BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, ARKADI ZAIDES KOREOGRAFOAREN “ARCHIVE” IKUSKIZUNAREN EUSKADIKO ESTREINALDIA ESKAINIKO DU BIHAR CAMPOS ANTZOKIAN, ISRAELEN ETA PALESTINAREN ARTEKO GATAZKAREN AZTERKETA ARTISTIKOA

Nekane Alonso Kultura Zinegotzia eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria, Bilboko Errekalde Aretoko erakusleihotik kaletik doan jendea harritzen duen Two Parallel Studies of Solitude dantza piezaren erabateko estreinaldian egon dira gaur goizean. Ostiralean, 17:30etik 19:30era berriro ikusteko aukera egongo da (Errekalde Zumardia, 30)

 

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia erdira heldu da, proposamen harrigarrienetako batzuekin eta nazioartean ospe handia duten artistekin, bihar Campos Antzokira helduko den Arkadi Zaides koreografoa, adibidez. Nekane Alonso Kultura Zinegotzia eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria, Bilboko Errekalde Aretoko erakusleihotik ikusleengana hurbiltzen den Two Parallel Studies of Solitude dantza piezaren erabateko estreinaldian egon dira gaur goizean.

You & Me Productions (Robert Jackson eta Marian Gerrikabeitia) euskal konpainiaren Two Parallel Studies of Solitude, ezustean aurrez-aurre aurkitzeko diseinatu den lana da, hau da, ez du deialdirik egiten. Errekalde Aretoaren aurretik igarotzean konturatu barik topo egiteko pentsatuta dago. Bi gorputzek mugimenduaren eraikuntza daramate aurrera, bakardadean. Bi ildo koreografiko, bakardadea dirudienari eta denari buruz ikertzen duten bi hiztegi pertsonal. 15 minutuko emanaldietan, pieza gaur goiz osoan –13:00ak arte– ikusi ahal izango da, eta ostiralean, 17:30etik 19:30era berriro ikusteko aukera egongo da, Errekalde Aretoko erakusleihoan, baita ere.

BADeko programazioaren barruan, Campos Antzokiak, nazioarteko proposamen iradokigarrienetakoa jasoko du bihar, asteazkenean, 20:00etatik aurrera. Arkadi Zaides koreografoaren “Archive” bakarkako dantza lana da, mundu osoko jaialdietan parte hartu duena eta Israelen kritikak eragin dituena, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren azterketa artistikoa proposatzen baitu. Azken lan horretan dantza eta urte luzez Cámara B´Tselem Proiektuko boluntarioek grabatutako indarkeria irudiak nahasten dira. Lan hori egiteko Zaidesek 4.500 bideo ordu aztertu zituen, eta keinu horietatik guztietatik, soinu guturalez lagunduta, geopolitika gainditu eta gorroto eta indarkeria keinuen katalogo unibertsal bilakatu nahi duten esaldi koreografikoak bihurtzen duen gorputz hiztegia sortzen du.

Ostegunean, 19:30ean, Pyrenarten, BADen partaidetza duen arte eszenikoen arloko lankidetzarako programa europarraren, barruan ekoiztutako bi ikuskizunetako bat aurkeztuko da Pabellón 6 aretoan. Organik Dantza – Antzerki taldearen azken lana da, “Sareak” dantza pieza, Euskadin arrantzarako sareak konpontzen zituzten emakumeen lanaren fisikotasunean zentratutako lana.

Egun horretan bertan, 21:00etan, La FuNdicIOnek Macarena Recuerda ikus eta eszena arloetako artistaren dantza-performance lana jasoko du. “¡AY! ¡YA!” errealitatea modu desberdinetan jasotzera garamatzan ilusioa da, irudimenak iradokita edo ikusmenaren engainuaren ondorioz. Kasu honetan, Pyrenartek euskal ikuskizun gisa bultzatzen du lan hori, Pirinioetako lurraldean zabaltzeko.

+ INFO: www.badbilbao.eus