BILBOKO UDALAK, 14 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAREN “PARRAPEAN IV. KOMIKI LEHIAKETA” DEITU DU

Lanak URRIAREN 6ra arte aurkeztu ahal izango dira Begoñako Liburutegian, eta jatorrizkoak izan beharko dira, gaiak eta teknika libreak izanik, euskaraz edo testu barik. Oinarri osoak: www.kulturabarrutik.eus

Ekimena, URRIAREN 16tik 21era Bilboko Begoña-Santutxu barrutian ospatuko den eta euskaraz eta beste hizkuntza gutxitu batzuetan egindako komikietan zentratuta egongo den “Parrapean komiki egunak” komiki jaialdiaren laugarren edizioaren barruan dago.

Bilboko Udalak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen euskaraz egindako komikien “Parrapean IV. komiki lehiaketarako” deialdia zabaldu du. Interesatuek irailaren 18tik urriaren 6ra aurkeztu ahal izango dituzte jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan beharko diren lanak Begoñako Liburutegian (Circo Amateur Club Deportivo kalea, 2). Lanak posta ziurtatuz ere aurkeztu ahal izango dira.

Ekimena, Kultura Sailak diseinatu duen eta urriaren 16tik 21era, 4. Barrutian, Bilboko Begoñako eta Santutxuko udaltegietan, ospatuko den “Parrapean komiki egunak” komiki jaialdiaren barruan dago. Jaialdiaren barruan, euskaraz istorioak kontatzeko modu horri buruzko tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, emanaldiak eta erakusketak jasoko dira. Horrez gain, Karmelo plazaren inguruetan komiki azoka eta bestelako jarduerak egongo dira larunbatean, urriaren 21ean.

Interesatuta dauden pertsonek banaka edo taldean hartu ahal izango dute parte. Komiki kategoria bakarra egongo da, euskaraz edo testu barik. Gaiak eta teknika libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu bakoa izan beharko du, eta kolorez edo zuri beltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde baino ez dituzte izango, A4 formatuan (bertikalean). Paperean aurkezteaz gain, formatu digitalean ere aurkeztuko dira, posible bada.

Lanak zuzenean edo postaz aurkeztu ahal izango da, URRIAREN 6ra arte Begoñako Udal Liburutegian. Antolatzaileek, jaialdiaren amaiera ekitaldian, urriaren 21ean, goizez, Karmelo plazan, banatuko diren hiru sari ezarri dituzte. Sarituek zenbait informatika eta marrazketa materiala jasoko dute, diploma batez gain, eta komiki irabazlea bertako “Berton” aldizkarian argitaratuko da.

Deialdiaren oinarri osoak interesatutako guztien esku daude www.kulturabarrutik.eus webgunean.