BILBOK PROPOSATZEN DU OTSAILA ETA MARTXOA KULTURAZ ETA AISIAZ BETETZEA, #BILBAONEGUA2021 EKIMENAREKIN, HAU DA, AUZOETAN GUSTU ETA ADIN GUZTIETARAKO EGITEN DEN ESKAINTZAREKIN

  • Bilboko Udalak, bestalde, kultur eta aisialdi jardueren egitarau osatu bat eskainiko du (antzerkia, flamenkoa, literatura, musika, …), segurtasun berme guztiekin ikusleentzat nahiz artistentzat.
    Gainera, Udalak 0 kilometroko kulturaren aldeko apustua berrituko du, tokiko kultur eragileen lanari lehentasuna emanez.
  • Bilboko Udalak bertoko eragileen lanarekin eta kulturarekin daukan konpromisoa berresten du, #BILBAONEGUA2021 ekimenarekin, zenbait hitzordu barruan hartzen dituena.

Udalaren proposamen hau uriko kultur udaren eta udazkenaren arrakastaren ostean dator: 300 hitzordu baino gehiago izan ziren #BILBAOUDA2020 eta #BILBAOUDAZKENA2020 barruan. Gabonetan, urtarrilean, otsailean eta martxoan egin duenez, Udalak Bilboko auzoetara aisiako eta kulturako hainbat jarduera eramango ditu, gustu eta adin guztietarako pentsatuak.

Beste behin ere, Udalaren apustua izango da auzoetara musika, antzerkia, dantza eta literatura hurbiltzea, ikusle gutxiko ekitaldietan, eserita beti, eta agintariek gomendatutako higiene- eta segurtasun-protokolo guztiak zorrotz beteta, parte hartzaile guztien osasuna bermatzeko. Gainera, bere kultur eskaintza osatzerakoan, Udalak bertoko kultur eragileen lanari lehentasuna emango dio aurtengoan ere.

#BILBAONEGUA2021-KO KULTUR PROGRAMAZIOA

-LITERATURA-

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

Bidebarrieta Kulturguneak bi hitzordu hartuko ditu astean, literatura protagonista izanik. Espazio horrek, Bidebarrietako Liburutegian dagoenak, liburuaren eta literaturaren garapena du helburu nagusi. Kultur ekimen honen barruan sartzen dira ‘Elkarrizketak literaturarekin’, ‘Bidebarrieta zientifikoa’ eta ‘XXI. munduko emakume idazleak’.

Hitzordu hauei buruzko informazio guztia esteka honetan aurkitu daiteke.

EGUNAK

Otsaila: 

  • Martitzena, hilak 9: Belén Gopegui eta Lucía Lijtmaer idazleek Elena Sierra kazetariarekin hitz egingo dute literaturaz eta botereaz, “Elkarrizketak literaturarekin XXI. mendean” testuinguruan.
  • Barikua, hilak 12: Darwinen eguna ospatzen da. Bilboko Udalak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak sustatua eta antolatua. Bidebarrieta Zientifikoaren urteko jardueretako bat da. Bertan, besteak beste, “Matematikak eguneroko bizitzan” edo “Emakumeak zientzia egiten” ekimenak daude, zientzia publikoari oro har, modu zorrotz, atsegin eta didaktikoan, hurbiltzeko helburuarekin.
  • Martitzena, hilak 16: Najat El Hachmi idazlearen ‘El lunes nos querrán’ eleberriaren aurkezpena. 2021eko Nadal Saria irabazi berri du.

Martxoa:

  • Astelehena, hilak 15: Bilboko Udalak Blas de Oteroren Egun Instituzionala ospatuko du berriro, Uriko poeta ospetsuenetako baten bizitza eta obra oroitzeko helburuz.

BILBAOPOESIA

Martxoan, BILBAOPOESIA literatur jaialdiaren XXI. edizioa egiten da Bidebarrietako liburutegian, poeta ospetsu eta berriekin.

EGUNAK

  • Martxoaren 15etik 24ra.

-MUSIKA-

BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE

‘Betiko musika de siempre’ izenarekin, jota nafarrak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta rantxerak entzungo ditugu Otxarkoagako Udaltegian egongo diren sei emanaldietan, hilean bi zapatutan, urtarrilaren 16tik martxoaren 27ra bitartean. Guztiak 18:00etan hasiko dira.

Hitzordu hauei buruzko informazio guztia esteka honetan aurkitu daiteke.

EGUNAK

  • Urtarrilaren 30ean, zapatua, Arantza eta Pantxo – Bidaia Latinoamerikatik, musikan zehar.
  • Otsailaren 13an, zapatua, Mariachi Los Cazahuates – Aventura ranchera; eta 27an, zapatua, Los Botxeros – Botxo, botxito.
  • Martxoaren 13an, zapatua, La Ribera Canta – Jotas de siempre; eta 27an, zapatua, Trío Veracruz – Canciones del alma.

BILBO JAZZ BARRUTIA

Bilbao Distrito Jazzen XXI. edizioak, Bilbaina Jazz Cluben laguntzaz antolatuta, Uriko auzoetara formatu txikiko kontzertuak ekartzen ditu, generoan erreferentzia diren artistekin. Horrela, Bilbao Distrito Jazzek hitzordu bat prestatu du ostiralero, otsailaren 5etik martxoaren 12ra bitartean, 18:30ean. Sarrerak www.bilbaokultura.eus helbidean daude, bost euroko prezioan.

Informazio gehiago jasotzeko, sartu esteka honetan.

EGUNAK

  • Otsailaren 5ean, barikua, Sozietate Filarmonikoan, Itxaso Quartet “Gaztelugatxe”; 12an, barikua, Bertendona institutuan, Trio Capital; 19an, barikua, Bidebarrietako liburutegian, Ángel Celada Slow Trío; 26an, barikua, Bilborock aretoan, Angel Unzu Trio & Andrzej Olegniczak.
  • Martxoaren 5ean, barikua, Errekaldeko barrutiko udaltegian, Miguel Villar Quartet; eta 12an, barikua, Otxarkoagako barrutiko udaltegian, Horda.

BILBAINADAK

Bilbainadak #BilbaoNegua2021-ko programazioan egongo dira.

EGUNAK

  • Otsailaren 20an, barikua, bilbainadak Los Cinco Bilbainos taldearekin; 21ean, domeka, bilbainadak Los Txikis taldearekin.

ZARTZUELA

Masa Coral del Ensanche abesbatzarekin batera antolatuta, otsailean, antzeztutako zartzuela Bilboko Sozietate Filarmonikora iritsiko da, “Si las mujeres mandasen” zartzuelarekin.

Giro bohemioko entsegu-lokal batean, konpainia batek obra baten antzezpena prestatzen du (komedia liriko antzeztua), lirikaren (zartzuela) obra esanguratsuenak bisitatuz: Pablo Sorozabal, Jacinto Guerrero, Amadeo Vives, eta beste batzuen lanak.

Informazio gehiago esteka honetan.

EGUNAK

  • Otsailaren 20a (zapatua) eta 21a (domeka).

 -ANTZERKIA ETA DANTZA-

BILBOKO ZIRKUITUA

Antzerkiko tokiko konpainien jarduna (gehienak amateurrak edo semiprofesionalak) bultzatzeko asmoz Bilboko Zirkuitua ekimenaren XX. denboraldia 2021eko lehenengo hiruhilekoan jarriko da abian, uriko 13 konpainiak antolatutako 14 proposamenekin.

Hitzordu guztiak 19:00etan hasiko dira. Dohainik dira, baina gonbidapenak erreserbatu beharko dira nahitaez, emanaldiaren egun berean 688 603 737 telefonora deituta.

Bilboko Zirkuituaren informazio guztia esteka honetan dago.

EGUNAK

  • Urtarrila: Urtarrilaren 29an, barikua, Errekaldeko Udaltegian. “Solitaire”, A TROMPICONES TEATRO konpainiarena.
  • Otsaila: Otsailaren 4an, eguena, Otxarkoagako Udaltegian. ‘Historias de un Mojón’, La Trascienda Teatro-rena; hilaren 5ean, barikua, Basurtuko Udaltegian. `No Más Boleros, Gracias` (Un canto-cuento de vida), Juan Carlos Garaizabalena; hilaren 11n, eguena, Begoñako Udaltegian. ‘Sin Piel’, Fusionarte-rena; hilaren 12an, barikua, Castañoseko Udaltegian. ‘Arde la palabra’, Laura Sam-ena; hilaren 12an, barikua, Castañoseko Udaltegian. ‘Piscolabis’, Asuntos Propios-ena; hilaren 25ean, eguena, San Frantziskoko Udaltegian. ‘Miss Spein’, Las Paralelas; hilaren 26an, barikua, Auzoka – Zorrotza. ‘Las Fosas Abisales’, Katastrofen! Teatro taldearena.
  • Martxoa: Otsailaren 4an, eguena, Otxarkoagako Udaltegian. ‘Tres eran Tres’, Amets Bete-rena; 5ean, barikua, Begoñako Udaltegian. ‘Con Los Ojos Abiertos’, Tanteo Teatro-rena; hilaren 10ean, eguaztena, Altamirako Udaltegian. ‘Miss Spein’, Las Paralelas-ena; hilaren 11n, eguena, Otxarkoagako Udaltegian. ‘Hoy no leas el horóscopo’, Luna Llena-rena; hilaren 12an, barikua, Errekaldeko Udaltegian. ‘Momentum’, Amaia Bono eta Damián Montesdeocarena; hilaren 18an, eguena, Barrainkuako Udaltegian. ‘Piscolabis’, Asuntos Propios-ena; hilaren 25ean, eguena, San Frantziskoko Udaltegian. ‘Con+Sumo+Gusto’, Las Bastardas-ena; hilaren 26an, barikua, Zorrotzako Udaltegian. ‘Arde la palabra’, Laura Sam-ena.

ERREKALDEKO IX. UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIA

Errekaldeko IX. Umorezko Antzerki Erakustaldia otsailaren 5ean, barikua, hasiko da.

Lau barikutan segidan, Errekaldeko Udaltegiak umorezko antzerkiko bost proposamen hartuko ditu, 19:00etatik aurrera.

Sarrera librea da, baina gonbidapen bat eskatu behar da, 671 559 937 telefonora deituta.

Informazioa hemen dago eskura.

EGUNAK

  • Otsaila: 5ean, barikua, ‘Idas y venidas’, Las Poderío Varieté Trío-rena; 12an, barikua, ‘Tempus Fugit’, Companya de Pallassos La Tête-rena; 19an, barikua, ‘Gizaunka’, El Mono Habitado-rena, eta ‘Boxers’, Pez Limbo-rena; 26an, barikua, ‘Panoli Kabareta’, Ganso & CIA-rena.

UMEENTZAKO ANTZERKIA 

Umeek eurentzako antzezlanak gozatuko dituzte, Irrien Lagunekin, Campos Antzokian. Lan honetan, Tiritatxo bere kontsultan dago eta Martinber korrika sartuko da bertara, gutun bat eskuan daukala. Zer gertatzen da? Gutuna bere lagun batena da, eta zoriondu egin du, 10 urte bete dituelako. Eta jaialdira joango dela! “Hara! 10 urte, Jaialdia? Funtzionatzen hasiko gara?”. Tiritatxo eta Martinber gidari direla, Irrien Lagunak kontsultatik pasako dira, jaialdirako proposamenak egiten.

EGUNAK

  • Otsaila: 15ean, astelehena, eta 16an, martitzena.

XARMA DUEN ITSASADARRA

Ibaiondo izango da, aurten ere, Bilbo aire flamenkoaz betetzeko aukeratu duten barrutia, “Xarma duen Itsasadarra” jaialdiaren XV. edizioarekin, Bilboko Udalak antolatua. Hala, martxoko zapatuetan, uriak aire flamenkoa arnastuko du, lehen mailako emanaldiekin, genero hau gustuko dutenentzako hitzordu handienetako bat den ekimen honekin.

EGUNAK

Martxoa: Hilaren 6an, zapatua, Bidebarrietako liburutegian: Aitor Escobar taldearen errezitaldi flamenkoa: Iturri berria; hilaren 13an, zapatua, Enkarnazioko elizan: ‘Gorria’, bertsoa eta flamenkoa Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’rekin; hilaren 20an, zapatua, Bilborocken, Gruserías, itxiera-ikuskizuna, Chico Pérez-ekin, eta flamenkoaren inguruko materialen erakusketa eta mailegua San Frantziskoko liburutegian: martxoaren 10etik 25era.

KABARETA

Bilborock Aretoak Bataklan Kabaret hartuko du. Gau batean, Bilbon, 1935. urtean, Bataklan Kabaretek bere argizko kartela piztu zuen fatxadan, Pariseko giro dotorea Bizkaiko hiriburura ekartzeko asmoz, etortzekoa zen tragedia aurreikusi barik…Bere errautsetatik berpiztutako zeremonia-zuzendari bat, orkestra, kabareteko neska alaiak eta izar nagusi paregabea agertuko dira, publikoa nahastuz. Teloia altxatutakoan, elkarrizketak, abestiak eta kritika sozialez beteriko kabaret saioak tartekatuko dira.

Informazio gehiago Bilborocken web-orrian.

EGUNA

  • Otsailaren 19an, barikua, eta 20an, zapatua.

-PINTURA ETA ARGAZKIGINTZA-

EXPODISTRITO

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Ignazio eta San Frantzisko auzoetara pinturako eta argazkigintzako sei erakusketa ekarriko ditu, udaltegien bitartez. Erakusketak ibiltariak dira: barrutietan zehar ibiliko dira, datorren apirilera arte.

Expodistritoko emanaldi berri honen programazioan Ander Gómez Miranda (pintura), Victoria Escalada (pintura), Javier Merino (argazkigintza) eta José Angel Tejero (pintura) daude. Gainera, UNICEFen ‘Vidas resilientes’ erakusketa kolektiboa programatu da. Dohainik dira guztiak.

Expodistritoren informazioa hemen kontsultatu daiteke.

EGUNAK

  • Ander Gómez Miranda. Pasión y Carencia (pintura): urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: San Ignazio-Ibarrekolanda; otsailaren 2tik 12ra. Udaltegia: Abando (Barrainkua); otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: Castaños; martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: Begoña.
  • Victoria Escalada (pintura): urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: Abando (Barrainkua); otsailaren 2tik 19ra. Udaltegia: Begoña; otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: San Ignazio-Ibarrekolanda; martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: Otxarkoaga
  • Javier Merino Flujo (argazkigintza): urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: Castaños; otsailaren 2tik 19ra. Udaltegia: San Frantzisko; otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: Otxarkoaga; martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: San Ignazio-Ibarrekolanda.
  • José Angel Tejero (pintura): urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: Begoña, otsailaren 2tik 19ra. Udaltegia: San Ignazio-Ibarrekolanda; otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: San Frantzisko; martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: Castaños.
  • Bizitza Erresilenteak / Vidas Resilientes – Unicef (argazkigintza): otsailaren 2tik 19ra. Otxarkoagako udaltegia; otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: Begoña; martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: San Frantzisko.
    Tras La Tormenta!/ Ekaitzaren ostean!– Bilbaoarte: otsailaren 19tik apirilaren 9ra. Udaltegia: Abando.

ARGAZKINETA

Argazkineta herritarren parte-hartzerako ekimena da, auzoen azken garaietako historia berreraiki eta sakondu gura duena, Bilboko auzoetako bizilagunek eman ditzaketen dokumentazioa eta testigantzekin. Iazko urrian, furgoneta bat abiatu zen Sarriko, Ibarrekolanda, Elorrieta eta San Ignazioko kale eta plazetan zehar, hainbat material bildu eta digitalizatzeko: argazkiak, negatiboak, diapositibak, kartelak, bonuak, posta-txartelak, prentsa-zatiak, aldizkariak, panfletoak, mapak, bideoak eta idatzitako dokumentuak. 2021ean, biltzen den guztia San Ignazioko Udaltegian ikusi ahalko da. Horrela, espazioen, ohituren eta tradizioen eraldaketa, biztanleria eta denboraren joana ikusiko ditugu.

EGUNAK

  • Otsaila: 26ra arte.

-BIDAIAK-

BIDAIARIEN TXOKOA

‘Bidaiaren Txokoa – Rincón de la gente viajera’k bilbotarrei bidaien eta abenturen ikuspegi hurbil eta ezberdin bat eskaintzen die, programaren bitartez. Edizio berri honetan, beste behin ere, hitzaldien ziklo bat egongo da lehenengo pertsonako bidaia-esperientziei buruz, eta hainbat ikus-entzunezko saio titulu ezagunekin.

Gainera, aurten, Begoñako Udal Liburutegiak “En ruta sobre dos ruedas” erakusketa hartuko du. Sarrera dohainik izango da, 688 603 737 telefonora deituta.

Programako hitzordu guztiak hemen jasota daude.

EGUNAK

  • OtsailaBEGOÑAKO UDALTEGIA. Otsailaren 16an, martitzena, ‘Islandia, tierra de aventura. Tras los pasos de los balleneros vascos’, Arturo Martínez-ena (subealabici); otsailaren 17an, eguaztena, ‘Minca, ekologiaren paradigma’; hilaren 18an, eguena, ‘L’escalade Libérée’, Benoît Regor-ena, eta ‘Salto is the King’, Pavol Barabáš-ena; hilaren 23an, martitzena, ‘Remoteana: entre la cámara y las montañas, bicicleta’; hilaren 24an, eguaztena, ‘Elur goritan. Kamchatka’, Jurek Ziemkiewicz eta Iker Larrañagarena; hilaren 25ean, eguena, ‘The Tears Of Shiva’, Mikel Sarasolarena; ‘Everest – The hard way’ Pavol Barabáš-ena. Berriotxoa ikastetxeko hitzaldi aretoan: hilaren 19an, barikua, ‘Cholitas’, Jaime Murciego eta Pablo Irabururena; otsailaren 26an, barikua, Puro Relajo mariatxien kontzertua.

-PROGRAMAZIO GEHIAGO-

AZKUNA ZENTROA

Azkuna Zentroa Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak #BilbaoNegua2021-en parte hartzen du, hainbat diziplina barne biltzen dituen programazio batekin (arte bisualak, zinema, literatura, edo ikus-entzunezko arteak).

Esteka honetan haren proposamen guztien informazioa dago, web-orrian.

EGUNAK

  • Otsaila: Otsailaren 11n: sorkuntza-prozesuak Euskal DisenuAZ diseinuan.
  • Otsailean eta martxoan: martxoaren 18ra arte: Pier Paolo Pasolini. Poesia, zinema eginda. Zentroko zinematekan; otsailaren 9tik martxoaren 16ra: Bideotik, ikus-entzunezko bestelako narratiba batzuk entzuten.
  • Martxoa: 23tik 27ra: Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, 2021/2020.

BILBAOARTE

BilbaoArte arte-ekoizpeneko zentroak, #BilbaoNegua2021-en testuinguruan, kalitate goreneko erakusketa, zinema eta hitzaldi kulturalak eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Informazio gehiago hemen.

EGUNAK

  • Otsaila: hilaren 12ra arte: Susurros, sustratos y sustancias, Saioa Olmo Alonsoren erakusketa; hilaren 1etik 26ra: zinema-zikloa: Zinema klasikoa, zinema modernoa; otsailaren 1etik 5era: Irudiak kontaktuz egiteko tailerra: ‘Los paisajes invisibles’, Anaïs Boudot-ekin; hilaren 3an, eguaztena, Lehenengo eguazteneko hitzordua: zinema euskarazko azpidatziekin; hilaren 4tik 19ra: ‘Art numérique’, Alexia Macia-ren erakusketa; otsailaren 18an: ‘Tras La Tormenta’ deialdiko erakusketa kolektiboen inaugurazioa; otsailaren 19tik martxoaren 18ra, Desdoméstica, Estibaliz Sádaba Murguíaren erakusketa; hilaren 24an, eguaztena, Azken eguazteneko hitzordua: zinema frantsesa.
  • Martxoa: Hilabete osoan zehar: Zinema-zikloa: Zinema klasikoa, zinema modernoa: hilaren 2, 4, 9, 10 eta 11n, Zinegoak; hilaren 3an, eguaztena, Lehen eguazteneko hitzordua: zinema euskarazko azpidatziekin.

ARRIAGA ANTZOKIA

Arriaga Antzokiak bat egingo du #BilbaoNegua2021-ekin, programazio kalitatezko eta anitz batekin.

Kultur eskaintzaren informazio guztia hemen ikusi daiteke.

EGUNAK

  • Otsaila: hilaren 18an, eguena: Al desnudo, Iratxe Ansa eta Igor Bacovichena, Metamorphosis Dance konpainiarena; hilaren 19an, barikua: Un país sin descubrir de cuyos confines no regresa ningún viajero, Àlex Rigolarena; otsailaren 26tik 28ra, Eva contra Eva, Ana Belénekin; hilaren 25ean, eguenean, kontzertua: Überbach, Knauer eta BOSen hari-orkestra; otsailaren 20an eta 21ean, Gran Reserva, Rhum & Cia konpainiarena.
  • Martxoa: hilaren 2an eta 3an: Atzerrian lurra garratz, Artedrama eta Huts Teatroarena, Amancay Gaztañagak zuzendua eta Ander Lipusek eta Laura Penagosek interpretatua.

KULTURA SEGURUA

#BilbaoNegua2021 garatzeko, osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak jarraituko dira, eta zorrotz aplikatuko dira kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei eta espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko pertsona kopuruari buruzko gomendioak.

Hori guztia, kultur eragileek eta ekitaldi guztietako ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoarekin.

Gainera, ekitaldiei eta jarduerei buruzko informazio guztia Bilbao Kultura kultur agendan egongo da eskuragarri; bide batez, nahi duen orok esteka honen bidez egin dezake harpidetza.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Jaiak: FACEBOOK | TWITTER
#BilbaoNegua2021

www.bilbaokultura.eus