BILBOKO UDALAK ‘MILA MUSIKA HARIA’ PROGRAMAREN XI. EDIZIOA, BIHAR, OSTIRALA 13, INAUGURATUKO DU, GITARRA ETA HARI INSTRUMENTUEI BURUZKOA

  • Ekimenak askotariko eta kalitatezko errepertorioa eskainiko du: biolina, kontrabaxua eta hainbat gitarra kontzertu.
  • Saioak Bertendonako Institutuan egingo dira, 19:00etan, eta sarrera librekoak izango dira – aurrez erreserbatuta –, lekua bete arte.
  • Programa hau #BilbaoUdazkena2020ren programazioaren barruan dago.

(Bilbon, 2020ko azaroaren 12an). – Bilboko Udalak ‘Mila Musika Haria’ zikloaren XI. edizioa inauguratuko du ostiral honetan, harizko instrumentuen inguruan sortzen den musika multzoari eskainitako musika zikloa. Ekimenak bost kontzertu eskainiko ditu azaroaren 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 4an, Bertendona Institutuan, 19:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da lekua bete arte.

Sarrerak egunean bertan erreserbatu beharko dira, 688603737 telefonora deituz, 10:00etatik 18:00etara.

Programak kalitatezko errepertorio anitza eskainiko du, biolina, kontrabaxua eta hainbat gitarra kontzertu eskainiz.

Leonardo Alonsok, Julia Gamarrarekin gitarran, bihar, ostirala, azaroak 13, aurkeztuko du bere proiektu musikal berria, tangorik ospetsuenetatik gaur egungoetara, -Gardeletik Piazzollara- eta sorkuntza propioko batzuk, tangoa beste genero batzuekin uztartzen duten konponketa musikal pertsonal eta abangoardistekin, jazza eta musika klasikoa kasu.

Hurrengo astean, azaroaren 20an, Grupo José Almarchak flamenko onena eskainiko du. Jose Almarcha flamenko musikaria egungo gitarrista belaunaldiaren buru da, eta tradizioaren eta abangoardiaren artean dabil bere sormen puntua. Une honetan, ‘Alejandra’ izenburua daraman bakarkako bigarren lanean murgilduta dago.

Hugo Silveira eta  Carlos Velascok osatzen duten bikoteak Brasilgo erritmoak ekarriko ditu azaroaren 27an, bertsio eta klasikoen bidez, baita konposizio propioen bidez ere. Ikusleek musika biziarekin gozatu ahal izango dute, kementsua, xehetasunez beteriko edertasunarekin, non inprobisazioa erritmo ezberdin eta beroenentzako atea den.

Trío Remi Duguék itxiko du zikloa, jazz, manouche, funk eta bebop doinuekin, abenduaren 4an. Rémi Dugué etiketak desafiatzen dituen gitarrista belaunaldi bateko kidea da. Kontzertu hau fantasiaz, sorpresaz eta umorez beteriko bidaia bati ekiteko gonbidapena da, jazz, musika eta arte mota guztiena.

EGITARAUA

Tokia: Bertendona Institutoa

Ordua: 19.00ean

AZAROAK 13.
LEONARDO ALONSO | SOLO TANGO

AZAROAK 20.
JOSÉ ALMARCHA GRUPO | FLAMENCO INDUSTRIAL

AZAROAK 27
HUGO SILVEIRA Y CARLOS VELASCO DÚO | MÚSICA BRASILERA

ABENDUAK 4
REMI DUGUÉ TRIO | JAZZ MANOUCHE, FUNK, BEBOP

SARREREN ERRESERBA:

Erreserbak kontzertuaren egunean bertan
Telefonoa : 688603737
10:00etatik 18:00etara.

#BILBAOUDAZKENA2020

‘Mila Musika Haria’ saioa #BilbaoUdazkena2020 osatzen duten kultur proposamenetako bat da. Hirirako kultura-plan anitzen programazioa biltzen duen ekimen honen bidez, Bilboko Udalak babesa eman nahi dio COVID-19aren krisiak gehien kaltetu duen sektoreari. #BilbaoUdazkena2020 programazioak zorrotz jarraitzen die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.

SARE SOZIALA:

∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

 

#BilbaoUdazkena2020

www.bilbaokultura.eus