Euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egongo diren jatorrizko lanak 100 eta 150 hitz artekoak izan beharko dira, eta otsaileko lehen egunaren aurretik aurkeztu beharko dira helbide honetan: www.kulturabarrutik.eus/istoriobiziak/concursomicrorrelatos
Helduei zuzendutako bi tailer programatu dira, mikro-kontakizunei eta ahozko narrazioari buruzkoak. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea urtarrilaren 14tik 25era, Kultura Barrutik webgunearen bitartez.
Bilboko Udalak lehenengo “Istorio Biziak” mikro-kontakizun lehiaketa deitu du, ahozko narrazioari buruzko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren seigarren edizioaren barruan. Otsailean zehar zenbait jarduera proposatuko ditu Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan, eta baita 2. Barrutiko beste gune batzuetan ere. Izan ere, asko izan dira aurreko edizioetan “Taller de microrrelatos – El arte de la brevedad” izeneko sorkuntza gunean parte hartu duten pertsonak. Hori dela eta, pentsatu da egokia dela literatura labur lehiaketa deitzea, literaturako sorkuntza bultzatzeko.
Lehiaketa, edozein nazionalitate edo bizileku duten 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. 100 eta 150 hitz arteko euren testu jatorrizkoak eta argitaratu gabeak otsailaren lehenaren aurretik aurkeztu beharko dituzte. Sariak otsailaren 24an ezagutaraziko dira, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” jaialdiaren amaierako jardueren barruan. Sari bakarra emango zaio euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako mikro-kontakizun onenari, eta bi accesit, hizkuntza bakoitzeko testu onenei, FNACen lankidetzarekin. Jatorrizko lanak aurkezteko oinarriak eta izena emateko formularioa udal webgunean daude jadanik: www.kulturabarrutik.eus/istoriobiziak/concursomicrorrelatos
“Kobazuloko bizhitzak / Palabras en la oscuridad” izenburupean otsailaren 11tik 24ra luzatuko den programak, ahozko narrazioari eta mikro-kontakizuna idazteko teknikei buruz pixka bat gehiago ikasteko bi laborategi proposatuko ditu, programazioaren aurrerapen gisa. Mikro-kontakizunen laborategia Ana Belén Alonso ALFA idazketa sortzaile tailerreko koordinatzaileak emango du. Helduei zuzendutako idazketa tailer hori urtarrilaren 30ean izango da Zurbaranbarriko Udaltegian, eta 31n Castañosekoan, 19:30etik 21:30era.
Pedro Ruiz (Alabazan) ipuin-kontalari adituak dinamizatuko duen ahozko narrazio laborategiari dagokionez, Castañoseko Udaltegian emango da urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1, 6 eta 8an, 19:00etatik 21:00etara. Partaidetza pertsona bakoitzaren ama hizkuntzan izango da (euskaraz edo gaztelaniaz). Tailerra praktikoa eta ludikoa izango da, eta otsailaren 22rako ipuin-kontalari saio bat programatu da, ikasitako guztia landu ahal izateko. Bi laborategietan parte hartzeko plaza kopurua mugatua da, eta, ondorioz, aurretik izena eman beharko da, urtarril honetako 14tik 25era Kultura Barrutik webgunearen bitartez, eta matrikularen 2 edo 3 euro ordaindu, hurrenez hurren.
Aurten, “Gogoratzen dut…/ Yo recuerdo…” izenburupean, bere auzoarekin erlazionatutako oroitzapenen bat berreskuratzeko eta kontatzeko gonbidapena egiten zaio jendeari, eta hori, Kultura Barrutik-en Facebook gunean argitaratuko diren argazkietan gordeko da. Auzoaren oroimenaren zati txikiak berreskuratzeko saioak urtarrilaren 29, 30 eta 31n egingo dira Zurbaranbarriko Udaltegian eta otsailaren 5, 6 eta 7an Castañosekoan, goizez eta arratsaldez, eta Bego Alabazanek eta Pedro Ruizek dinamizatuko dituzte.
Informazio guztia: www.kulturabarrutik.eus