- Programaren erakusketa ibiltariak hurrengo Udaltegietan egongo dira ikusgai: San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Francisco, La Bolsa, Abando eta Errekalde.
- Parte hartuko duten aritstak hurrengoak dira: Aurora Tamayo Beraza (urmagoa); Itsasne Zubiri (margoa); Joseba Gotzon (eskultura); Asociación Artistas Duranguesado (margoa); Agrupación Vasca de Acuarelistas (urmagoa) y Kike Ibáñez (margoa eta instalazioak).
- Hainbat artistak bisitaldi gidatuak eskainiko dituzte haien erakusketara, jendea hoietara hurbiltzeko eta haien prozesuen xehetasunak partekatzeko.
- EXPODISTRITO programa Udalaren ekimen bat da, hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berri eta ospetsuen lana publikoari aurkeztea helburu duena.
(Bilbao, 2023ko martxoak 29).- Explodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, apirilaren 4an itzuliko da akuarela, margoa, eskultura eta instalazio artistikoen proposamenekin.
Programa honetan ohikoa denez, Bilboko auzoetako Udaltegietan egongo dira Expodistrito osatzen duten erakusketak ikusgai. Oraingoan, San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldekoek parte hartzen dute. Hurrengo hiruhilekoan ondorengo artisten erakusketak izango dira: Aurora Tamayo Beraza (akuarela); Itsasne Zubiri (margoa); Joseba Gotzon (eskultura); Durangaldeko Artisten Elkartea (pintura); Akuarelisten Euskal Elkartea (akuarela) eta Kike Ibañez (pintura eta instalazioak).
Proposamen hauek ekainaren amaierara arte doan ikusi ahal izango dira, bai goizez eta bai arratsaldez.
KIKE IBAÑEZ artistaren “BIZI, La belleza de montar en bicicleta” erakusketaren kasuan, ikusgai egongo da Barrainkuako Udal Zentroan eta gozatu ahal izango da uztailaren amaierara arte, TOURa gure hiritik irtetearekin batera.
Programa osoa eskuragarri dago www.kulturabarrutik.eus web gunean.
Hainbat artistek bisita gidatuak eskainiko dituzte jendea beraien erakusketetara hurbiltzeko eta haien prozesuen xehetasunak haiekin partekatzeko. Horrela, Joseba Gotzonekin bisita gidatua apirilaren 4an izango da, 20:00etan, San Frantziskoko Udaltegian; Aurora Tamayorekin, maiatzaren 18an 19:30etan, La Bolsa Udaltegian; eta Kike Ibañezekin, ekainaren 1ean 18:00etam Barrainkuako Udaltegian.
ERAKUSKETAK, TOKIAK ETA DATAK
AURORA TAMAYO BERAZA – La magia del agua y el pigmento – Akuarela.
Artistak adierazten duen bezala: “Batzuetan, errealitatea margotzen dut, baina gehien gozatzen dut nire irudimenaren sakontasunean murgiltzen naizenean eta uraren magian eta jariakortasunean eta akuarelaren kolorean murgiltzen naizenean, egiten didaten bideari jarraituz eta bidean sortzen diren elkarketa ikusgarriak eta efektuak gordez”.
- Apirilak 4-27 – Castaños
- Maiatzak 2-15 – San Ignazio Ibarrekolanda
- Ekainak 17-30 – La Bolsa
- Ekainak 1-15 – Santutxu
- Ekainak 19-29– Begoña
ITSASNE ZUBIRI – Ume begia – Margoa
Artelan bakoitzak gai desberdin bat irudikatzen du, egileak berak inkontzientean enfokatzen duena formarik soilenak ateratzeko. Berauek mezuaren bidez kokatzen dira konposizio bat sortzeko, eta horrek eusten dio gaiari ipuin baten bitartez.
- Apirilak 4-27 – Begoña
- Maiatzak 2-15 – San Frantzisko
- Maiatzak 17 – ekainak 15 – Errekalde
- Ekainak 19-30 – Santutxu
JOSEBA GOTZON – El hierro y la voz – Eskultura
Burdinez egindako eskultura hauek Bilbon sortutako Otxote genero koralarekin lotuta daude. Taldeari berari, une historikoei edo ahotsaren ezaugarriei egiten diete erreferentzia. Obra hauek Otxotea, Zortzikoa, Tablilla eta Tubo izeneko bildumetakoak dira. Horrela, bada, artistak artea eta Otxotea uztartzen ditu.
- Apirilak 4-27 – San Frantzisko
- Maiatzak 2-15– Begoña
- Maiatzak 17– Ekaianak 15 – San Ignazio Ibarrekolanda
DURANGALDEKO ARTISTEN ELKARTEA – Margoa
30 urte baino gehiagoko ibilbidean, eskualdeko artista guztiei laguntzeko ahaleginari eusten zaio. Lehentasunetako bat teknika eta proiektu berritzaileekin hasten diren gazteei tokia ematea da, eta haien errelebuaren bidez elkarte honen iraupena lortzea.
- Apirilak 4-27 – Errekalde
- Maiatzak 2-15– Santutxu
- Maiatzak 17-30 – Begoña
- Ekainak 1-15– San Frantzisko
- Ekainak 19-30– Castaños
AKUARELISTEN EUSKAL ELKARTEA – Akuarela
Elkarteak aurtengo ikasturtean antolatu dituen tailerretan parte hartu duten ikasleen akuarela lanen erakusketa kolektiboa. Akuarelak ezaugarri berezi bat dauka: urarekin eta pigmentuekin geruza gardenetan lan egitea, eta horrek berezitasun aparta ematen dio.
- Ekainak 19-30– San Ignazio Ibarrekolanda
KIKE IBÁÑEZ – “BIZI, La belleza de montar en bicicleta” – Margoa eta instalazioak
“Zuzenak, kurbak, kolorea, mugimendua eta plazera daude; dena elkartuta oreka mantentzeko. Pintura edo bizikleta bati buruz ari daiteke.”, Horrela aurkezten du artistak bizikleta batean ikusten duen edertasun hori plazaratzeko sortu duen erakusketa hayu, non pintura bakoitzak ilustratzaile izatetik artista izatera doan prozesu eraldatzailearen etapa bat irudikatzen duen.
Ekainak 1– Uztailak 28 – Barrainkua
EXPODISTRITO
EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohikoa den bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udan Zentroetan bertan, kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.
SARE SOZIALAK: