BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA ABENDUAREN 26TIK (ASTELEHENA) URTARRILAREN 4RA (ASTEAZKENA)

(Bilbo, 2022ko abenduaren 23).- Hurrengo egunetarako Bilboko Udalaren kultur agendak honako hitzordu hauek izango ditu:

KULTUR GABONAK

Kulturak protagonismo handia izango du hirian Gabonetan. Programazioa, KULTUR GABONAK izenpean jasoa, kalitatezkoa, askotarikoa eta, gehienbat, doakoa, publiko, gustu eta adin guztientzat diseinatua. Gainera, aisialdia eta kultura auzoetara hurbiltzeko premisarekin jarraituz.

ERREGE MAGOAK BILBON

Bilbo magiaz, fantasiaz eta ilusioz beteko da urtarrilaren 5eko arratsaldean Ekialdeko Errege Magoen Kabalgatarekin. Kabalgata arratsaldeko seietatik aurrera ibiliko da Bilboko kaleetan zehar, Maria Diaz de Harotik hasi eta Udaletxeko eraikin nagusiraino.

 

KABALGATAREN ORDUTEGIAK

  • 18:00etan: Kabalgataren irteera, Kale Nagusitik María Díaz de Haro parean.

  • 19:30ean: Lehenengo karroza udaletxera iritsiko da.

  • 19:30ean: Juan Mari Aburto alkatearen harrera Ekialdeko Errege Magoei, Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

  • 19:50 horas: Agurra Udalako eraikin nagusiko balkoitik.

  • 20:10 horas: Recepción a las niñas y niños en el Salón Árabe.

ARTE ESZENIKOAK

  • Abenduak 27, 18:00etan, Altamirako Udaltegian.

  • Abenduak 28, 18:00etan, Uretamendiko Udaltegian.

MONDA LIRONDA – BAIETZ LORTU!

Monda eta Lironda geratu dira bidaia berezia egin ondoren. Elkartzerakoan gauza asko dago Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz… EZER ERE EZ! Publikoaren laguntzaz Mondak bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da, baina… lortu egingo du?

  • Abenduak 29, 19: 00etan, Basurtuko Udaltegian.

29 PRODUCCIONES – POETA EN NUEVA YORK

Bizimodua aldatu nahirik eta leku berriak ezagutzearren, Lorca Olimpic-en ontziratu zen, New York bidean. 1930ean, “alanbre eta heriozko” leku batera iritsi zen, eta han bizitakoek “Poeta en Nueva York” idaztera eraman zuten.

  • Abenduak 29, 18:00etan, Castañoseko Udaltegian.

BEGO ALABAZAN – MUNDUKO FAMILIARIK ONENA

Carolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen. Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurtztegira. Nolakoa izango da nire familia berria?, galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar. Familia mota desberdin asko-asko daudelako. Baina Carolinak argi dauka berea izango dela benetan behar duena. SM argitaletxearen bidez, Susana Lopez-ek idatzitako eta Ulises Wensell-ek iruditutako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.

EUSKAL FOLKLOREA

  • Abenduak 31, 11:30ean Luzarran, erraldoien kalejira Ondalan Erraldoien Konpartsarekin.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan.

Santutxuko Udaltegia Santiago Ortega Sánchez-Diezma – Margoa
El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.

Abando Udaltegia – María Raquel Bartolomé Gutiérrez – Los colores de mi vida – Margoa
“Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak

La Bolsako Udalegia – Lorena Pazos Rojos – ¡Presentes! – Argazkigintza

Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari..

San Frantziskoko Udaltegia – Carmen Ruiz Zaldibar – Margoa
Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.

San Inazio Ibarrekolandako Udaltegia – Begoña Rodríguez – Nostalgia – Argazkigintza

Erakusketa hau, artistaren arabera, “Edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean.”

Castañoseko UdaltegiaConchi Artero – Pintura
Zerua da artistahonen lanen protagonista. Begiratzeak errespetu eta miresmen handia eragiten du, eta, aldi berean, bake- eta ongizate-sentimendu bat zabaltzen du, artistak bere koadroetan transmititu nahi dituen emozioak. Gaiak, funtsean, Euskal Kostaldeko eta Kantabriako paisaiak dira. 2015az geroztik, Parisko Udazkeneko Aretoaren edizio guztietan parte hartu du. Hauxe da Bilbon egin duen lehen erakusketa.

Begoñako UdaltegiaJavier Trapero Alonso – Argazkigintza
“Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak.

MUSIKA

KONTZERTUAK

  • Abenduak 29, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegian

ITOIZEZANK! – ANTUXUNA ETA PATX

ITOIZEZANK! ABAR irratsaioko gidariak, Antuxuna ta Patx, Sigrid erreginaren bila ITOIZ taldearen unibertsoan barna, irudi eta doinuak berrulertuz, magazin surreal bat aurkeztera gatorzkizue. Sintonizatu Abar irratsaioa ITZNK dialean F eme nahiz F arrean!

GABONETAKO ABESBATZEN KONTZERTUAK

  • Abenduak 28, 19:30ean Buen Pastor Eliza (Abusu – La Peña) Orfeón San Antón eta Euskeria Abesbatzarekin.

  • Abenduak 29, 19:30ean, Santos Justo eta Pastor Parrokia (Otxarkoaga) Mikel Deuna Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak Abesbatzarekin.

  • Urtarrilak 2, 18:30ean, San Rafael Eliza (Zabala) Coro Emays eta San Inazio Abesbatzarekin.

  • Urtarrilak 3, 20:00etan, El Carmen Eliza (Indautxu) Gaudeamus eta Coro de Ingenieros de Bizkaiarekin.

  • Urtarrilak 4, 20:00etan, El Carmelo Eliza (Santutxu) Ars Viva Abesbatzarekin.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK