BILBOKO UDALAK OSTIRAL HONETAN INAUGURATUKO DU GITARRARI ETA HARIZKO BESTE MUSIKA-TRESNA BATZUEI ESKAINITAKO “MILA MUSIKA HARIA” PROGRAMAREN HAMARGARREN EDIZIOA, BERTENDONA INSTITUTUAN EMANGO DIREN BOST KONTZERTUREKIN

• Programazioa ostiral honetan hasiko da, musika klasikotik, flamenkotik, musika herrikoitik eta jazzetik edaten duen Pablo Romero Luis Trío proiektuarekin. Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, Bertendona institutuan, eta sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.

Ostiral honetan inauguratuko da Bilboko Udalak antolatuta, harizko musika tresnen inguruan sortzen diren musikei eskainita dagoen “Mila Musika Haria” ekimenaren hamargarren edizioa. Ekimenak bost kontzertu jasoko ditu azaroaren 22, 23, 28, 29 eta 30ean, Bertendona institutuan, 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.

Beste behin, gitarrarekin eta harizko musika-tresnekin egiten diren topaketek kalitatezko errepertorio anitza eskainiko dute. Edizio honetan biolina, banjoa eta gitarra modalitate desberdinak entzun ahal izango dira. Egitaraua ostiral honetan, urriaren 22an, hasiko da, Pablo Romero Luis Trío taldearen “Desnudas de palabras” ikuskizunarekin, musika-tresnen bitartez abestiaren generoari egiten zaion goraipamena. Hari gidaria gitarra espainiarra duen proiektuak musika klasikotik, flamenkotik, musika herrikoitik eta jazzetik edaten du.

“Mila Musika Haria” programako bigarren kontzertua hurrengo egunean, larunbat honetan, izango da, Estatu barruan eta kanpoan banjo jotzaile ezaguna den eta lan asko egin dituen Lluis Gómez lider duen Dotze Contes Trío! taldearen “Amerikan Roots” ikuskizunarekin. Carol Duran eta Maribel Rivero dira agertokietan ibilbide luzea duen taldearen beste bi kideak. Proiektuak banjoa, old-time musika, bluegrass-a edo kajuna, besteak beste, nondik datozen azaldu nahi du. Kontzertu diebertigarri eta pedagogikoa emango dute.

Azaroaren 28an Peter Abelsen eta “Rusted” proiektuaren txanda izango da, 60ko eta 70eko musika banda handiei eskainitako omenaldia: Beatles, Pink Floyd, Supertramp, Crosby, Stills, Nash & Young… One man band izenekoaren tradizio onenean, Peter Abelsek, musikaren azken garaietako historiako epealdi heroikoaren xarma erakutsiko du bere ahotsarekin, gitarra akustikoarekin eta harmonikarekin, bere kantu propioak interpretatzeaz gain. Hurrengo egunean, azaroaren 29an, ibilbide profesional luzea duen Heiko Bloemers ‘fingerstyle’ gitarra jotzaile autodidaktak eta Oscar Jareño Alacanteko diziplina anitzeko perkusio jotzaile eta abeslariak “Articulations” aurkeztuko dute, energiaz eta pasioz betetako kontzertua.

“Mila Musika Haria” egitarauaren edizio hau azaroaren 30ean amaituko da, David Regueiro Trío taldearen oso kontzertu bereziarekin. Estatuko gypsy jazz gitarra jotzaile garrantzitsuenetakoa da. Oraingo honetan, 2020ko hasieran kaleratuko den bere hurrengo diskoa osatzen duten abestietako batzuek eta gypsy jazz-eko klasikoek osatutako errepertorioa joko duen hirukotea aurkeztuko du, swing amerikarra eta be-bop-a ahaztu barik. Kontzertu horretan, hirukotearekin batera Rares Morarescu etorriko da, mundu osoko swing biolin jotzaile onenetakoa.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.eus webgunean

AGENDA

AZAROAK 22
19:30. Bertendona institutua
Pablo Romero Luis Trío
“Desnudas de palabras”
Pablo Romero Luis, gitarra
Alfonso Moreira Rodríguez, biolina
Fernando Leria Jiménez, kontrabaxua

AZAROAK 23
19:30. Bertendona institutua
Dotze contes Trío
“Amerikan Roots”
Lluís Gómez, banjoa, mandolina eta ahotsa
Carol Duran, biolina eta ahotsa
Maribel Rivero, kontrabaxua eta ahotsa

AZAROAK 28
19:30. Bertendona institutua
Peter Abels
“Rusted”
Peter Abels, gitarra akustikoa, ahotsa

AZAROAK 29
19:30. Bertendona institutua
Heiko Bloemers & Oscar Jareño
“Articulations”
Heiko Bloemers, gitarra akustikoa
Oscar Jareño, perkusioa

AZAROAK 30
19:30. Bertendona institutua
David Regueiro Trío
“Featuring Rares Morarescu”
Rares Morastescu, biolina
David Regueiro, gitarra bakarlaria
Iago Reigosa, gitarra erritmikoa
Juyma Estévez, kontrabaxua

Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira Bertendona Institutuan (Bertendona, 5), eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.