“BILBAO IZAN” PROGRAMAREN OINEZKO BISITA GIDATUEK ARTXANDAN GERRA ZIBILA NOLA BIZI IZAN ZEN ERAKUTSIKO DUTE UZTAILEAN

  • Bisitak “Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira” proiektuaren barruan kokatzen dira.
  • Hirugarren ibilbide honek Artxandatik ibiliko da uztailaren 4tik aurrera, “Gerra Zibila Bilbon III: 1937ko apirilatik ekainara” izenburupean.

(Bilbo, 2023ko ekainaren 26a).- Gerra Zibilan zein Artxandan eta inguruetan bizi izan ziren uneak izango dira uztailean BILBAO IZAN udal programaren barruko bisita gidatuen ardatza. Ibilaldi hauek, Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira” izenburupean, UZTAILAREN 4tik 30era egingo dira.

Ibilbideak oinez egingo dira, doakoak izango dira eta beharrezkoa izango da bilbaokultura.eus webgunean izena ematea. Parte hartzeko ezinbestekoa da erregistratzea eta ordu eta erdi inguru iraungo dute.

ARTXANDA. Uztailaren 4tik 30era.

Erreserbak gaurtik, ekainak 26, 8:00etatik aurrera.

Programaren bisiten topagunea Funikular plaza izango da (Beheko geltokia).

Ibilbide horiek ordutegi hauetan daude programatuta:

Gaztelaniaz, ordutegi hauetan programatuta daude

    • Astearteetan: 18:00etan.
    • Asteazkena eta ostiraletan: 11:00etan eta 18:00etan.
    • Ostegunetan: 11:00etan.
    • Larunbatetan: 10:30ean eta 12:30ean.
    • Igandeetan 12:00etan.

Euskarazko bisitak ostegun arratsaldetan izango dira, 18:00etan. Euskarazko taldeen kasuan, taldearekin adostuko dira eskatutako data eta ordua. Horretarako, eskaera bidali beharko da posta elektronikoz [email protected] helbidera.

BILBAO IZAN

Ekimen hauek BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. BILBAO IZAN markaren atzean, Udalak Kultura Uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak daude, hala nola: historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak.

BILBAO IZAN batez ere herriko biztanleentzat da, baina zabalik dago, halaber, hiria bisitatzen duten pertsonentzat eta hainbat arrazoirengatik hiriaren ezagutzan sakondu nahi duten guztientzat.

BILBAO IZAN erabat konprometituta dago Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bizkaiko hiriburuan balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu; besteak beste, konpromisoa, ahalegina, ilusioa, parte-hartzea, sormena eta, bereziki, nortasuna.

Programa honek, uztailean, Deiaren eta Artxandako Funikularraren babesa du.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus