(Bilbo, 2023ko apirilaren 21).- Bilboko Udalaren hurrengo bi asteetarako kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu:
JAIALDIAK
Jaialdi honen ardatza Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakustea da. Auzoa, aurten ere, kulturaren epizentroa da, eta proposamen eszeniko berritzaileenak gozatzeko prest dauden pertsona guztien topagune.
- Apirilaren 29ra arte. Bilbo Zaharra
FANT–Bilboko Zinemaldia Fantastikoak 29. edizioa ospatuko du maiatzaren 5etik 13ra. Inauguratu arte, hainbat jarduera paralelo proposatzen ditu.
- Aste osoa. Barrainkuako Udaltegia.
“MITOLOGIKA” ERAKUSKETA
Raquel Alzatek bere ilustrazioak partekatzen ditu “Mitologika” erakusketan. “Mitologika” euskal mitologiako pertsonaia nagusien irudi-galeria bat. Zugarramurdiko sorginak, Mari jainkosa, Gaueko, Jentilak eta Basajaun, jainko, deabru, iratxo eta erraldoiekin batera, mendeetan zehar iruditerian egon diren euskal mitologiako pertsonaien erakusketa honen protagonistak dira, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ehunka kontakizunen bidez. Ilustrazioen erakusketa honek antzinako izaki mitologikoei buruzko ikuspegi irudimentsu eta garaikidea ematen du.
- Aste osoa. Deustuko Liburutegia.
MITOLOGIA, SORGINAK ETA MAGIA
Deustuko Liburutegiak Mitologia, sorginak eta magia erakusketa antolatu du, hainbat materialekin, hala nola liburuak, komikiak, filmak edo gai horiei buruzko CDak.
- Apirilak 28, 19:00etan. FNAC Bilbao
Jon Mikel Bañalesekin topaketa, DC Comics-en ilustratzailea.
- Apirilak 29, 16:00etatik 20:35etara. La Perrera Eraikinean
“Euskal mitología” izenburua duen rol saioa. Euskaraz izango da.
ARTE ESZENIKOAK
BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.
- Apirilak 27, 19:00etan, Zorrotzako Udaltegian.
LA COMPAÑÍA DEL BAC-Kiero ser vasco: ¡palabra de catalán!
Kiero ser vasco: ¡palabra de catalán! bakarrizketa komiko bat da, barietateen saioekin. Bertan protagonista katalana izan arren euskaldun izateko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen saiatzen da. Gabriel Aresti berpizten du, Mikel Laboarekin harremanetan jartzen da, Txikito de la Calzadaren eta euskararen arteko harremana ezagutarazten du, Arguiñanok baino txiste hobeak kontatzen ditu, lehendakari berria izateko hautagaitza aurkezten du eta euskal gazteei dantza egiten irakasten die, edozein jaitan arrakasta izan dezaten.
ERAKUSKETAK
EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.
- Apirilaren 28ra arte
Castañoseko Udaltegian – Aurora Tamayo Beraza – La magia del agua y el pigmento – Akuarela.
Artistak adierazten duen bezala: “Batzuetan, errealitatea margotzen dut, baina gehien gozatzen dut nire irudimenaren sakontasunean murgiltzen naizenean eta uraren magian eta jariakortasunean eta akuarelaren kolorean murgiltzen naizenean, egiten didaten bideari jarraituz eta bidean sortzen diren elkarketa ikusgarriak eta efektuak gordez”.
Begoñako Udaltegian – Itsasne Zubiri – Ume begia – Margoa
Artelan bakoitzak gai desberdin bat irudikatzen du, egileak berak inkontzientean enfokatzen duena formarik soilenak ateratzeko. Berauek mezuaren bidez kokatzen dira konposizio bat sortzeko, eta horrek eusten dio gaiari ipuin baten bitartez.
San Frantzikoko Udaltegia – Joseba Gotzon – El hierro y la voz – Eskultura
Burdinez egindako eskultura hauek Bilbon sortutako Otxote genero koralarekin lotuta daude. Taldeari berari, une historikoei edo ahotsaren ezaugarriei egiten diete erreferentzia. Obra hauek Otxotea, Zortzikoa, Tablilla eta Tubo izeneko bildumetakoak dira. Horrela, bada, artistak artea eta Otxotea uztartzen ditu.
Errekaldeko Udaltegia – Asociación Artistas Duranguesado – Margoa
30 urte baino gehiagoko ibilbidean, eskualdeko artista guztiei laguntzeko ahaleginari eusten zaio. Lehentasunetako bat teknika eta proiektu berritzaileekin hasten diren gazteei tokia ematea da, eta haien errelebuaren bidez elkarte honen iraupena lortzea
MUSIKA
MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE
Udaberri honetan, “Musika dibertigarria da – La música me diverter” programaren kontzertu didaktikoen edizio berri bat jarriko da martxan. Ostiralero egingo dira apirilaren 21etik maiatzaren 12ra. Programaren helburua da herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea eta publikoa musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara hurbiltzea.
- Apirilak 28, 19:00etan. Bertendona Institutoa
AHAIRE EHO – “¡MÚSICA, MAESTRAS!”
Emakume Artisten eta Sortzaileen Sareak (ESAS) gutun bidezko harreman bat aurkeztu du, fikziozkoa, Cécile Chaminade, Yvonne Desportes, Sofiya Gubaidúlina eta beste emakume musika-ontzaile batzuen biziak eta obrak iruten dituena. Kontzertuak, bere musika-lanekin gu xarmatu ez ezik, badu asmo dibulgatibo bat ere, eta arlo arteko izaera ere bai, musika, ikus-entzunezkoak, argiak eta itzalak nahasten baititu.
LITERATURA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEAk, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan:
- Apirilak 25, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian
“Las matemáticas como herramienta de creación artística” liburuaren aurkezpena, Raúl Ibáñez Torresena.
- Apirilak 26, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian
Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren hitzordu berri bat egingo da. “La ceguera a las plantas” izenpean. Bertan izango da Ainara Achurra, Biologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea Vitoria-Gasteizen.
- Apirilak 28, 18:30ean Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian
Bidebarrieta Kulturguneak “La Noche de las Ideas” saioan parte hartuko du, “Conciencia ecológica: arte y radicalismo” izeneko mahai-inguru batekin. Bertan, Paul Ardenne arte kritikari eta museologoa; eta Paloma Rodrigo LaJoven antzerki konpainiako (Madril) ekoizpen eta trantsizio ekologikoaren arduraduna egongo dira, Iñaki Esteban kazetaria moderatzaile dela.
DANTZALDIAK
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. .
- Apirilak 30 Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.
SARE SOZIALAK: