BILBOKO UDALAK “MAGIAREN TOPAKETAK” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA ANTOLATU DU TXURDINAGAN ETA OTXARKOAGAN

  • “Magiaren topaketak” programa maiatzaren 5etik 28ra egingo da, eta adin guztietako ikusleak gozatu ahal izateko pentsatutako magia ikuskizunak, galak, hitzaldiak eta erakusketak egingo dira.
  • Programa honen  programazioaren lehen hamabostaldia Otxarkoagako Udaltegian izango da eta, ondoren, Txurdinagara egingo du salto Garai Lorategien plazan egingo diren ikuskizunekin. Ilusionismo-jarduera guztiak Estatuan eta nazioartean ezagunak diren magoen eskutik datoz.

(Bilbon, 2023ko apirilak 27an).- Bilboko Udalak, maiatzaren 5etik aurrera “MAGIAREN TOPAKETAK” programaren 19. edizioa jarriko du martxan. Topaketa hau, Euskadi osoan ibilbide eta historia luzeena izan duen udal jaialdia da. Programa, beste behin ere, 3. Barrutian garatuko da. Horrela, 2023an, “Magiaren Topaketak” Otxarkoaga – Txurdinagara iritsiko da, magia protagonista duen jardueraz beteriko programa batekin.

“Magiaren Topaketak” Otxarkoagako Udaltegian egingo da programaren lehenengo hamabostaldian eta, ondoren, Txurdinagara egingo du salto Garai Lorategien plazan egingo diren jarduerekin.

Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta ilusionismoa izango dute erdigune bezala. Maila goreneko eta ibilbide artistiko luzeak dituzten magoek egingo dituzte erakusketa horiek; besteak beste, D’Albéniz & Alaitz Oraa, Gasteizko bikote gaztea hainbat sari jaso dituena, horien artean bi FISM sari (Magiaren Munduko Txapelketak), edo MagoMigue adibidez, (bi aldiz Munduko Cartomagia FISM 2003 La Haya eta FISM Lisboa 2000).

Hasierako ikuskizuna estreinaldia da Euskadin Dramagiaren eskutik eta bere “Doble impacto” proposamenaren eskutik etorriko da. Bi artistek egindako lan baten emaitza da hau, David Blanco ilusionistak eta Señor Pérez polifazetikoak egindako sorkuntzarik originalenen aukerkaketa baten aurkezpena Double Act batean: magia, bentrilokia, mentalismoa, xaboi-ponpak eta efektu bisualak.

Hurrengo estreinaldia Mago Tetoren “El Afilador” da (maiatzaren 26an, 19:00etan Garai Lorategien plazan). Tetok bere arbasoengandik jasotako 30eko hamarkadako zorrozteko gurpil baten inguruko proposamena. Garai bateko milaka istorio eta abentura taularatzen dira ilusionismoaren laguntzaz. Ondoren, Lore LavandenLa vida misma” erakuskizuna izango da (maiatzaren 27an, 18:30ean Garai Lorategien plazan). Lore Lavand René Lavand, Argentinako mago mitikoaren, alaba da. Ikuskizun honetan bizitzaren etapak eta etapa horietan gertatzen den guztia plazaratzen da. Bai alderdi positibo eta negatiboak, baita haurtzarotik zahartzaroraino zeharkatzen diren gauza guztiak ere.

D’Albéniz & Alaitz Oraa artisten eskutik datorren “Te Art of Magic. Dala Illusions” Euskadin estreinaldia izango da ere (maiatzaren 27an 21:30ean Garai Lorategien plazan), magia eta dantza uztartzen dituen ikuskizun berritzailea. D ‘Albeniz Magok, Estatuan eta nazioartean saritua, eta Alaitz Oraa dantzariak urrats bat harago daramate beren zenbakiak, beti ere beren zigilu pertsonalarekin. Gauean ospatuko da, are magikoagoa izan dadin.

Euskadiko estreinaldien zerrenda Rafa Magoaren “Historias de un ilusionista” itxiko du (maiatzaren 28an, 13:00etan Garai Lorategien plazan), magoa markatu zuten magia jokoen aukeraketa bat da, jendearengana hurbildu zutena, ezagutzen eta bere burua hobeto ezagutzen lagundu ziotena.

Izendatutako ekitaldietaz gain, programaren parte diren hurrengo ikuskizunak egongo dira ere: “AluCine. El cine por Arte de magia” MagoMigueren eskutik (maiatzaren 6an 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian), Asier Kidamen “Aro y Milagros” (maiatzaren 10ean 18:00etan Otxarkoagako Udaltegian) eta Marsel Magoaren “Magiaderia absoluta” (maiatzaren 27an 18:30ean Otxarkoagako Udaltegian).

Magia ikuskizunak beste proposamen batzuekin batera eskainiko dira:

  • “Mujeres en la magia, el secreto mejor guardado”, Dramagiaren eskutik

Maiatzaren 6tik 31ra Otxarkoagako Udaltegian.

QR kodea duten xaflen eta kartelen bidez, erakusketa honek ilusionismoaren sekreturik onena kontatuko du: emakumeek arte honetan duten paper garrantzitsua. Gorde beharreko sekretuak aurkituko dira. Horren osagarri, hitzaldi bat egingo da erakusketa aretoan bertan, maiatzaren 11n, 19:00etan.

  • “Made in Euskadi” Gala

Maiatzaren 12an, 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian.

“Euskal Magoak on Stage 2021” galaren arrakastaren ondoren, Tor eta Txoborro, Jon Zabal, Asier Kidam eta Mago Sun izango dira hitzordu berezi honetan. Euskadiren talentua harrigarria izango da bere berrikuntzekin. Ilusionismoaren artearen diziplina desberdinen aukeraketa izango da agertoki berean: magia bisuala, komedia magikoa, mentalismoa eta magia ikusgarria. Hori izango da, hain zuzen ere, munduarentzat hemengo artistekin egingo den gala paregabe honen amaiera.

Aurkezlea: Bea Larrañaga. Filipa, clown eta bufona.

  • Erakusketa guztietan sarrera doakoa da. Programa osoaren informazioa eskuragarri hemen.
  • Jarduera horietara garraio publikoaren bidez sar daiteke, bai metroaren L3 lineatik, bai bi auzoetara hurbiltzen diren Bilbobuseko lineetatik.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus