Filma Pontevedrako emakume zinegile hauek zuzendu dute: Eva Calvar, Olaia Sendón, Claudia Brenlla, Sonia Méndez, Andrea Zapata-Girau, Lara Bacelo, Begoña M. Santiago, Carme Nogueira, Diana Toucedo eta Carla Andrade.
Lehiaketatik kanpoko erakusketa horren barruan, GAUR ARRATSALDEAN Sergei Loznitsaren Austerlitz lana ikusi ahal izango da Golem – Alhóndiga zine aretoetan, gizakiaren minaren, eta Dachau bezalako eremuek gaur egun duten irudiaren bitartez zabaltzen den oroimen historikoaren banalizazioaren aurkako alegatu indartsua.
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak –ZINEBIk, lehiaketatik kanpo dagoen “Beautiful Docs. Mundu osoko dokumental luzeen panorama” erakusketaren barruan, Visións talde lana eskainiko du bihar. Hamar emakume zinegile galiziarrek egindako dokumentala, emakumeek egindako zinea ikusgai bilakatzea nahi duen “Zinea eta emakumea” izeneko proiektu handiagoaren barruan dago.
Talde lana gaur goizean aurkeztu da Bilbon, hiru egileren presentziarekin: Eva Calvar, Carla Andrade eta Claudia Brenlla, Ernesto del Río ZINEBIko zuzendariak eta Vanesa Fernández “Beautiful Docs” saileko aukeraketa batzordeko kideak lagunduta. Ikus-entzuleek Golem – Alhóndiga zine aretoetan ikusi ahal izango dute Visións lana bihar, arratsaldeko 17:30ean.
Generoaren gaia lantzen duen talde film hori, hamar emakume zinegile galiziarrek Pontevedrako Diputazioko Berdintasun Zerbitzuak sustatutako “Cinema e Muller” proiektuaren barruan egindako lanaren emaitza da. Egileek, guztiak ere ibilbide trinkoa dutenak eta hainbat jaialditan aintzatespenak jasotakoak, bi hilabeteko epean film labur bat zuzentzeko proposamena jaso zuten eta, azkenean, “film laburrez osatutako film luzea” sortu zuten, egile guztien arteko ezinbesteko elkarreraginez jositakoa.
Filma jasotzen duen proiektuaren xedea emakume zinegileek ikus-entzunezkoen industrian betetzen duten lekua errebindikatzea da. Horrela, ekimen hori, emakumeek kontatutako diskurtsoak eraikitzea sustatzeko egin daitekeenaren adibidea da. Emaitza Visións da, film intimo eta poliedrikoa, zinea eta artea uztartzen dituena, poesiaz betetako egiazko hamar begirada eskainiz, zuzendariak kameralari eta muntatzaile ere izan diren hamar film labur, hain zuzen ere. Izan ere, hizkuntzak mundua eraikitzen badu eta ikus-entzunezkoa gaur egun ezinbestekotzat hartzen dugun hizkuntza bada, orduan, emakumeek definitu gabe dute oraindik euren historiaren parte garrantzitsua.
Eva Calvarrek proiektagailua erabiltzen du adiskide baten gorputza laztantzen duen gailu liluragarri gisa, errodatzeak irauten dituen hiru egunetan adiskidearekin apartamentu batean ixten denen, akabera ukigarria eta ikusgarria duen esperimentazio teknologiko eta auto-etnografikoan. Claudia Brenllak artxiboko film bitxia proposatzen du, prozesuzko eta meta-hizkuntzako filma, bere buruaren auto-erretratua, bidaiei buruzko irudien bere artxibategiaren aurrean, muntaketa aretoan. Carla Andradek, bere aldetik, zeluloidearekin egiten du lan, super-8arekin, hain zuzen ere, filmaren parte garrantzitsuenean, kontu handiz landuz, eta bertan, egilearen beraren mundu onirikoan eta behatzailean, izan ere, ezagunagoa da sarri askotan paisaiarekin lan egiten duen argazkilari edo artista gisa.
Olaia Sendónen film laburrean, emakume batek, ikus-entzuleei zuzendutako bakarrizketaren bitartez, aurretik zine erabat feminista egin ez izanaren arrazoiei buruzko gogoeta egiten du, eta oihu batekin amaitzen du, emakumeen barruan ere sartzen den intentsitate urriko matxismoaren aurreko nekea erakusten duen keinu den oihuarekin, alegia. Sonia Méndezek sei minutuko plano-sekuentzia ausarta erakusten du kaleetan zehar, ezinegonez betea, kamera, emakume bat etengabe jarraitzen duen gizonezkoa; Andrea Zapata-Girauk Finlandiara, bera bizi izan zen herrialdera, eramaten gaitu… eta horrela hamar kontakizun osatu arte, oso egiteko era eta gai anitzetakoak, kameraren atzean dauden hamar artistak ere anitzak diren bezala.
ZINE DOKUMENTALAREN PANORAMA
Bere nortasun zeinu historikoetako bat denak, film luze dokumentalak, ZINEBIren programazioan duen presentzia finkatzeko xedez, jaialdiak duela denbora gutxi egindako filmen erakusketa aukeratu du lehiaketatik kanpo dagoen “Beautiful Docs. Mundu osoko dokumental luzeen panorama” erakusketarako. Bederatzi herrialdetatik datozen film horiek oso lengoaia anitzak dituzte gaiei eta formari dagokienez, eta batzuk sariak jaso dituzte genero horretako nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan.
Gaur arratsaldean The revolution won´t be televised (Rama Thiaw, Senegal, 2016. 110′) eta Austerlitz (Sergei Loznitsa. Alemania, 2016. 94 min.) lanak ikusi ahal izango dira Golem-Alhóndiga zine aretoetan, azken hori Alemaniako nazien kontzentrazio eremuetan errodatutakoa, erretratu gogorra eta, aldi berean, gizakiaren minaren banalizazioaren eta Dachau edo Sachsenhausen bezalako eremuek gaur egun duten irudiaren bitartez erakusten duten oroimen historikoaren banalizazioaren aurkako alegatu gogorra, baita ere. Bihar, Visións lanaz gain, ikus-entzuleek Le Concours de Claire Simon (Frantzia, 2016. 120′) lana ere ikusi ahal izango dute.
VISIÓNS
2016 | 72′ | DOK (ESPAINIA)
Gaztelania-Galiziera-Finlandiera / Bideoa – Super8 – 16mm
ZUZENDARITZA: Eva Calvar, Olaia Sendón, Claudia Brenlla, Sonia Méndez, Andrea Zapata-Girau, Lara Bacelo, Begoña M. Santiago, Carme Nogueira, Diana Toucedo, Carla Andrade
MUNTAKETA: Carla Andrade, Bego Santiago, Carme Nogueira, Eva Calvar, Sonia Méndez, Andrea Zapata-Girau, Lara Bacelo, Olaia Sendón, Diana Toucedo, Claudia Brenlla.
EKOIZPENA: Beli Martínez. Deputación de Pontevedra
TRAILERRA: https://we.tl/Nev2y3ZwOt
PRENTSA BULEGOA
ZINEBI 58
Irma Cerro
T: 94 435 63 30 / 628 538 215