(Bilbo, 2022ko abenduaren 2).- Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu datorren asterako:
Kulturak protagonismo handia izango du hirian Gabonetan. Programazioa, KULTUR GABONAK izenpean jasoa, kalitatezkoa, askotarikoa eta, gehienbat, doakoa, publiko, gustu eta adin guztientzat diseinatua. Gainera, aisialdia eta kultura auzoetara hurbiltzeko premisarekin jarraituz.
-BAKARRIZKETA
MIKEL BERMEJO – ¡AHÍ VA LA HOSTIA!
-
Abenduak 7, 19:00etan, Santutxuko Udaltegian
Mikeli gauzaren bat gertatzen zaionean, denak batera gertatzen zaizkio, zori txarrak ez dio bakerik ematen. Trafikokoek isuna jarri diotela? Aste horretan bertan botako dute lanetik. Pisukidea entzuten duela sexu egitekoetan? Goizean lapurtu egingo diote. “Ahí va la hostia!” da Mikelek erabiltzen duen esaera, zerbait gertatzen zaionean.
ERAKUSKETAK
EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.
-
Aste osoan.
Otxarkoagako Udaltegia – Javier Trapero Alonso – Argazkigintza
“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.
San Ignazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Santiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa
El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.
Castañoseko Udaltegia – María Raquel Bartolomé Gutiérrez – Los colores de mi vida – Margoa
“Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.
Errekaldeko Udaltegia – Lorena Pazos Rojos – ¡Presentes! – Argazkigintza
Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari.
La Bolsako Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa
Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.
Begoñako Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza
Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”
Abandoko Udaltegia – Conchi Artero – Margoa
Zerua da artistahonen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.
Otxarkoagako Udaltegia – Javier Trapero Alonso – Argazkigintza
“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.
-LITERATURA
–BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan
-
Abenduak 9, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Carlos Aurtenetxek “Ser el yo de nadie. Antología poética” aukeztuko du Egilearekin batera, Blas de Otero Fundazioko zuzendari José Fernández de la Sota eta Juan Manuel Uria poeta izango dira.
DANTZALDIAK
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. Zuzeneko musika saioak oraindik aire zabalean egingo dira, igandero Casillako Kioskoan, ohiko ordutegian, 18:00etatik 21:00etara. Saio bakoitza orkestra desberdin batek girotuko du.
-
Abenduak 11: Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.
SARE SOZIALAK:
#BilbaoGabonak