BILBOKO UDALAK DOAKO DOZENA BAT ANTZERKI IKUSKIZUN ESKAINIKO DITU UDAZKEN HONETAN “BILBOKO ZIRKUITUA” PROGRAMAREN BITARTEZ

  • “Bilboko Zirkuitua” programaren edizio berria urriaren 6an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian, “El viaje de Aullidos de Otxar” ikuzkizunarekin, eta abenduaren 29ra arte luzatuko da, ostegunero hitzordua eskainiz hiriko hainbat Udaltegietan.
  • Proposamen guztiak doan izango dira.

(Bilbo, 2022ko irailaren 29ean).- BILBOKO ZIRKUITUAren XXII. denboraldia urriaren 6an iritsiko da Bilboko auzoetara. Bilboko Udalaren ekimena da, eta Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen du, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

Hala, ostegunero, abenduaren 29ra arte, sortzaile berriek eta antzerki- eta dantza-taldeek beren lanak jendaurrean taularatuko dituzte Udaltegietan eta Hiriko espazioetan.

Eszena-proposamen horiek doan gozatu ahal izango dira Altamirako, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Zorrotzako Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan.

Bilboko Zirkuitua-ren XXII. edizioaren parte izango dira ekimeneko aurreko edizioetan parte hartu duten ibilbide luzeko konpainia amateurrak, hala nola Aullidos de Otxar konpainia. Konpainiak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten eta  irekiko du programa urriaren 6an Otxarkoagako Udaltegian, “El viaje de Aullidos de Otxar” lanarekin, hamar urte hauetan egin duen antzerki-ibilbidearen laburpena, Otxarkoagako historiaren hainbat etapa elkarren artean elkartuz, bertako bizilagunen bihotzetik kontatuta.

Konpainiarik beteranoenen artean, Luna llena dago, 25 urteko ibilbidea ospatzen duenak, “Tupper XXX” proposamenarekin (urriak 13, Errekaldeko Udaltegia)  eta Totum, 15 urte baino gehiago atzean dituela eta abenduaren 15ean Begoñako Udaltegian “El Rescate” partekatuko duena.

Bilbao Eszena Bilboko Udalaren arte eszenikoen eta dantzaren prestakuntzarako eta sorkuntzarako espazioa Bilboko Zirkuituan erakutsiko du 2021-2022 urteetan hainbat konpainiarekin landutakoa.

Ibilka, Euri artean, 29 producciones eta La Trascienda teatro konpainiekin, eta “Hoy No Salgo”; “Nuestra Señora de las Nubes”; “Poeta en Nueva York” “; eta “La Habitación Azul” proposamenak partekatuko dituzte hurrenez hurren.

Bilboko Zirkuituak abenduaren 29an, ostegunean, Basurtuko Udaltegian agurtuko du XXII. edizioa 29 Producciones konpainiaren “Poeta New Yorken” piezarekin. Bere bizitzari bira bat emateko eta taldez aldatzeko, Lorca Olympic ontzian sartu zen New Yorkera bidean. 1930ean iritsi zen “alanbre eta heriotzazko” leku batera, eta bertan izandako esperientziek ” Poeta en Nueva York” idaztera eraman zuten.

Aipatutako konpainiez gain, Bilboko ZIrkuituako kideak izango dira, baita ere, Potemkin-Erein Kolektiboa konpainiak batzen dituen antzerki laburreko proposamen berria “Esto Ha Venido Para Quedarse”,  Kásperle Teatroren El Diablo Moderno” piezarekin; eta Resisten CÍArenLarvä” ikuskizunekin.

Aipagarria da, halaber, azaroaren 8an Campos Antzokian izango den emanaldia, Cía. Proyecto43-2 eskutik iritsiko dena, “La mirada del otro” izenpean. Proposamen horren arabera, 2010eko amaieran Langraiz Okako (Araba) espetxetik gutun bat atera zen, non ETAko disidente talde bat biktimen familiekin elkarrizketatzeko prest agertu zen. “La mirada del otro” ikuskizunak topaketa baten historia eszenaratzen du, prestaketatik hasi eta gertatzen den unera arte.

Bilboko Zirkuituaren proposamen guztiak doakoak izango dira eta hitzordu bakoitzaren informazioa hemen aurki daiteke.

SORKUNTZARI LAGUNTZA

Bilboko Zirkuituak helburu bi ditu: bertoko eszena bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurbiltzea. Gainera, programa honen bidez, antzerki- eta dantza-talde berriei aukera ematen zaie euren lana taularatzeko eta jendaurrean erakusteko. 

Modu berean, berton sortzen diren proposamen berritzaileenak ikusteko aukera ematen du. 

Udal programa honek, bestalde, uriko kultur eskaintza deszentralizatu gura du; denborarekin, ia auzo guztietara zabaldu da. Duela hamarkada bat baino gehiago abian jarri zenetik, eskaintza handituz joan da, emanaldi gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara iritsiz. 

BILBOKO ZIRKUITUA ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadin bere arloan. Gainera, asko dira urte horietan guztietan eremu profesionalera salto egin duten konpainiak.

BILBOKO ZIRKUITUA  2022KO URRIA–ABENDUA 

URRIA

  • Urriak 6 

OTXARKOAGAko Udaltegia 

AULLIDOS DE OTXAR – El viaje de Aullidos de Otxar

  • Urriak 13 

ERREKALDEko Udaltegia 

LUNA LLENA – Tupper XXX

  • Urriak 20 

BEGOÑAko Udaltegia 

POTEMKIN-EREIN KOLEKTIBOA – Esto ha venido a quedarse 

KÁSPARTE TEATRO – El diablo moderno 

RESISTEN CÍA. – Larvä

AZAROA

  • Azaroak 3 

SOLOKOETXEko Institutoa 

EURI ARTEAN – Nuestra Señora de las Nubes

  • Azaroak 10 

ZORROTZAko Udaltegia

LA TRASCIENDA TEATRO – La habitación azul

  • Azaroak 17 

ALTAMIRAko Udaltegia

29 PRODUCCIONES – Poeta en Nueva York

  • Azaroak 24 

SAN FRANTZISKOko Udaltegia 

EURI ARTEAN – Nuestra Señora de las Nubes

ABENDUA

  • Abenduak 1 

OTXARKOAGAko Udaltegia

POTEMKIN-EREIN KOLEKTIBOA – Esto ha venido a quedarse 

KÁSPERLE TEATRO – El diablo moderno 

RESISTEN CÍA. – Larvä

  • Abenduak 15 

BEGOÑAko Udaltegia

TOTUM – El rescate

  • Abenduak 22 

ERREKALDEko Udaltegia

AULLIDOS DE OTXAR – El viaje de Aullidos de Otxar

  • Abenduak 29 

BASURTUko Udaltegia

29 PRODUCCIONES – Poeta en Nueva York

 

SARE SOZIALAK:

ï BILBAO UDALA: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

ï BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

www.bilbaokultura.eus