ARGITALPEN-PROIEKTUAK HAUTATZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK BILBAO EDITA 2023

BILBAO EDITA 2023 - ARGITALPEN-PROIEKTUAK HAUTATZEKO DEIALDIA

Balorazio Batzordea 2023ko azaroaren 23an bildu zen, 09:00etan, “Bilbao Edita 2023” argitalpen-proiektuak hautatzeko deialdira epe eta forma egokian aurkeztutako 8 proiektuetatik guztira 5 proiektu hautatzeko, deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraiturik. Hautaketa kategoria hauetan egin zen:

  • A kategoria: 3.000 euroko 3 proiektu.
  • B kategoria: 6.000 euroko 2 proiektu.

Batzordeko kideak Gonzalo Olabarria Villota (Arriaga Antzokiko ABko presidentea), Joseba Iñaki López de Aguileta Díaz (Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria) eta Begoña Escribano Mendia (Musika-Música, BAS eta Gau Zuriko zuzendaria) izan dira, eta bilkurako idazkaria Ane Toyos Elorriaga (Kultura eta Gobernantza Saileko Aurrekontuaren Kontroleko eta Kalitateko Negoziatuko burua).

Proiektuak hautatzeko, adierazle eta irizpide hauek ebaluatu ditu Balorazio Batzordeak:

  • Kalitatea, interesa, bideragarritasuna, proiektuaren originaltasuna, egilearen ibilbidea: 27 puntu, gehienez.
  • Liburuaren egilea Bilbon erroldatuta egotea proiektua aurkezten den egunean: 10 puntu, gehienez.
  • Liburuaren edukia Bilbori buruzkoa edo hiriarekin lotura zuzena duten gaiei buruzkoa izatea: 10 puntu, gehienez.
  • Aldi berean paperezko eta formatu digitaleko argitalpena izatea: 3 puntu.
  • Euskararen erabilera sustatzen laguntzea: 10 puntu gehienez, honela banaturik:
    • % 50 euskaraz eta % 50 gaztelaniaz diren liburu elebidunak: 5 puntu.
    • Euskara hutsezko liburuak: 10 puntu.

Balorazio Batzordeak kategoria bakoitzerako hautatutako proiektuak hauek dira:

  • A KATEGORIA
    • DE CANTERA Y HIERRO PURO – Ediciones El Gallo de Oro SLU
    • ABECEDARIO BILBAINO – Ediciones El Gallo de Oro SLU
    • EL ESPÍRITU LIBERAL DE BILBAO Y LA MEMORIA DE LOS SITIOS, 1835-1937 – Incobi Diseño, Marketing y Publicidad SL
  • B KATEGORIA
    • EL ENIGMA DEL KADUX EN BILBAO – Ediciones Beta III Milenio SL
    • ORGULLO DE BARRIO – Incobi Diseño, Marketing y Publicidad SL

Era berean, Balorazio Batzordeak, hautatutako proiekturen bat ezin izango dela egin aurreikusita, kategoria bakoitzean ordezko hauek proposatu ditu:

  • A KATEGORIA
    • BILBAO. 20 FAMILIAS DE COMERCIANTES EN EL SIGLO XVIII – Ediciones Beta III Milenio SL
    • LAS IGLESIAS PROPIAS DE BIZKAIA EN LA EDAD MEDIA- Ediciones Beta III Milenio SL
  • B KATEGORIA
    • LOS POETAS CANTAN A BILBAO – – Ediciones El Gallo de Oro SLU

Eta hala jasota gera dadin, Bilbon, 2023ko azaroaren 23an


Gonzalo Olabarria Villota jn.
Arriaga Antzokiko ABko presidentea


Iñaki Lopez de Agileta jn.
Bilboko Udalaren Kulturako zuzendaria


Begoña Escribano Mendia and.
Musikako, BASeko eta Gau Zuriko zuzendaria


Ane Toyos Elorriaga and.
Kultura eta Gobernantza Saileko Aurrekontuaren Kontroleko eta
Kalitateko Negoziatuko burua

ARGITALPEN-PROIEKTUAK HAUTATZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

  1. Aurkezpena

Bilbao 700 III Millenium Fundazioa desegin ondoren, CAC Teatro Arriaga SAk bere gain hartu du, sozietatearen titularra den Bilboko Udalaren borondatez, desagertutako Fundazioaren programarik esanguratsuenei jarraipena ematea, hala nola Musika-Música, Bilbao Ars Sacrum eta Gau Zuria jaialdiei.

Bere historian zehar, Fundazioak argitalpen-produkzioa bultzatu zuen, eta agian bilbotar ospetsuei buruzko sailak izan zuen jarraipenik eta garrantzirik handiena.

Fundazioaren lanarekin jarraitzeko, CAC Teatro Arriaga SAk liburuak argitaratzeko proiektuen poltsa bat martxan jartzea pentsatu du, gure hiriko kultur jarduera indartzeko.

Proiektu-poltsa horren aurrekaria Bilbo Aurrera planak dira. Gizarte-kohesiorako, ekonomia eta enplegua suspertzeko eta Bilboko kulturaren aldeko hainbat neurri dira, eta kulturaren esparruan, besteak beste, kultura- eta sormen-proiektuak hautatzeko hainbat deialdi jarri zituzten abian.

Bilbao Edita izeneko proiektu-poltsa honen deialdia Bilboko Kulturaren Plan Estrategikoaren (2023-2033) postulatuen barruan sartzen da. Plan horren helburuen artean dago kultura hiri-markaren irudi gisa sendotzea bertako biztanleen eta bisitarien artean, bai eta tokiko kultura-eragileak sustatzea eta ikusaraztea ere. Hala, Planaren ildo estrategikoek, besteak beste, lankidetza publiko-pribatua bultzatzea, kultura-sektorea babestea eta koprodukzioak sustatzea aurreikusten dute.

Deialdi honen oinarriek Planaren zeharkako ildoei ere erreparatzen diete, eta euskararen erabilera sustatzeko hautaketa-irizpideak jasotzen dituzte.

Deialdi hau argitalpen-sektoreari zuzenduta dago berariaz, eta hurrengo urteetan jarraitzeko asmoz sortu da.

 

  1. Liburuak argitaratzeko proiektuak hautatzeko deialdiaren xedea eta helburuak

Bilbon argitalpen-jarduera sustatzeko asmoz, Bilbao Edita deialdia abian da, egoitza soziala edo egoitza fiskala Bilboko udalerrian duten argitaletxeen eta profesional autonomoen liburuak argitaratzeko proiektuak hautatzeko.

Bost proiektu hautatuko dira deialdian, 3. puntuan adierazitako zuzkidurarekin.

  1. Poltsaren ezaugarriak

Guztira bost proiektu hautatuko dira, bi kategoriatan banatuta:

  • A kategoria: 3.000 euroko hiru proiektu
  • B kategoria: 6.000 euroko bi proiektu

Emango den zenbatekoa ezarritakoa izango da, eta ezin izango da aitortu tarteko kopururik edo adierazitakoez bestelakorik.

Proiektuaren zenbatekoak gastu edo kostu guztiak barne hartuko ditu, BEZa izan ezik, hori hautatutako enpresari edo profesionalari ordainduko baitzaio, dagokion zerga-tasaren arabera.

Bi kategorietako batean proiektu nahikorik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutakoek kalitate nahikorik ez badute, erabilgarri dagoen dirua beste kategoriari gehitu ahal izango zaio.

Proiektuak hautatzeko organo eskuduna Balorazio Batzorde bat izango da, CAC Teatro Arriagako presidentea buru duela. Batzorde hori Bilboko Udaleko Kulturako zuzendariak eta Musika-Música, BAS eta Gau Zuria ekimenetako zuzendariak edo horiek ordezten dituzten pertsonek osatuko dute, eta Kultura eta Gobernantza Saileko teknikari bat izango da idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe. Jasotako proiektuen bolumenaren arabera, eta haien lana errazte aldera, Balorazio Batzordeak aurretiko txostenak eskatu ahal izango dizkie Kultura eta Gobernantza Saileko teknikariei, eta txosten horiek ez dira lotesleak izango.

  1. Aurkeztu beharreko argitalpen-proiektuen ezaugarriak

Proiektuak 2024an argitaratu beharko dira.

Proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Helburua dagoeneko sortu den eta oraindik argitaratu ez den lan bat argitaratzea izatea. Ez da deialdiaren xedea obra egiteko behar diren aurretiazko sortze-, erredakzio-, dokumentazio- edo ikerketa-prozesuak finantzatzea.
  • Obrak jatorrizkoak eta argitaragabeak, faksimileak, euskarazko edo gaztelaniazko lehen itzulpenak edo agortutako jatorrizko liburuen berrinprimaketak izango dira.
  • Obra edozein generotakoa izan daiteke: eleberria, ipuina, poesia, antzerkia, haur eta gazteentzako literatura, komikia, saiakera, giza zientziak…
  • Deialditik kanpo geratzen dira:
    • Testuliburuak, entziklopediak, hiztegiak, agendak, dietarioak eta antzekoak, gida didaktikoak, gidoiak edo aldizkako argitalpenak, urteko memoriak.
    • Edozein erakunde publikok eta haren erakunde autonomoek eskatutako argitalpenak.
  • Obra paperean, formatu digitalean edo bietan argitaratu daiteke.
  • Obra gaztelaniaz, euskaraz edo bi hizkuntzetan aldi berean argitaratuko da. Testu beraren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak ez dira deialdian onartuko bi eskabide desberdin balira bezala, eta bi bertsioetako bat edo bertsio elebidun bat bakarrik aurkeztu beharko da.
  • Proiektuek beren aurrekontuan jaso beharko dute jardueraren gauzatze osoa, honako hauek barne: ordainsari propioak, kontratatutako langileen gastuak, azpikontratazioak, ekoizpen-gastuak, egiletza, publizitatea, etab.

Aurrekontuak bat etorri behar du lortu nahi den kategoriaren zenbatekoarekin. Zenbateko hori baino aurrekontu handiagoa duten proiektuek agiri bidez egiaztatu beharko dute beharrezko finantzaketa osagarria dutela.

  1. Nork aurkez ditzake argitalpen-proiektuak?

Bilbao Edita 2023 deialdira proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek:

  • ETEen edo mikroETEen bidez edo profesional autonomo gisa jardutea.
  • EJZn 476 epigrafean alta emanda egotea.
  • Egoitza soziala edo egoitza fiskala Bilboko udalerrian izatea.
  • Jarduteko gaitasun osoa izatea.
  • Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legean jasotako kontratatzeko debekuetako bat ere ez izatea.
  • Proiektua aurrera eramateko kaudimen nahikoa izatea. Hori egiaztatzeko, nahikoa izango da deialdian hautatua izateko aurkeztutako liburuaren izaera bereko edo antzeko liburu bat azken hiru urteetan argitaratu izana justifikatzea.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Honako hauek ezingo dute Bilbao Edita 2023 deialdira proiekturik aurkeztu:

  • Administrazioek, sozietate publikoek eta horietako edozeini lotutako edo horien mendeko erakundeek.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek.

Poltsa honen ondorioetarako, enpresa txikiaren (ETE) definizioa Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduan jasotakoa izango da.

Eskatzaile bakoitzak gehienez hiru proiektu aurkeztu ahal izango ditu deialdira. Bat baino gehiago aurkeztuz gero, proiektu bakoitza eskabide independente batean aurkeztuko da.

  1. Proiektuak eta agiriak aurkezteko epea eta modua

Oinarri horiek honako webguneetan daude argitaratuta: https://www.teatroarriaga.eus/informacion/proyectos-y-audiciones/ eta https://bilbaokultura.eus/es/

Proiektuak 2023ko urriaren 2tik azaroaren 6ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, biak barne.

Proiektuak, 7. puntuan zehaztutako dokumentazioarekin, posta elektronikoz bidaliko dira honako helbidera: [email protected] 

Proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango dira.

Proiektuak aurkeztu ondoren, parte-hartzaileekin komunikatzeko eta jakinarazpenak egiteko posta elektronikoa baliatuko da.

  1. Aurkeztu behar den dokumentazioa

Deialdira sartzeko eskabidean, hiru eranskin bete beharko dira. Webgune hauetan deskarga daitezke horiek: https://www.teatroarriaga.eus/informacion/proyectos-y-audiciones/?lang=eu eta https://bilbaokultura.eus

  • eranskina: Eskabide-fitxa, eskatzaileak edo, hala badagokio, erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko duena.
  • eranskina: Argitalpen-proiektua.
  • eranskina: Deialdian parte hartzeko baldintza guztiak betetzearen erantzukizunpeko adierazpena.

Hiru eranskin horiekin batera, honako hauek egiaztatzen dituzten administrazio-agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Proiektua aurkezten duen argitaletxeak edo profesional autonomoak Bilbon duela egoitza soziala edo egoitza fiskala.
  • EJZn 476 epigrafean (Liburuen argitalpena) alta emanda egotea.
  • Egilea edo egileak Bilbon erroldatuta egotea, hala badagokio (9. puntuan adierazitako irizpideen arabera baloratzeko).
  • Kaudimena (deialdian hautatua izateko aurkeztutako liburuaren izaera bereko edo antzeko liburu bat azken hiru urteetan argitaratu izana justifikatzea).

7.1. Proiektua (II. eranskina)

Proiektua nahitaez bete beharko da II. eranskinean agertzen den eredu digitalean (webgune berberetan deskarga daiteke), eta honako item hauek bete beharko dira:

  • Lortu nahi den kategoria (A edo B).
  • Obraren izenburua eta egilea.
  • Obraren hizkuntza.
  • Proiektua aurkezten duen argitaletxearen edo profesional autonomoaren ibilbideari/esperientziari buruzko informazioa.
  • Proposatutako liburuaren egilearen ibilbideari/esperientziari buruzko informazioa.
  • Deialdian aurkeztu nahi den argitalpen-proiektuaren deskribapena. Ebaluazioa errazteko, honako epigrafe hauei buruzko informazioa jaso beharko du, hurrenkera honetan:
    1. Deskribapen orokorra (generoa, nori zuzendua den, argitalpenaren aurkibidea eta edukiaren sinopsia, argitalpen-mota: paperezkoa, digitala edo biak).
    2. Argitalpenaren ezaugarriak: formatua, erabilitako papera (nolanahi ere, birziklatua), tintak, gutxi gorabeherako orrialde- edo karaktere-kopurua, aurreikusitako ale-kopurua, PSPa, argitalpen digitaleko formatua, hala badagokio (EPUB, MOBI…) eta proiektua behar bezala ulertzeko behar diren beste ezaugarri.
  • Argitalpenaren egutegia.
  • Zabaltzeko plana (proiektuaren sustapena, komunikazioa eta publizitatea).
  1. eranskinean, tipografia, lerroartea eta gehieneko luzera adierazten dira. Jarraibide horiek nahitaez bete behar dira.

Eskatzaileek fitxategi bakarra erantsi ahal izango dute proiektua ulertzeko garrantzitsutzat jotzen duten informazio osagarriarekin (kapitulu baten adibidea, enpresaren eta/edo egileen curriculum zehatza, beste testu batzuk, irudiak, etab.). Fitxategi horren edukiak 25 orrialde izango ditu gehienez. PDF formatuan dauden dokumentuak bakarrik onartuko dira.

  1. Eskabideak onartzea eta akatsak zuzentzea

Proiektuen Balorazio Batzordeak egiaztatuko du eskabideek deialdian jasotako baldintzak eta oharrak betetzen dituztela, eta, dokumentazio akastuna edo osatugabea atzemanez gero, 10 egun naturaleko epean zuzentzeko eskatuko dio enpresari edo eskatzaileari.

Nolanahi ere, eskatzaileak adierazitako helbide elektronikora bidali beharko da eskakizuna.

Epe horretan akatsak zuzentzen ez badira, eskabidea ezetsi egingo da, beste izapiderik egin gabe.

  1. Proiektuen hautaketa arautuko duten balorazio-irizpideak

Proiektuak aukeratzeko, Balorazio Batzordeak honako adierazle eta irizpide hauek baloratuko ditu:

  • Kalitatea, interesa, bideragarritasuna, proiektuaren originaltasuna, egilearen ibilbidea: 27 puntu, gehienez.
  • Liburuaren egilea Bilbon erroldatuta egotea proiektua aurkezten den egunean: 10 puntu, gehienez. Egiletza kolektiboa izanez gero, proportzionalki baloratuko da, Bilbon erroldatutako pertsona kopuruaren arabera. Ondorio horietarako, ez da egiletzat hartuko obraren hitzaurrea edo aurkezpena idatzi duen pertsona.
  • Liburuaren edukia Bilbori buruzkoa edo hiriarekin lotura zuzena duten gaiei buruzkoa izatea: 10 puntu, gehienez.
  • Paperezko eta formatu digitaleko argitalpena izatea aldi berean: 3 puntu.
  • Euskararen erabilera sustatzen laguntzea: 10 puntu gehienez, honela banakatuta:
    • % 50 euskaraz/gaztelaniaz diren liburu elebidunak: 5 puntu.
    • Euskara hutsezko liburuak: 10 puntu.

                  Atal honetan ez dute punturik jasoko testurik gabeko liburuek edo testu gutxi dutenek.

  1. Baztertzeko arrazoiak

Balorazio Batzordeak deialditik kanpo utz ditzake aurkeztutako proiektuak, baldin eta honako egoeraren bat gertatzen bada:

  • Deialdiaren 4. eta 5. klausuletan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten enpresek edo profesionalek aurkeztutakoak izatea.
  • Jardueraren gauzatze osoa aurreikusten ez duen edo lortu nahi den kategoriaren zenbatekoa baino handiagoa den aurrekontua izatea. Izan ere, kasu horretan, CAC Teatro Arriagak gastu erantsia izango luke, edo behar bezala onetsita ez dauden beste erakunde batzuen finantzaketa osagarriaren mende egon beharko luke.
  • puntuan aipatutako balorazio-irizpideetan 30 puntu baino gutxiago lortzea.
  1. Proiektuak hautatzea eta jakinaraztea

Balorazio Batzordeak txosten bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazten duena, aurreko artikuluan adierazitako irizpideak aplikatuz eta hautatu beharreko proiektuak proposatuz.

Txosten hori honako webguneetan argitaratuko da: https://www.teatroarriaga.eus/informacion/proyectos-y-audiciones/?lang=eu eta https://bilbaokultura.eus

Balorazio Batzordeak kategoria bakoitzeko ordezkoen zerrenda bat proposatuko du, hautatutako proiekturen bat egin ezin bada, dela uko egiteagatik, dela beste edozein arrazoirengatik, hura ordezteko.

Balorazio Batzordeak proiektuak hautatzeko proposamena egiteko gehieneko epea hilabete eta erdikoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, hautatutako proiektuen zerrenda posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Zerrendaren jakinarazpenean, hautatutako enpresari edo profesionalari adieraziko zaio 20 egun balioduneko epean honako dokumentazio hau aurkeztu behar duela:

  • Legez gaitutako erakundearen estatutuen kopia eta inskripzio-ziurtagiria, erakundeen kasuan.
  • Erakundearen IFZren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANarena.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea egiaztatzen duen agiria.

Aurkeztutako agirietatik egiaztatzen bada deialdi honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez dela, baliogabea izango da dagokion proiektuaren hautaketa. Kasu horretan, bai eta hautatutako enpresak edo profesionalak uko egitean ere, Balorazio Batzordeak dagokion kategoriako ordezkoen zerrendako hurrengo proiektua hautatu ahal izango du, beste deialdirik egin beharrik gabe.

Deialdia baliogabetzat jo daiteke, partzialki edo guztiz.

  1. Hautatutako proiektuen argitaletxeen betebeharrak eta eskubideak:
  • Gutxienez liburuen 250 ale argitaratuko dira, eta horietatik 20 CAC Teatro Arriagari eman beharko zaizkio, zeinak batez ere Bilboko udal-liburutegietara bideratuko dituen.

Gutxienez 250 ale argitaratzeko eskakizuna ez zaie aplikatuko liburu digitalei; obrak formatu digitalean soilik argitaratzen dituzten argitaletxeek frogatu egin beharko dute obraren hedapena bermatzen duten salmenta-bide egokiak erabiltzen dituztela. Liburua formatu digitalean bakarrik argitaratzen bada, kopia bat aurkeztu beharko da EPUB formatuan, eta 20 lizentzia iraunkor emango zaizkie CAC Teatro Arriagari eta/edo Bilboko Udalari.

  • Hautatutako argitaletxeak edo profesionalak argitaratutako aleen ziurtagiria aurkeztu beharko dio CAC Teatro Arriagari.
  • Lanaren salmentatik ateratako diru-sarrerak argitaletxeak hartuko ditu bere gain, eta obra ustiatzea bere kontura izango da.
  • Argitaratutako liburuak Bilboko Udalaren logotipo ofiziala izan beharko du azalean edo kontrazalean. Horrez gain, hasierako orrialdeetan jaso beharko da argitalpena Bilbao Edita deialdiaren parte dela dioen aipamena. Betebehar hori egon daitezkeen berrinprimatzeetan ere aplikatuko da. Era berean, argitaletxearen webgunean, hala dagokionean, liburuak Bilbao Edita deialdian parte hartu duela aipatuko da.
  • Hautatutako argitaletxeak edo profesionalak argitalpen-kontratu bat sinatu beharko du egileekin, eta, egiletzagatik, argitaletxeak obraren salmentengatik lortutako diru-sarreren % 10 jaso beharko dute gutxienez.
  • Hautatutako argitaletxeak edo profesionalak beharrezko izapideak egingo ditu ISBN eta lege-gordailua esleitzeko.
  1. Kontratua adjudikatzea

Kontratua adjudikatu aurretik, argitalpenaren behin betiko xehetasunak adostuko dira hautatutako proiektuak dituzten enpresa edo profesionalekin. Izapide hori amaitzean, CAC Teatro Arriagak kontratua adjudikatuko du, kontratu txikiei dagokien izapidearen arabera.

  1. Hautatutako proiektuak ordaintzea.

Hautatutako proiektu bakoitza ordainduko da obra argitaratu eta oinarrietan jasotako aleak CAC Teatro Arriagari eman ondoren.

Ordainketa bakoitza egiteko, dagokion faktura aurkeztu beharko da 2024ko ekitaldi ekonomikoaren barruan.

KONTSULTETARAKO KONTAKTUA:

[email protected]

94 420 48 70 (goizez)