BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, INTERPRETAZIORAKO MICHAEL CHEKHOV TEKNIKA PSIKOFISIKOARI BURUZ REYES HIRALDOK ESKAINIKO DUEN IKASTARO INTENTSIBORAKO IZEN EMATEA IREKI DU

Prestakuntza ekainaren 10etik 13ra izango da, 10:00etatik 14:00etara BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

Interesatuta daudenek ekainaren 5a baino lehen eskatu beharko dute izen emate fitxa, helbide honen bitartez: [email protected]

 

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzezpenera eta antzezleen lanera hurbilketa psikofisikoa aztertzeko interesa duten antzezleei, arte dramatiko ikasleei eta artistei zuzendutako Michael Chekhov teknikaren hastapeneko ikastaro intentsiboa antolatu du. Ikastaroa ekainaren 10etik 13ra egingo da BilbaoEszenaren instalazioetan, eta Reyes Hiraldo antzezle, dramaturgo eta interpretazio irakasleak eskainiko du.

Michael Chekhov interpretazio psikofisiko teknikak ekintza fisiko baten eta horrek eragiten duen barne erantzunaren artean dagoen konexioa bilatzen du. Irudimenarekin, mugimenduarekin, sentsazioekin eta mundu emozionalarekin egiten den lana funtsezkoa da metodo horretan, antzezlea bere sortzaile izaerara hurbiltzeko, osotasunean, modu errazean eta adierazpenerako mugarik gabeko askatasunarekin.

Ikastaroan zehar, Michael Chekhovek garatu dituen eta bere teknika oinarritzen duten printzipioak modu praktikoan eta erreflexiboan aztertuko dira: Erraztasunaren, Edertasunaren, Askatasunaren eta Formaren esanahia. Klaseetan, hasteko beroketa ariketak egingo dira, eta ondoren printzipioen edo tresnen azterketa praktikoa, taldean, bikoteka eta banaka egingo diren ariketetan eta horien aplikazio praktikoa inprobisazioetan eta Harold Pinterren Traición (1978) lanaren eszenatan. Hori dela eta, aukeratutako pertsonek aurretik “Traición” (1978) testua irakurrita izan behar dute, eta plaza baieztatu ondoren, obrako zein eszena/pertsonaia ikasi behar duten adieraziko zaie.

Prestakuntza Reyes Hiraldo antzezle, interpretazio irakasle eta zuzendariaren eskutik etorriko da. Hainbat interpretazio teknikatan espezialista da, Michael Chekhov, Stanislavski, Metodoa, eta baita View Points izenekoetan eta mugimendu eta antzerki aplikatu zenbait teknikatan ere. Juan Carlos Corazza estudioan trebatu zen antzezle gisa, eta geroago MA Actor Training and Coaching gradu-osteko ikasketak egin zituen Londreseko Unibertsitateko Royal Central School of Speech and Drama kontserbatorio ospetsuan. Bertan ari da lanean hainbat ikastaro eskainiz 2011tik.

Ikastaro espezializatu honetarako izen ematea ekainaren 5era arte egongo da irekita. Interesatutakoek izen emate fitxa eskatu eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dute, [email protected], curriculum laburra eta prestakuntza egiteko motibazioa erantsiz. Tailerrak 90 euro balioko ditu (80 euro BilbaoEszenako, EABko, Artekaleko, ADDEko eta ATAEko bazkideentzat), eta 12 partaidek hartu ahal izango dute parte gehienez. Plaza baieztatu eta gero, ordainketa zelan egin adieraziko zaie onartutakoei.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]