BILBAOPOESIA LITERATUR JAIALDIA ASTEARTEAN, HILAK 14, HASIKO DA ETA GIOCONDA BELLI, RAÚL ZURITA EDO AURORA LUQUE BEZALAKO POETAK BILDUKO DITU

  • BAKARDADEAK lelopean, Jaialdiaren XXIV. edizioa martxoaren 23ra arte luzatuko da.
  • Programatutako ekitaldiak doakoak dira, El Joseren kontzertua izan ezik (martxoaren 18an). Sarrerak salgai daude esteka honetan, 5 euroko prezioan.
  • Gioconda Bellik eskainiko duen errezitaldia (martxoaren 14an), Lorcaren omenaldia (martxoaren 19an), Raúl Zuritaren topaketa (martxoaren 21ean) eta Defreds & Redryren hitzordua (martxoaren 23an) doakoak izango dira, baina gonbidapena beharko dute –eskuragarri esteka honetan-.

(Bilbo, 2023ko martxoaren 10).- Bidebarrietako Liburutegiak Bilbok poesiarekin urtero egiten duen topaketa handia hartuko du martxoaren 14tik 23ra. Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESÍA jaialdia hirira itzuli da.

Hogeita laugarren edizio honek Bakardadea izango du gai nagusi, eta aurten ere, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia eszenatoki ezin hobea izango da Estatuko zein nazioarteko lehen mailako poeten presentziaz gozatzeko, poesia erdigunean dela eta bederatzi egunez literatur eta musika programazio iradokitzaile eta askotarikoa eskainiz.

Bakardadea hainbat modutara: erbesteratuak, errefuxiatuak, dueluak, gerren bakardadea, baita bilatzen eta desiratzen den bakardadea ere, errezitaldi eta topaketa hauen urratsak markatuko ditu, non nazioarteko, estatuko eta tokiko hainbat izen izango diren, besteak beste, Gioconda Belli, Raúl Zurita, Aurora Luque, Yolanda Castaño eta Beatriz Chevite.

  • Jaialdiaren barruan antolatutako ekitaldi guztiak doakoak dira, El Jose granadarren kontzertu bat izan ezik. Kontzertua LARUNBATAN, 18an izango da, 19:30ean, eta 5 euroko kostua izango du.

El Jose Bidebarrietara iritsiko da, Alberto Sapillo baxuan eta Nano Díaz baterian lagun dituela. Askotariko poetika eta erritmika, soinu eklektikoak eta esentzia bohemioa modu naturalean eta moldakorrean jariatzen dira, era guztietako emozioak sartzen diren atmosfera sortuz. Sarrerak jada salgai.

Azpimarratzekoak dira, halaber, gonbidapena beharko duten hitzaldiak, hala nola MARTXOAREN 14AN, ASTEARTEAN, 19:00etan egingo dena. Jaialdia Nikaraguan jaiotako Gioconda Bellik, poeta eta novelista, eskainiko duen errezitaldiarekin hasiko da.Furiosamente Piel” izenburupean, Belli bere poesian eta bizitzan barrena ibiliko da bere bertsoen bidez.

MARTXOAREN 19an (19:00etan), Lorcaren txanda izango da, BILBAOPOESIAren ekoizpen propioa. Lorcak Margarita Xirgurekin bisitatu zuen Bilbo 1936ko urtarrilean. Aurten, bere jaiotzaren 125. urteurrenean, Literatur Jaialdiak oso modu berezian gogoratuko du. Fusilatu baino hilabete batzuk lehenago, Lorca eta Margarita Xirgu aktorea elkarrekin egon ziren azken aldiz Bilbon (Lorca hil egin zuten hilabete batzuk geroago, eta Margarita Xirgu ez zen erbestetik itzuli). 1936ko urtarrilaren 26an, igandea, Bilboko egonaldia aprobetxatuz, El Sitio elkarteak omenaldia eskaini zien Libertades Jauregiaren aretoan (egungo Bidebarrietako Liburutegia). Itziar Lazkano eta Felipe Lozaren eskutik, Iñaki Marurik pianoan lagunduta, Granadako poeta gogoratuko dugu. 

ASTEARTEAN, HILAK 21 (19:00etan) POESIAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN  batera, BILBAOPOESIAK Jaialdiko hitzordu garrantzitsuenetako bat programatu du: Raúl Zurita, Txileko poeta handienetako bat, Bilbon izango da.

Jaialdiak agur esango dio Bilbori, publiko berriei eta belaunaldi gazteenei zabaltzen, Defreds eta Redry poetekin, MARTXOAK 23, OSTEGUNA (19:00etan). 

Defreds eta Redryren poesia errealista eta urbanoak, publiko gazteenaren erreferenteak, bere testu emozional eta intimistak hurbilduko ditu jendetzaren bakardadearen aurkako antidoto gisa.

  • Dagoeneko eskuragarri dauden hitzordu hauetarako gonbidapenak.

BILBAOPOESIAk Metro Bilbao, El Correo eta Ikey Group Comunicación enpresen laguntza du.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus