BILBOKO UDALAK ETA ARTXANDAKO AUZOTARREN PLATAFORMAK ARGAZKIEN ETA PINTURA AZKARRAREN LEHENENGO LEHIAKETA ANTOLATU DUTE, FUNIKULARRAREN MENDEURRENA DELA ETA

ehiaketa bien gaia “Funikularra eta bere ingurua” da. Lehiaketa bakoitzean hiru sari banatuko dira, 1.000, 500 eta 250 eurokoak.

(Bilbo, 2015eko urriaren 28a).- Artxanda Plataformak, Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin, Argazkien Lehiaketa eta Artxanda 2015 Pintura Azkarraren Lehiaketa antolatu ditu. Lehiaketa bien gaia: “Funikularra eta bere ingurua”

Artxandako mendia eta funikularra dira lehiaketa bien muina. Argazkiak azaroaren 13ko 20:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Artxandako Funikularreko txarteldegietan. Pintura azkarrarena, berriz, azaroaren 22an egingo da, 09:00etatik 17:00etara bitartean, Artxandako Funikularraren inguruan, Lorurin eta Castañosko Funikularreko plazan. Funikularreko txarteldegietan eman behar da izena lehiaketotan parte hartzeko. Lanak amaitu eta gero aurkeztuko dira edota 2015eko azaroaren 22an, 16:30etik 17:30era bitartean, Artxandako Txakoli jatetxean.

Lehiaketa bakoitzean hiru sari banatuko dira, 1.000, 500 eta 250 eurokoak eta diplomak. Sari-banaketa jendaurrean egingo da 2015eko azaroaren 27an, Castañosko Auzo Etxean.

Argazkigintzaren eta arte ederren arloetako adituek osatutako epaimahaia Artxanda Plataformak izendatuko du eta epaia emateko orduan ezagutaraziko da osaera.

Epaiak sarituei jakinaraziko zaizkie zuzenean eta Artxanda Plataformaren Facebookeko orrian eta Udalaren web orrian argitaratuko dira.

Lehiaketak eta erromeria

Azaroaren 22a jai-kutsuko eguna izango da. Lehiaketa girotzeko Castaños eta Uribarriko kultur eta auzo-elkarteek erromeria antolatu dute Artxandako Funikularraren geltokiaren alboko patinajeko pistan.