA (IGANDEA)

(Bilbon,2022ko apirilaren 22an).- Bilboko Udalaren kultur agendak, apirilaren 25etik (astelehena) maiatzaren 1era (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

  • Apirilak 28, 19:00etan.  Zorrotzako Udaltegia.
    29 Producciones-Peter Pan: Hasta siempre jamás

Istorio hau urruti dago Peter Pan ikono gisako hartatik: Wendy du sujeta, eskolako kideen bullyinga pairatzen duen nerabe bat, eta egoeraz gogaituta, sekula betikora alde egingo duena, bere ametsetako lekura. Han Peter ezagutuko du, basoko izaki bat, bere buruari ume galdua deitzen diona, eta Peterek bere egoitzaren edertasuna agertuko dio Wendyri; Peterek, baina, eginahalak egingo ditu Wendy betiko gera dadin.

 

UDAL LIBURUTEGIAK

Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.

  • Apirilak 27, 18:00etan.  Otxarkoagako Liburutegia. Ipuin-kontalaria. “Lapurretak”, Zirkoloretsua. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara.
  • Apirilak 28.  18:00etan. Ibaialdeko Liburutegia.  Ipuin-kontalaria. “Txarko eta…magoa?”, Teatro Begira. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara
  • Apirilak 28, 18:00 etan.  Iralako Liburutegia. Ipuin-kontalaria. “Sorginak”, Apika. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara.
  • Apirilak 28, 18:30ean. Begoñako Liburutegia. “Ciberseguridad: protege tu privacidad” hitzaldia, Macsonrisas-ek emana. Publiko heldua, Gaztelania.

FANT

FANTeko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra ospatuko da. Jaialdiaren aperitibo gisa, zenbait jardueraz gozatzea proposatzen du.

  • Aste osoan. Vía de Fuga Kafean.

Stop & Be Friendly II” erakusketa, Jorge Rondarena.

Vía de Fuga kafean “Stop & Be Friendly II” erakusketa izango da ikusgai, Jorge Ronda ilustratzaile eta margolari bilbotarraren pertsonaien eta irudi fantastikoen marrazki sorta. 

  • Apirilaren 25etik aurrera eta apirilaren 28an. Abandoko Udaltegia – Barrainkua.

“Morirse en Bilbao” erakusketa, Kike Infane eta Señor Verderena.

“Morirse en Bilbao” erakusketan, Kike Infame (marrazkilaria) eta Señor Verde (gidoilaria) sortzaileek, jendea 2136. urtean kokatzen dute, kasko polarrak urtzearen ondorioz Iberiar Penintsulako iparralde osoa urpean dagoenean. Baina Bilbo oraindik ere bada kristalezko kupula ultrarresistente eta iragazgaitz baten azpian. Kupula hori, ironikoki, Uriak mantendu du, azaleko ohiko eztanda nuklearretatik salbu. Hirian erabat gaizki bizi ez den arren, duela gutxi birus arriskutsu bat, Gargantua birusa, bere txokoetan eta elkarte gastronomikoetan zabaldu da eta, horren ondorioz, Bilbo koarentenan deklaratu dute.

Erakusketari buruzko programazioa osatzeko, ostegunean, hilak 28, FANTen Jaialdiak bisita gidatua proposatzen du. Kike Infame eta Sr. Verdek hartuko dute parte.

  • Apirilak 26, 19:45ean. Cineclub FAS.

“Titane” pelikularen proiekzioa.

FANT Cineclub FASekin elkarlanean ari da aurten ere, eta pantaila handira ekarri du berriro Julia Ducournau frantziar gidoigile eta errealizadorearen filmea “Titane”, Canneseko iazko edizioan Film Onenaren Urrezko Palma eskuratu zuena. “Titane” pelikulan, Ducournauk genero- jariakortasuna, nortasunaren eraikuntza, familia-harreman konplexuak eta indarkeria sexuala eta soziala aztertzen ditu. Film luze honen ondoren Alberto Vazquezen «Homeless Home» film laburraz gozatu ahal izango da. 

  • Apirilak 30, 19:00etan. Fnac

Ángel Unzueta ilustradorearekin topaketa eta “Historias de Ulis” liburuaren aurkezpena.

FANTek Ángel Unzueta ilustratzailearekin Fnac-en topaketa bat egitea proposatzen du, Marvelen marrazkilari garrantzitsuenetako bat. Pedro Monjek aurkeztuko du. liburuen egilea. Unzuetak, hitzordu honetan, “Historias de Ulis” aurkeztuko du, oso liburu argigarria, kontatzen duena Ulis txikiak, mendeetan gizakien begietan ezkutuan bizirauten ikasi dutenak, sagu arrunt batzuk baino ez direla. Historiak gizarte-balioei, familiari edo matxismoari buruz hausnartzera gonbidatzen du, eta adin guztiei zuzenduta dago.

  • Apirilaren 30etik aurrera. Fnac.

Paco Rocaren “Batman. El Mundo” erakusketa

Fnac-ek “Batman. El Mundo” erakusketa hartuko du, Paco Rocaren jatorrizko ilustrazioak erakutsiko dituena. Bere komikiak Estatu barruan eta kanpoan saritu dituzte, besteak beste, 2008ko Komikiaren Sari Nazionala, Gidoi Egokitu Onenaren Goya saria 2011n, Japoniako Excellence Award saria edo Kultura Ministerioaren 2021eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina.

  • Maiatzaren 1etik aurrera. Begoñako Udaltegia.

Begoña Udaltegiko liburutegian “Hontz Gaua: Sorginak literatura eta komikian” sorginkeriaren unibertsoari buruzko liburu eta komiki sorta bat izango da ikusgai.

LITERATURA

– BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Apirilak 26, 19:00etan: 

XXI. mendeko emakume idazleak” zikloan, Ana Merino idazleak parte hartuko du  Idoia Jauregi kultura-kazetariarekin batera. 

  • Apirilak 28, 19:00etan: 

 Matematikak eguneroko bizitzan” zikloaren beste edizio bat hasi da, “Criptografía y matemáticas: una breve historia de victorias y derrotas” izenekoa, María Isabel González Vasco, Juan Carlos Erregarean Unibertsitatekoa. 

MUSIKA

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE

Musika dibertigarria da – La música me divierte da hiritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, publikoa musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara hurbiltzeko helburuarekin sustatutako kontzertu didaktikoen zikloa.

  • Apirilak 29, 19:00etan. Bertendona Institutoa.

Dúo Dídyma – “Ida y vuelta, por favor”

Bidaia musikala eta kulturala zelten musika izan den lurraldeetan. Bidaia honetan, musika-piezak interpretatuko dituzte, batzuk tradizionalak eta beste batzuk XXI. mendean konposatuak.Sarrerak salgai esteka honetan. 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus