-
Udalak antzerkirako, clownerako, bakarrizketetarako, inprobisaziorako eta magiarako hogei proposamen inguru proposatzen ditu, Uria adin guztietako jendearentzat kulturaz beteko dutenak.
-
Hitzordu-proposamen guztiak kultur eragileen eskutik datoz, doakoak izango dira eta Bilboko auzoetan egingo dira.
(Bilbo, 2022ko azaroaren 24).- Udala datozen asteetako magiaz blaituko da Kultur Gabonak programazioarekin, arte eszenikoen programazio osoarekin.
Hala, Abusu-La Peña, Basurtu, Abando, Olabeaga, Buia, Zorrotza, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Errekalde, Deustu, Santutxu, San Ignazio, Ibarrekolanda, eta Begoñako Udaltegiek; eta Zorrotzako Frontoiak eta Solokoetxeko Institutuak adin guztietarako doako hitzorduak hartuko dituzte, eta bertan diziplina ezberdinetako proposamenak ospatuko dira: antzerkia, clowna, zirkua, magia, bakarrizketak, inprobisazioak edo ipuin kontaketak.
Hitzordu horiek guztiak tokiko kultur eragileen eskutik etorriko dira, Udalak tokiko talentuari eskua luzatzeko eta artistei erakusleihoak eskaintzeko duen konpromisoaren beste adibide batean, beren lana Bilboko bizilagunekin hurbildu eta partekatzeko.
Antzerkiaren kasuan, hauek izango dira Gabonak arte eszenikoz betetzeko ardura izango duten konpainiak eta artistak :Euri Artean; Luna Llena; ATX Teatroa; La Pacheca Collective; Totum; Aullidos De Otxar; eta 29 Producciones. Kultur Gabonak programak xel Santamarina, Leire Orbe eta Iñaki Maruriren aldeko apustua egin du inprobisazioetarako Gainera, ikusleek Mikel Bermejoren bakarrizketez eta Virginia Imaz ipuin kontalariaz gozatu ahal izango dute..
Haurrak Eneko Magoa & Dani Ross; Julianini; Oliver & Liuba; Winston Coppeland; eta Ilusionismaren magiarekin ilusionatuko dira; clowna Monda Lironda eta Oihulari Klownekin iritsiko da; zirkoa CIA Trotamundos konpainiarekin; Bego Alabazanen ipuin kontaketa saio bat ere izango dute.
HELDUENTZAKO ETA GAZTEENTZAKO ARTE ESZENIKOEN PROGRAMAZIOA
-
INPROBISAZIOAK
MITXEL SANTAMARINA, LEIRE ORBE, IÑAKI MARURI – “INPRO_KOMERYAK”
Azaroaren 30ean, 19:00etan, Santutxuko Udaltegian
Izen-buruan bertan igarri daitekenez inprobisazio ikuskizun bat da eta umorezkoa, “komeriyak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskeraz eta gazteleraz aurkeztea da. Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta aukera bikaina izango da hau.
-
IPUIN KONTAKETAK.
VIRGINIA IMAZ – LA DOMADORA DE SUEÑOS
Abenduaren 20an, 19:00etan, Castañoseko Udaltegian
Virginia Imazentzat, berriz, harriak baino ahots zaharragoarekin hitz egitea da, gure aurretik bizi izan zirenen oroimena berreskuratzea.
-
BAKARRIZKETAK
MIKEL BERMEJO – ¡AHÍ VA LA HOSTIA!
Abenduaren 7an, 19:00etan, Santutxuko Udaltegian
Mikeli gauzaren bat gertatzen zaionean, denak batera gertatzen zaizkio, zori txarrak ez dio bakerik ematen. Trafikokoek isuna jarri diotela? Aste horretan bertan botako dute lanetik. Pisukidea entzuten duela sexu egitekoetan? Goizean lapurtu egingo diote. “Ahí va la hostia!” da Mikelek erabiltzen duen esaera, zerbait gertatzen zaionean.
-
ANTZERKIA
EURI ARTEAN – “NUESTRA SEÑORA DE LAS NUBES”
Azaroaren 24an, 19:00etan, San Frantziskoko Udaltegian
Nuestra Señora de las Nieves-ek arituko zaigu Oskar eta Brunaren arteko topo egite hurrenez hurrengoak kontatzen, haiena ez den herrialde batean gertatzen baitira, erbesteratu egin dituzte-eta beren ideiengatik. Lortuko dute elkar ezagutzea herrikide moduan, eta arian-arian, beren oroitzapenen bidez, Hodeietako Andra Mariaren herria osatzen duten pertsonaiak eta pasarteak eraikiko dituzte.
LUNA LLENA – “TUPPER XXX”
Azaroaren 24an, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegian
Hiru emakume: Elena, Susana eta Marta. Ezkondua, dibortziatua eta ama izateko adinaren mugan dagoen ezkongabea. Hirurak bikote-arazoekin edo bikotekiderik gabe. Asper-asper eginda gimnasioez, edertasun-aretoez, azken orduko diskotekez, eta Greyren 50 itzal behin baino gehiagotan irakurri dutelarik, erabaki dute ondo pasatzea Tupper-Sex saio bat antolatuz.
ATX TEATROA – “BALBEA”
Azaroaren 24an, 19:00etan, Deustuko Udaltegian
Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den. Baina prest al gaude hiltzeko? Ez edozein modutan, ez. Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente. Hementxe dugu Gregorio, buru eta gorputz ahalmenak gainbehera, bere egunerokotasuna delirio eta errealitatearen artean bizitzen… Munduak ez dio poztasun handirik eman, suminduta dago eta amets bakar bat du: badaki bere azken momentua ailegatzear dagoena eta ez du haserre hil nahi.
LA PACHECA COLLECTIVE – TARÁN-TRAN-TRANSICIÓN
Abenduaren 2an, 19:00etan, San Inazio- Ibarrekolandako Udaltegian
Abenduaren 22an, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian
Trantsizioaren garaiaren berrikusketa, haur zirenen oroitzapenetan eta helduagoak zirenen bizipenen lekukotasunetan oinarrituta.
Umorez, zentzugabekeriaz, musikaz, zuzeneko bideoz eta erremediorik gabeko kutsu tragikoz hitz egingo dizuegu: estatu-kolpeaz, destapeaz, feminismoaz, Emerituaz, ultra-eskuinaren urduritasunaz, grisetaz… Norena izan zen kalea?
TOTUM – EL RESCATE
Abenduaren 15ean, 19:00etan, Begoñako Udaltegian
Banketxeek porrot egin dute eta langabezian dagoen aktore bat kontratatu beharra daukate: axolagabea, etsitua, joera du bere burua errudun jotzeko eta bere buruari izen ona kentzeko… Ezaugarri ezin hobeak pagaburu batentzat. Pertsonaiek beren taktika guztiak baliatuko dituzte, amarru hala-moduzko eta ez oso legezkoak, lortu nahi dutena lortzeko.
AULLIDOS DE OTXAR – EL VIAJE DE AULLIDOS DE OTXAR
Abenduaren 22an, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegian
Banketxeek porrot egin dute eta langabezian dagoen aktore bat kontratatu beharra daukate: axolagabea, etsitua, joera du bere burua errudun jotzeko eta bere buruari izen ona kentzeko… Ezaugarri ezin hobeak pagaburu batentzat. Pertsonaiek beren taktika guztiak baliatuko dituzte, amarru hala-moduzko eta ez oso legezkoak, lortu nahi dutena lortzeko.
29 PRODUCCIONES – POETA EN NUEVA YORK
Abenduaren 29an, 19:00etan, Basurtuko Udaltegian
Bizimodua aldatu nahirik eta leku berriak ezagutzearren, Lorca Olimpic-en ontziratu zen, New York bidean. 1930ean, “alanbre eta heriozko” leku batera iritsi zen, eta han bizitakoek “Poeta en Nueva York” idaztera eraman zuten. Baina, zer esperientzia izan ziren, bada, horiek?
HAURRENTZAKO ARTE ESZENIKOEN PROGRAMAZIOA
-
ZIRKUA
CIA TROTAMUNDOS – NEGUKO ZIRKUA
Abenduaren 16an, 18:00etan, Zorrotzako Frontoian
Aireko oihal eta trapezio ikuskizun zoragarriak, Hula Hoop hipnotikoak, erreboteko pilotak, mini trump jauzien ikuskizun dibertigarria, bikote-akrobazia eta Cyr Gurpil ekitaldi harrigarria dira 60 minutuko iraupena duen eta familia osoari zuzenduta dagoen ikuskizun honen osagaiak.
-
IPUIN KONTAKETAK.
BEGO ALABAZAN – MUNDUKO FAMILIARIK ONENA
Abenduaren 29an, 18:00etan, Castañoseko UdaltegianCarolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen. Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurtztegira. Nolakoa izango da nire familia berria?, galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar. Familia mota desberdin asko-asko daudelako. Baina Carolinak argi dauka berea izango dela benetan behar duena.
-
CLOWN
OIHULARI KLOWN – GABE
Abenduaren 2an, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian
Testurik, konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi clown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean, “Clochards” ak.
MONDA LIRONDA – BAIETZ LORTU!
Abenduaren 27an, 18:00etan, Altamirako Udaltegian
Abenduaren 28an, 18:00etan, Uretamendiko Udaltegian
Monda eta Lironda geratu dira bidaia berezia egin ondoren. Elkartzerakoan gauza asko dago Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz… ezer ere ez!
-
MAGIA
ENEKO MAGOA & DANI ROSS – BAT, BI ETA HIRU…MAGIA!
Azaroaren 25ean, 19:00etan, Solokoetxeko Institutoa
Eneko, bidaiatzen diren kartak, eraldatzen diren sokak, eta mentalismoaren bidez kartak asmatzen, saiatuko da jende guztia 30 minutu ahaztezin eta oso magikoak bizitzen.
.
JULIANINI – ZOORPRENDENTE
Abenduaren 1ean, 18:00etan, Basurtuko Udaltegian
Magia ikuskizuna familia osoarentzat, naturari eta faunari buruzko jolasekin, amaiera ikusgarri eta harrigarriarekin. Magia, umorea eta publikoaren parte-hartze aktiboa uztartzen dira
OLIVER & LIUBA – CRAZY MAGIC SHOW
Abenduaren 2an, 17:30ean, Abandoko Udaltegian
Magia ikuskizuna familia osoarentzat, naturari eta faunari buruzko jolasekin, amaiera ikusgarri eta harrigarriarekin. Magia, umorea eta publikoaren parte-hartze aktiboa uztartzen dira
WINSTON COPPELAND – WINSTON COPPELAND-EN MAGIA ZENTZUGABEA!
Abenduaren 3an, 18:00etan, Olabeagako Udaltegian
Winston bere egongelako bigarren magorik hoberena, bakar bakarrik bizi den arren!! Winston, profesional bikaina, bere ikuskizuna aurrera eramaten eta neska mutilak tarte atsegina pasa dezaten saiatuko da.
ILUSIONISMA – THE ISMAGIC SHOW
Abenduaren 3an, 19:00etan, Buiako Udaltegian
“Ilusionisma” magia, emozioa eta dibertimenduaren sinonimoa da. Ikusizko trikimailu ugariz osatutako ikuskizuna eskaintzen du, non ezer ez den dirudiena eta dena doan ikusle harrituaren kide bakoitzaren irudimenaren mugetara iritsi arte.
SARE SOZIALAK