BILBO ETA BILBOTARRAK DUELA 100 URTE
Benito Tejedorrek (1934-1986) —galdaragilea eta argazkigintza zalea bera— negatibo batzuk (137) eta 1880. urtearen amaierako kutxa-tankerako kamera bat aurkitu zituen 1960an, Erronda kaleko trasteleku batean. Ez dakigu argazkilaria nor zen eta zergatik laga zituen han, baina, 55 urte geroago, argazkiok erakusketa honetan daude ikusgai.
1905 eta 1910 inguruan Bilboko jendea nolakoa zen eta zertan aritzen zen erakusten dute irudiok. Garaiko kale nagusietan baserritarrak, zalgurdi-gidariak, zapata-garbitzaileak, poliziak, kale-garbitzaileak, umezainak eta abar ageri dira. Guzti-guztiak Bilbon bizi izan ziren eta ehundik gora urte geroago berriro horiek guztiak ikusteko aukera dugu. Horrela, hirian barrena noragabe ibiltzen imajina ditzakegu eta Bilbo argazkian ageri diren pertsonak bezainbat aldatu dela ikusi.
EGITARAUA
ERAKUSKETA – “Bilbo eta bilbotarrak duela 100 urte”
2015eko abenduaren 3tik 2016ko urtarrilaren 24ra
Ordutegia astelehenetik ostiralera: 08:00 – 20:00 eta asteburuak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 eta 17:30 – 20:30 (itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an)
Orain dela mende batetik gorako Bilboko argazkiak
“Ensanche Bilbao” Eraikina (Ensanche plaza, 11)
TELEBISTA PANTAILAK
2015eko abenduaren 3tik 2016ko urtarrilaren 24ra
Plasma-telebistan, argazki-segida + “San Mames futbol-zelaia inauguratzeko partidaren irudiak” (Bilbo, 1913). * Euskadiko Filmategiak lagatako irudiak
Zabalguneko Merkatua
“Javier Sáenz de Buruaga” Osasun-Zentroa, Osakidetzarena
KONTZERTUAK
-
“Bandaren 120 urteko historia”. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA
Abenduaren 3a – 20:00etan
2 € (txarteldegian, BBKren kutxazainetan eta Interneten: www.bbk.es)
BBK Sala -
“Bilboko Koral Elkartearen 129 urteko historia”. EUSKERIA ABESBATZA
Abenduaren 11 – 19:30etan
Abandoko San Bizente eliza