BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, JUSTI LARRINAGAK EMANGO DUEN AHOTS IKASTARO BATERAKO IZEN EMATE EPEA IREKI DU

Prestakuntza, apirilaren 30etik ekainaren 4ra bitarteko astearte guztietan eskainiko da, 19:30etik 21:30era, Bilbaoeszenaren instalazioetan. Interesatuta dauden pertsonek apirilaren 17ra arte eman dezakete izena, [email protected] helbide elektronikoaren bitartez

 

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzerkian, zinean eta telebistan ibilbide luzea duen Justi Larrinaga antzezleak emango duen ahotsari buruzko monografikoan parte hartzeko izen emate epealdia zabaldu du. Ikastaroa apirilaren 30etik ekainaren 4ra bitarteko astearte guztietan eskainiko da, 19:30etik 21:30era, Bilbaoeszenaren instalazioetan.

Prestakuntza espezializatua, euren ahotsa erabiltzen duten eta hobetu nahi duten pertsonei dago zuzenduta. Helburu nagusiak hauek dira: fonazioan parte hartzen duten organoak identifikatzea eta modu egokian erabiltzea, arnasketa egokia lortzea, ahotsean eragina duten gorputz jarrera ohiturez jabetzea eta adierazkortasuna lantzea, emozioa eta gorputza lotuz.

Justi Larrinagak Getxoko Antzerki Eskolan hasi zuen bere antzezle prestakuntza, piano karrera amaitu eta hainbat antzezlanetan aritzen zen bitartean. Ercilla Saria lortu zuen (1993) antzezle hasiberri gisa “Fascinación” lanean egindako “Carmen” pertsonaiarekin, eta ordutik karismaz betetako pertsonaiak interpretatzen jarraitzen du zinean, telebistan eta antzerkian. Komediaren eta dramaren artean ari da nabigatzen, inspiratzen eta hunkitzen gaituzten pertsonaiak egiaz antzeztuz. Ahots klaseak ere ematen ditu, gorputza adierazpenerako tresna modu gisa inbolukratuz.

Matrikulak 65 euro balio ditu, 50 euro Euskal Aktoreen Batasuneko – EABko, ADDEko, Bilbaoeszenako, ATAEko eta Artekaleko kideentzat. Aurreinskripzioa apirilaren 17ra arte egin daiteke BilbaoEszenaren helbide elektronikoan ([email protected] ), izena eta abizenak, harremanetarako telefonoa eta ikastaroa egiteko arrazoiak adieraziz. Ondoren pertsonekin harremanetan jarriko dira ordainketa egiteko eta plaza baieztatzeko, ikastaroaren plaza kopurua 15 partaidera mugatuta baitago.

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]