BILBOKO AUZOAK KULTUR AGERTOKI BIHURTUKO DIRA UDABERRI HONETAN, BERTAKO ARTISTEN DANTZA, ANTZERKI, CLOWN, MUSIKA EDO EUSKAL FOLKORE DOAKO PROPOSAMENAK HARTZEKO

  • Programatutako hitzorduak, guztira 100 hitzordu baino gehiago, irekiak izango dira publiko guztientzat.
  • Proposamen horien barruan sartzen dira honako udal ekimen hauek: “Udaberriko Bertso Saioak”, “Magiaren Topaketak”, “Musikauzo”, “Bilboko Dantzaguneak Kalera”, “Santutxu Kolorea”, “Dantza Plazetan”, “Klown Zorrotza” eta “Ibaiondo Dantzan”.
  • “Musikauzo” programa barruti guztietan garatuko da, eta, besteak beste, publiko zabalarentzat hain ezagunak ez diren euskal taldeen 20 kontzertu hurbilduko ditu.

(Bilbon,2023ko apirilaren 25).- Bilboko Udalak udaberri honetan kultura ardatz duten proposamenak programatuko ditu hiriko kale eta auzoetan. Hitzordu ireki horiek, askotarikoak, publiko guztientzat eta doakoak, aire zabaleko aisialdi-eskaintza zabala osatzen dute.

Programazioa gaur aurkeztu da Udaleko prentsa aretoan egin den prentsaurreko batean, eta bertan Justo Ezenarro kultura-programazioko zuzendariordeak hartu du parte, David Blanco magoarekin eta arloko programatzaile ezberdinekin batera.

Hitzorduak, ehundik gora guztira, barruti guztietara iritsiko dira, eta dantza, kale antzerkia, euskal folklorea, musika edo clowna bezalako diziplina artistikoak bilduko dituzte. Programa ezberdinak, gaur ezagutzera emandakoak, datozen asteetan zehar ospatuko dira, maiatzaren 14tik uda hasi arte. Honekin Bilboko Kalealdia jaialdia eta udako hilabeteez gozatzeko propio diseinatutako programazioa iritsiko dira.

Programazio honen eszenatoki nagusia espazio publikoa izango da, eta, horrela, Bilboko plaza, kale eta auzoen txokoek honako programa hauen inguruko hitzorduak hartuko dituzte: “Udaberriko Bertso Saioak”, “Magiaren Topaketak”, “Musikauzo”, “Bilboko Dantzaguneak Kalera”, “Santutxu Kolorea”, “Klown Zorrotza”, “Dantza Plazetan” eta “Ibaiondo Dantzan”.

Programa bakoitzaren informazio zehatza esteka honetan kontsulta daiteke

PROGRAMAZIOA

  • MUSIKA

 MUSIKAUZO. Auzo ezberdinetan. Maiatzaren 17tik aurrera. 

MusikAuzo programak musika Bilboko auzoetara eraman nahi du. Eguraldi ona iristearekin batera, hainbat estilotako tokiko musikariek zuzenean joko dute hainbat agertokitan. MusikAuzok publiko zabalak gutxiago ezagutzen dituen Euskadiko taldeak hurbiltzen saiatzen da, eta, batez ere, gazteei eta helduei zuzenduta dago. Musika emanaldiak izango dira 8 barrutietako auzoetan, hainbat generotakoak Un porgrama 37 musika emanaldirekin: 20 kontzertu eta 17 kalejira musika banda ibiltariekin.

  • ARTE ESZENIKOAK

MAGIAREN TOPAKETAK. Otxarkoaga eta Txurdinaga. Maiatzaren 5etik 29ra. 

Programa honek magia ikuskizunak, galak, hitzaldiak eta adin guztietako ikusleek gozatu ahal izateko pentsatutako erakusketak proposatzen ditu. Programa hau Otxarkoagako Udaltegian izango da lehenengo hamabostaldian eta ondoren, Txurdinagagara egingo du salto maiatzaren 26tik 28ra bitartean Garai Lorategien plazan egingo diren ikuskizunekin. “Magiaren topaketak” erakusketak magia ez dela haurtzaroko kontua erakusten du, eta bere emanaldietako asko gazteei eta helduei zuzenduta daude. Magoak euskaldunak, galiziarrak, MagoMigue andaluziarra eta Lore Lavand maga argentinarra izango dira.

KLOWN ZORROZA Zorrotza. Ekainak 2 eta 3. 

“Klown Zorrotza” Azokako Parkera itzuliko da XIV. edizioarekin, publiko guztiari zuzendutako ikuskizunekin auzo honetako bizilagunei clown proposamenak hurbilduko dizkieten konpainia eta artistekin. Programa honetan Errioxa El Perro Azul Teatro; Andaluziako Paco Pacolmo; eta Argentinako Capitán Maravilla: Mundo Costrini konpainiak izango dira.

  • DANTZA

BILBOKO DANTZAGUNEAK KALERA. Miribilla. 3 eta 4 de junio. Gas Plaza

Programa honek hiriko dantza, dantza eta balet akademien lana ikusarazten du, eta hiritarrek hiriko akademiek eta dantza eskolek biltzen duten talentuaz gozatzeko aukera ematen du. Aldi berean, irakasleei eta ikasleei babesa ematen die, eta programazioan ez dira faltako baleta, euskal dantzak, flamenkoa, funkya edo saltsa bezalako diziplinak.

IBAIONDO DANTZAN. Miribilla. Ekainak 9 eta 10.

Programa honek dantza garaikidea izango du ardatz (publiko zabalarentzat ezezaguna den eta kalean bertan eramanez bultzatu nahi den kultura-sektorea), eta Miribilla auzoa hartuko du agertoki nagusi. Edizio honetan konpainia guztiak euskaldunak dira.

  • FOLKLOREA

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK. Santutxu. Maiatzak 27; Ekainaren 3, 8 eta 17.

Bertsolaritzaren izen berrienak Santutxun biltzen dira. 14 bertsolari, horien artean Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Oihana Bartra edo Amets Arzallus, parte hartzen dute Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatu den bertso-munduaren inguruko saio honetan. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, euskaltzaleen topaleku ere bihurtu nahi dute. Aurten, txapelketa ia guztietako azken bertsolariak izango dira eta Karmelo Plaza inguruko kaleetan bertso poteoa berreskuratuko da.

SANTUTXU KOLOREA. Santutxu. Ekainaren 9tik 11ra. 

Santutxun folklorea sustatzeko programa ekaineko lehen asteburuan, Gaztedi Dantzari Taldearekin batera. Egitarauaren helburua folklore tradizionala bultzatzea eta dantza tradizionala garaikidearekin lotzeko modu berriak erakustea da.

Folklorez betetako hiru egun izango dira, jatorri ezberdinetako dantzekin. Eta folklorea ezin denez ulertu musikarik eta dantzarik gabe, musika taldeen presentzia ere egongo da. Gainera, aurten Mairuekeko erraldoien 30. urteurrena ospatzen da (Gaztedi Dantzari Taldearena da 2017tik) eta Santutxu Koloreak ere ospatuko du.

DANTZA PLAZETAN. Asteburuetan.

Dantza Plazetan Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat da, Bilboko hainbat txokotako euskal dantzak hurbiltzen ditu asteburuetan urte osoan zehar. Udaberri honetan zehar hitzordu berriak izango dira programan.

SARE SOZIALAK

¡www.bilbaokultura.eus